Hezkuntza Saila

Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana

EAEko Lanbide Heziketako sistemaren konfigurazioa urteetan zehar eraikiz eta indartuz joan da, lan-merkatuaren eskaerei eta aldaketei erantzuteko formulatu eta bultzatu diren planetako bakoitzaren bitartez, igarotako aldietako bakoitzean.

Lanbide Heziketako Euskal Plan berri hau beste mugarri bat da Eusko Jaurlaritzaren plangintza estrategikoko ahaleginean, eta funtsezko tresna izan nahi du Lanbide Heziketako Euskal Sistema are gehiago indartzeko eta gure gizartea bizitzen ari den aldaketa sakonetarako prestatzeko, ikuspegi adimendun, iraunkor eta humanoarekin.

Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana, beraz, Lanbide Heziketako euskal sistemaren hurrengo eraldaketa gidatu behar duen tresna gisa aurkezten da. Prozesu horretan, sistema osoa egokitu behar da, eta aurrekoak baino anbizio eta eraldaketa handiagoko eredu berri bat diseinatu, planifikatu eta ezarri, etorkizunean zentratua, baina aurreko Lanbide Heziketako Planen garapenarekin eskuratutako sistemaren funtsezko elementuetan eta indarguneetan oinarrituta.

Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana (PDF, 63 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: