Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Évian-Les-Bains

Frantziako ekialdeko hiria Savoia Garaia), Leman aintziraren ertzean. 6.178 biztanle. Bertako ura oso ospetsua da, eta sendagintzan erabilia.  v  Historia. Hiri horretan egin ziren Aljeriako abertzaleen eta Frantziako agintarien arteko solasaldiak 1961-1962. urteetan. Gorabehera askoren ondoren, 1962ko martxoaren 7an hasi ziren Aljeriako independentzia xedatuko zuten azken negoziazioak, eta 1962ko martxoaren 18an izenpetu zen independentziarako hitzarmena (Eviango Hitzarmena). Aljerian bizi ziren frantsesek ez zituzten behin ere solasaldi hauek begi onez ikusi.