Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evtuxenko, Eugenio Aleksandrovitx

Errusiar idazlea (Zima, Siberia, 1933). Sentiberatasun handiz, gaur egungo gaiak erabiltzen ditu bere bertso malgu eta errimatuetan. 1952an argitaratu zuen bere lehen poema bilduma (Etorkizunaren aitzindariak), eta 1955ean bigarrena (Hirugarren elurtea). 1956an Neguko lekua eta Gartsuen Espaloia argitaratu zituen; 1957an Promesa eta 1960an Sagarra. 1965ean, sinbolismoaren inguruko eztabaidetan oinarritutako poema luze bat eman zuen argitara, Bratskeko Zentrala, eta beste bi poema: Errusiarrek gerra nahi ote dute eta Hesiaren ostean jendea marmarka ari da. Eragin handia izan du gazte sobietarren artean. Bere azken eleberrian (Ez zaitez hil hil aurretik, 1997) Moskun jazotako istiluak eta Boris Eltsinen garaiko demokraziarako trantsizioaren berri eman zuen. Obra horretan, lehen eleberrian bezala, Dostoievskiren "Guztiok gara guztiaren erantzule" esaldia hartu zuen oinarri Evtuxenkok.