Hezkuntza Saila

Egitura antolatzailea

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Hezkuntza-Sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

Lanbide Heziketako tituluak hauek dira:

  • Oinarrizko Profesionalarena, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.

  • Teknikariena, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.

  • Goi-mailako Teknikariena, Unibertsitatean sartzeko aukera izango dute.

Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du (batzuek, salbuespen gisa, 1.400 ikastordu irauten dute), bi ikasturtetan banatuta.

Horietatik, 400 eta 600 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.

Azken aldaketako data: