Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ewing, sir James Alfred

Eskoziako ingeniaria (Dundee, 1855 - Cambridge, 1935). Makina termikoak eta burdinaren eta beste metalen imantazioa aztertu zituen. Warburgekin batera histeresi magnetikoa aurkitu zuen 1882. urtean. Aurreko urtean sismografoa asmatu zuen. Materialen erresistentzia ere neurtu zuen.