Departamento de Educación

Lanbide Heziketako III. Erakusketa. 2006


Horrialde-programa (pdf 229 Kb.)
standen antolamendua (pdf 166 Kb.)
Aurkezpen-koadernoa (pdf 2.1Mb)

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren bitartez, 2002. eta 2004. urteetan antolatu zituen, hurrenez hurren, Lanbide Heziketako lehenengo eta bigarren Erakusketak. 2006. urte honetan ere, jarraipena eman nahi zaio esperientzia horri, “Lanbide Heziketa, enplegurako helburu”aren ikuspuntutik.

Erakusketa 2006ko azaroan egingo da, 7, 8, 9, 10 eta 11n. eta bere "slogan":

Lanbide Heziketa : Lan Bidea

2. erakusketako irudia

ERAKUSKETEN helburua honako hau izan da —eta halaxe jarraitzen du izaten—: Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren eta lanbide-arloen egoeraren berri ematea, prestakuntza-eskaintza hori jendearengana eta enplegura hurbiltzea erraztuz. Era berean, ikasleek egindako lanak ere ikusi ahal izango dira, baita Lanbide Heziketan aplikatzen ari diren material berriak eta berrikuntza teknologikoak ere.

ERAKUSKETAK baliabide teknikoak eta Lanbide Heziketari ekiteko forma berriak eskaintzen dizkie bisitariei, batez ere DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailakoei —proiektu honen jasotzaile nagusiak baitira—, euren begiz ikusi ahal izan dezaten zein den Euskal Autonomia Erkidegoko egoera eta lanerako irtenbideak.

Berritasun gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz, trebetasun eta antzeei buruzko txapelketa edo lehiaketa aurreikusi da, Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek esku hartu dezaten; hain zuzen ere, honako lanbide-alorrekoek: Fabrikazio Mekanikoa eta Elektrizitatea eta Elektronika (Automatismo Industrialak) eta Irudi Pertsonala, laneratze-maila altua dute eta.

Hona lehiaketaren helburua: gaitasunek eta konpetentzia-maila altuek lanbide-arrakasta eta norberaren errealizazioa lortzeko duten funtsezko garrantziaz jabetzea.

Era berean, Lanbide Heziketa gehiago aintzatesteko eta sustatzeko ere balioko du, parte hartzen duten gazte eta irakasleentzako desafioa izateaz gain, gaitasun-maila handiagoak lortzeko bide horretan.

 

Azken eguneratzea: 2006/11/03