Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evora

Portugalgo hiria eta Goi Alentejoko probintziako hiriburua. 35.000 biztanle (1984). Monumentu ugari ditu: Dianaren tenplua (II. m.), katedrala (XII-XIII. m.), Sâo Franciscoko monasterio mudejarra (XV. m.).  v  Historia. Erromatarren garaian Ebora zen; 715ean arabiarrek hartu zuten. Erdi Aroan bertan izan zuten egoitza sarritan Portugalgo gorteak eta nobleek. Kultura eta arte zentro garrantzitsua izan zen, XV. mendean, Joan III.aren garaian.