Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evreux

Frantziako iparraldeko prefetura hiria (Eure, Normandia Garaia), Iton ibaiaren ertzean. 53.358 biztanle. Notre-Dame katedrala (XII-XVII. mende artekoa; XIII-XVIII. mendeetako beirate bikainak), Saint-Taurinen eliza eta Justizia Jauregia. Erlojuaren dorrea. Aireportu militar garrantzizkoa.  v  Historia. Aulerkiar galiarren hiriburua izan zen (Mediolanum Aulercorum). Erdi Aroan konderri izan zen, eta istilu luzeak izan zituzten hiria zela eta bertako jaunek eta Frantziako erregeek. Evreuxko Etxeko errege-erreginek agindu zuten Nafarroan 1328-1425 urteetan. XVII. mendean egin zen erabat frantsesa. 1940an, Bigarren Mundu Gerran, ia suntsiturik geratu zen hiria, baina berriro eraiki zuten.