Hezkuntza Saila

EAEko LHko Hezkuntza Eskaintza

Oinarrizko-, Erdi- eta Goi-Mailako Heziketa-Zikloen eta Espezializazio Kurtsoen Eskaintza, 2023-2024ko ikasturterakoa, Ikastetxe Publikoetan eta Itunpeko Ikastetxe Pribatuetan

OHARRA:

Garrantzitsua da azpimarratzea, eskabideak aurkezteko aldiaren ondoren eta eskariaren arabera, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak eskaintza akademikoa alda dezake hasieran eskainitako zikloetan, ereduetan eta txandetan, eta hasieran eskainitako zikloren bat bertan behera gera daitekeela, ez baitago bermatuta taldearen osaera horretarako eskatzen den gutxieneko ikasle-kopuruarekin.

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

Zuzeneko modalitatea da, baina erabilitako denbora txikiagoa denez beste jarduerarekin bateragarri egin daiteke.

Matrikula normalean, ikasturtearen hasierarekin bat dator.

Eskaintza partzial honen hartzaileak pertsona helduak, 18 urtetik gorakoak, eta eskatutako titulazioa eduki, edota Heziketa-Zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute, ikasi nahi d(ir)en modulua edo moduluak Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Ziklo batekoak diren.

Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.

Heziketa Zikloetako Eskaintza Partzialaren xehetasun guztiak AGINDUA, 2010/03/22koan arautzen dira.

Hurrengo esteketan LHko Ikastetxe Publikoeta Pribatuetako aurtengo ikasturteko Eskaintza Partziala begira dezakezu.

Eskaintza Partzialeko modalitatean emandako Lanbide Moduluak adierazten dira, Ikastetxea, Lanbide-Arloa, Zikloa, HLO edo HSOLO bada, Maila eta emandako Eredua adieraziz.

Taula lurralde historikotan zatituta dago.

Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHIIaren Eskaintza

Azken aldaketako data: