Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evren, Kenan

Turkiar militar eta politikaria (1918). 1980. urtean Turkian izandako estatu kolpearen buruzagia izan zen, eta 1982an konstituzio berria onartu zelarik, Turkiako lehendakari bihurtu zen. 1989 arte egon zen kargu horretan. Turgut Ozal izan zen Turkiako hurrengo lehendakaria.