Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ewald, Johannes

Danimarkako poeta eta antzerkigilea (Kopenhage, 1743 - Kopenhage, 1781). Poema lirikoak idatzi ondoren, 1769an Klopstock idazle alemaniarrarekin topo egin zuen, eta hark iparraldeko mitologiara zaletu zuen. Orduan bi antzerki idatzi zituen, mitologia gaiak hartuz (Rolf Krage, 1790 eta Balderren heriotza, 1775). Erlijiozko krisialdi baten ondoren, lirismoa gehiago errotu zitzaion eta Damutua eta Oda arimari idatzi zituen. Bere opera Fiskerne-tik hartu da Danimarkako ereserki nazionala. Danimarkako poeta liriko handienetakoa da.