Hezkuntza Saila

LHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua

2026-2027 ikasturterako LHko plazak esleitzeko prozesua 2026ko apirilaren 16ko AGINDUAK arautzen du. Hezkuntzako sailburuaren 2026ko apirilaren 16ko AGINDU horretan, 2026-2027 ikasturterako egutegia ezartzen baita eskabideak aurkezteko eta onarpen- eta matrikula-epeetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako ziurtagiri profesionalei (C graduak), lanbide-heziketako zikloei (D graduak), espezializazio-ikastaroei (E graduak) eta espezializazio-programei dagokienez, eta ikastetxe horietarako onarpen- eta matrikula-jarraibideak onesten baitira, irakaskuntza horiek eskaintzen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko jarraibideak onesteaz gain.

OHAR GARRANTZITSUAK:

Lanbide Heziketako ziklo baten esleipen prozesuan parte hartu nahi duten interesdun guztiek aurreinskripzioa egin behar dute.

Nahi  beste aurreinskripzio egin daitezke, ez dago mugarik. Zenbat eta eskaera gehiago egin, orduan eta aukera handiago dago plaza bat lortzeko. Horregatik, gutxienez, 10 eskaera egitea gomendatzen dugu.

Aurreinskripzioa egiten ez dutenak ezohiko epean baino ezin izango dira matrikulatu eta bakar- bakarrik esleitu gabe gelditu diren plazetan.

  • Kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betez gero, nahi dituen plazak eta ikastetxeak eskatu ahal izango ditu, horretarako ezarritako daten barruan. Egutegia ikusi.
  • Ikastetxe berean edo hainbat ikastetxetan plaza bat baino gehiago eskatuz gero, eskatzaileak hautatzen duen esleitzeko lehenespen-ordenaren arabera zerrendatuko da eskaera bakoitza.
  • Eskabide-inprimaki bakarrean eskatuko ditu plaza guztiak, eta eskabide hori lehenik hautatu den ikastetxeari bideratuko zaio. Modalitate birtual-erdipresentzialean plazaren bat eskatu nahi bada, modalitate presentziala ez den beste eskabide bat egin beharko da.
  • Eskaera egitean, hau adierazi beharko du:
        a) Erabilitako sarbidea, Aginduan adierazitakoen artetik. Sarbide delakoa hau da: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.
        b) Sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Hala ere, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetarako eta ziurtagiri profesionaleko eskabidea egin duen pertsonak eskabidean sarbide proba baten bidez sartuko dela adierazi badu eta egutegian dokumentazioa aurkezteko zehaztutako epea amaitu baino lehen beste baldintza akademikoren bat betetzen badu, baldintza hori betetzen duela jakinarazi beharko du eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean, sarbide-mota aldatzeko.
        c) Ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat edo EAEko hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat erreserbatutako bat hautatzen badu, Aginduan xedatutakoa beteko du.
        d) Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) izanez gero, horren berri eman beharko du ikastetxean, behar duen laguntza berezia eman ahal izateko.
  • Eskaera egiterakoan, egin nahi dituen ikasketei egokitutako ikasketa-espedientea duela egiaztatu behar du eskatzaileak (lanbide-heziketara sartzeko baldintzak)
  • Egiaztatzen duen ikasketa-espedientea jadanik Hezkuntza Sailaren Sistema Informatikoan badago, ez du aurkeztu beharrik izango.
  • Eskaera egiterakoan ikasketa-espedienterik ez badu, egun gehigarri batzuk izango ditu eskabidea egin duen zentroan espediente hori aurkezteko. Egutegia ikusi.
  • Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoak plazak esleituko dizkie talde bakoitzean baremazio handiena dutenei, arautegian ezarritako esleipen-kuotak eta lehentasunak errespetatuz, bakoitzak  dagozkion beheko ataletan kontsulta daitezke. 
  • Onartutako eskabide kopuruak libre dagoen plaza kopurua gainditzen badu, bi taldetan banatuko dira eskabideak, ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako plazak eskatu dituztenak eta plaza horiek aukeratu ez dituztenak bereiziz. Horren ondoren, mailaren eta zikloaren arabera bereiziko dira. Lehentasuna duten kolektiboak errespetatuz egingo dira eskatzaileen taldeak eta talde horien barruan hurrenkeraren arabera banatuko dira.
  • Sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratzen den guztietan, zerrendetan sartzeko eskubidea ematen duen dokumentuetako bat aurkezten ez bada ere, ez da eskabidea ezeztatuko, baina zerrenda horretan izan zezakeen hurrenkera aldatu ahalko da.
  • Plazak esleitzean, aldez aurreko erreserbak aplikatu ondoren, hau da, esgaitasuna, HLPE edota goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria, kasu bakoitzean sartzeko bide bakoitzerako aurreikusitako kuotak hartuko dira kontuan, eta plazen % 50 emakumeentzat gordeko da plaza bat baino gehiago esleituta duten taldeeetan.
  • Plazak esleitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, eskatzaile bakoitzak ohiko epe bat izango du egokitu zaion plazan matrikulatzeko. Egutegi ikusi. Ohiko epe horren barruan matrikulatzen ez bada, bere plazarako eta eskatutako beste aukeretarako eskubidea galduko du. Aldi honetan, esleipen-prozesuan parte hartu BAKARRIK matrikulatu ahal izango dira.
  • Hiru fase egongo dira, eta horietako bakoitzaren barruan beste esleipen-prozedura bat egingo da libre geratu diren eta beren lehenengo aukeran plazarik lortu ez duten pertsonekin.
  • I. eta II. fasean beren lehenengo aukeran plaza lortu dutenak bakarrik matrikulatuko dira. Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, interesdunak eskatu arren, eskaintzatik kendu diren aukerak aintzat hartu gabe esleituko da lehenengo aukera hori.
  • III. fasean, lortutako plazan bakarrik matrikulatuko dira esleipendunak, eta prozesuan parte hartu arren plazarik lortu ez duten pertsonak plaza libreetako edozeinetan matrikulatu ahal izango dira.
  • Fase bakoitzaren hasieran matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda bat egingo da. Matrikula egiteko epea bukatuta, ez baldin badute eskubide hori erabili, galdu egingo dute, eta ezohiko epean baino ezingo dira matrikulatu. Plaza bat esleitu zaien pertsonek ohiko epean plazari uko egin diezaiokete.  Uko egitea, sinatuta, datatuta eta idatziz izango da, plaza esleitu zaion zentroaren idazkaritzan.
  • Ezohiko epean baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek matrikulatu ahal izango dute.
  • Behin betiko matrikula gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da taldea osatzeko gutxieneko kopurua lortzea.

    TERMINOEN GLOSARIOA

    Lehenespen-ordena: lehentasun osoa ematen du, ondorengo kolektiboaren aurretik.  Lehentasunezko esleipena egiteak esan nahi du plazak lehentasun horren arabera esleituko direla gainerakoen aurretik, kasu bakoitzean adierazitako plazen ehunekoak mugatuta.

    Lehentasun-ordena: lehentasunezko kolektibo bakoitzaren barruan edo, hori ez badago, eskatzaile guztien artetik, plaza lortzeko posturik onena adierazten du..

    Sarbidea: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.

Oinarrizko Mailako Heziketako Zikloak.

Agindu honetan jasotako irakaskuntzetan eskainitako plaza guztietatik, D eta E graduetan erreserbatuko dira modalitate presentzialean, talde, txanda eta eredu bakoitzerako, eta modalitate birtualean, modulu bakoitzerako:

  • % 10 eskaeraren egunean % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat gordeko da, dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo administrazio publiko eskuduneko organo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. Ziurtagiri horretan, eraginpeko pertsonaren desgaitasunaren legezko aitorpena eta desgaitasun-maila jasoko dira.
  • % 5, eskaera egiten den egunean hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat, salbu eta hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokitua duen oinarrizko graduan.
  • % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz

Esleipena egiteko ezarritako taldeek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko talde bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko taldean plazarik esleitu ez zaien eskaerak badaude.

Honako hauek dira kolektiboak:

  1. DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituzten ikasleak edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi dutenak, inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
  2. DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
  3. DBHko 3. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
  4. DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
  5. DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.
  6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egin ez duten ikasleak a)-tik  e)-ra ezarritako lehentasun berarekin.
  7. 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Mailako Heziketako Ziklo batean sar daitezen.
  8. Gainerako eskatzaileak, aurreko taldeetan jasota ez daudenak, baldin eta egiaztatzen badute 15 eta 18 urte arteko adina dutela izen-ematearen urte naturalean, espainiar hezkuntza-sisteman ez direla eskolaratu, eta behar besteko hizkuntza-gaitasuna dutela prestakuntza jaso ahal izateko.
  9. Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 18 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.

Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua.

Hala ere, i) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.

Kolektibo bateko eskatzaileei ez zaie plazarik esleituko, aurreko kolektiboari dagozkion plazarik gabeko eskaerak dauden bitartean.

OMHZen azalpen eskematikoa 

Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, hezkuntza laguntzako premia espezifikoak (HLPE) dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin, 3 urteko ibilbidea.

Esleipena egiteko ezarritako taldeek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko talde bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko taldean plazarik esleitu ez zaien eskaerak badaude.

    1. Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urte naturalean 16 urte betetzea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premien (HLBP) Erregistroan erregistratuta egotea, erregistroko ardatz hauek definitutako lehentasun-ordenarekin: 1 Desgaitasun intelektual arina; 2 Mugako gaitasun intelektuala; 3 Espektro autistaren nahasmendua (TEA); 4 Gaixotasun mentala; 5 Hizkuntzaren garapenaren nahasmendua; 6 Ikasteko zailtasun espezifikoa eta 7 TDH-A
    2. Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urte naturalean 15 urte betetzea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premien (HLBP) Erregistroan erregistratuta egotea, erregistroko ardatz hauek definitutako lehentasun-ordenarekin: 1 Desgaitasun intelektual arina; 2 Mugako gaitasun intelektuala; 3 Espektro autistaren nahasmendua (TEA); 4 Gaixotasun mentala; 5 Hizkuntzaren garapenaren nahasmendua; 6 Ikasteko zailtasun espezifikoa eta 7 TDH-A
    3. Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urtean 16 urte baino gehiago izatea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premien (HLBP) Erregistroan erregistratuta egotea, erregistroko ardatz hauek definitutako lehentasun-ordenarekin: 1 Desgaitasun intelektual arina; 2 Mugako gaitasun intelektuala; 3 Espektro autistaren nahasmendua (TEA); 4 Gaixotasun mentala; 5 Hizkuntzaren garapenaren nahasmendua; 6 Ikasteko zailtasun espezifikoa eta 7 TDH-A
    4. Sartzeko baldintzak beteta, aurreko ataletan zehaztutakoez bestelako hezkuntza-laguntza behar duten ikasleak.
    5. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eskolatutako ikasleak, hezkuntza-laguntzako berariazko premia espezifikoak dituztela egiaztatzen dutenak, a) taldetik d) taldera bitartean ezarritako lehentasun berarekin.

Talde bakoitzaren barruan berdinketarik izanez gero, ausazko prozedura bat baliatuko da, ikasleak onartzeko prozeduran erabilitako aplikazio informatikoak egina

OMHZen azalpen eskematikoa, HLPEko 3 urteko ibilbidea

Oinarrizko mailako heziketako zikloak, 3 urterako ibilbidea duen ikaskuntza-ibilbide egokitua, 16 urtetik gorakoentzat.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez duten ikasleak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dituztela izen-ematearen urte naturalean.

Kasu horretan, lehentasuna adinak zehaztuko du, txikienetik handienera.

OMHZen azalpen eskematikoa, 16 urte baino gehiago dituztenentza eta ikasketarik gabeko ikasleentzat

Heziketa-ziklo bakoitzean eskainitako plaza guztietatik honako hauek gordeko dira:

  • % 5 eskaeraren egunean % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat gordeko da, dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo administrazio publiko eskuduneko organo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. Ziurtagiri horretan, eraginpeko pertsonaren desgaitasunaren legezko aitorpena eta desgaitasun-maila jasoko dira.

  • % 5, eskaera egiten den egunean hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat, salbu eta hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokitua duen oinarrizko graduan.

  • % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz

Erdi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

a.- Plazen %75a Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari tituloa dutela egiaztatzen dutenentzat,

  • a.1.- Plazen %60a Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua egiaztatzen dutenentzat. 2022-2023 ikasturtetik aurrera oinarrizko graduko titulua duten ikasle guztiek derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartuko dira
    • a.1.1.- Plazen %50 DBH ko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru urte naturaletan ikasketak amaitu dituztenek ( 2026ko ekainean titulatutakoak, 2025eko ekainean titulatutakoak eta 2024ko ekainean titulatutakoak)
    • a.1.2.- Plazen %5a Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.
    • a.1.3 - Plazen %5a ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.
  • a.2.- Plazen %15a Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenago lortuta dutenentzat.

b.- Plazen %15 berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.

  • b.1.- Plazen %10a erdi edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko proba gaindituta; lehentasuna izango dute erdi-mailako Heziketa zikloetako sartzeko probek, hurrena goi mailakoek eta, azkenik, unibertsitatekoek.
  • b.2.- Plazen %5a bereziazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu dutenentzat.

c.- Plazen % 10 teknikari tituloa edo goi-mailako teknikariaren titulua dutenentzat edo erdi-mailako zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat duten pertsonentzat, honako irizpide hauen arabera:

  • c.1.- Plazen % 5 teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela egiaztatzen dutenentzat, I. eranskineko hirugarren jarraibideko A ataleko 1.3 puntuko g letran ezarritakoaren arabera, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
    • c.1.1.- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
    • c.1.2. Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
    • c.1.3. Gainerako titulazioak.
  • c.2.- Plazen % 5 goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonentzat, edo sartzeko titulazio baliokidea egiaztatzen dutenentzat, I. eranskineko hirugarren jarraibideko A ataleko 1.4 g letran ezarritakoaren arabera, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
    • c.2.1.- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
    • c.2.2.- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
    • c.2.3.- Gainerako titulazioak

EMen azalpen eskematikoa

Heziketa-ziklo bakoitzean eskainitako plaza guztietatik honako hauek gordeko dira:

  • % 5 eskaeraren egunean % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat gordeko da, dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo administrazio publiko eskuduneko organo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. Ziurtagiri horretan, eraginpeko pertsonaren desgaitasunaren legezko aitorpena eta desgaitasun-maila jasoko dira.

  • % 5, eskaera egiten den egunean hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat, salbu eta hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokitua duen oinarrizko graduan.

  • % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz

Goi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

a.- Plazen %80a Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako teknikari tituloa egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:

  • a.1.- Plazen %40 a Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasurteetan titulua lortu dutenek (2024ko ekainean titulatuak, 2023ko ekainean titulatuak eta 2022ko ekainean titulatuak), honaku kuotak kontutan hartuz:
    • a.1.1.- Plazen %35a Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
      • 1º Batxilergoko modalitatea eta, hala badagokio, ezarritako irakasgaia egin izana onarpen-irizpide gisa prestakuntza porfesionalaren titulu zehatza ezartzen duen errege-dekretuan, zeinak V. Eranskinean – III. Taula Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak jaso baitira. ( III. TAULA (PDF, 115 KB) (leiho berri batean irekitzen da) – BATXILERGOKO TITULU BATETIK SARTZEKO LEHENTASUNAK)
      • 2º Batxilergoko modalitatea egin izana, baina ez irakasgaia, aurreko atalean aipatutakoak.
      • 3º Batxilergoko beste modalitate bat egin izana.
    • a.1.2.- Plazen %5a ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.
  • a.2.-Plazen %40 Lanbide Heziketako teknikari tituloa egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasurteetan lortuta dutenek, eta V. eranskineko II. TAULAN zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz. (II. TAULA (PDF, 36 KB) (leiho berri batean irekitzen da)– ERDI-MAILAKO TITULU BATETIK GOI-MAILAKO TITULU BATERA SARTZEKO LEHENTASUNAK)

b.- Plazen %15a berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.

  • b.1.- Plazen %7,5a goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko probak, lehentasuna izanik goi-mailako hekiketa-zikloetako probak.
  • b.2.- Plazen %7,5a bereziazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu dutenentzat.

c.- Plazen % 5 goi mailako teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela egiaztatzen dutenentzat, I. eranskineko hirugarren jarraibideko A ataleko 2.3 puntuko g letran ezarritakoaren arabera, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

  • c.1.- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
  • c.2.- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
  • c.3.- Gainerako titulazioak.

GMren azalpen eskematikoa 

Heziketa-ziklo bakoitzean eskainitako plaza guztietatik honako hauek gordeko dira:

  • % 5 eskaeraren egunean % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat gordeko da, dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo administrazio publiko eskuduneko organo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. Ziurtagiri horretan, eraginpeko pertsonaren desgaitasunaren legezko aitorpena eta desgaitasun-maila jasoko dira.

  • % 5, eskaera egiten den egunean hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat, salbu eta hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokitua duen oinarrizko graduan.

  • % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz

Espezializazio-kurtso bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

Erdi mailako espezializazio-kurtsoak: honako lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:

Plazen %100 espezializazio-kurtsora sartzeko titulua lortu dutenek, lehentasuna izanik aurreko hiru ikasturteetako batean eta EAEn eskuratu duten ikasleak.

Plaza libreak geratzen badira, eta plazen % 20 gehienez, honako kolektibo hauentzat, lehentasun honen arabera:

  • 1.- Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenak, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenak.
  • 2.- Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituzte.
  • 3.- Titulurik ez izanik, egin nahi den ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituztenek.

Goi mailako espezializazio-kurtsoak: honako lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:

Plazen %100 espezializazio-kurtsora sartzeko titulua lortu dutenek, lehentasuna izanik aurreko hiru ikasturteetako batean eta EAEn eskuratu duten ikasleak.

Plaza libreak geratzen badira, eta eskaera egon, plaza horiek eskeiniko dira honako kolektibo hauentzat, lehentasun honen arabera:

  • 1.- Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenak, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenak.
  • 2.- Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituzte.
  • 3.- Titulurik ez izanik, egin nahi den ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituztenek.

Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.

Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.

Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.

Azken aldaketako data: