Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ewe, evhe

edo eue. iz. Togon eta Ghanan bizi den herri beltz bateko kidea. Garai batean Togoko eta Dahomeyko kolonia frantsesetan bizi ziren. Togon frantsesa eta Ghanan ingelesa dira hizkuntza ofizialak, baina eweek mahi, dahomi, anfueh, awuña eta whydah dialektoak darabiltzate. 1.000.000 inguru lagunek osatzen dute ewe herria.