Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evreinoff, Nikolai Nikolaievitx

Errusiar antzerkilaria (Mosku, 1879 - Paris, 1953). Errealismoaren eta naturalismoaren aurka, bizitzatik bertatik hartu nahi izan zituen antzerti-bideak eta Moskuko eta Leningradoko plaza irekietan, milaka antzezle zituela, klaseen arteko borrokako edo sobietarrek agintea hartu zuteneko ekintzak antzeztu zituen. 1925ean Sobiet Batasuna utzi eta Parisen jarri zen bizitzen.