Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSI BERRITZAILE 2020

KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa

KSI - Berritzaile

Ohar garrantzitsua: 2020ko edizio honetan prestakuntza, jardunaldiak, ekitaldiak edota ikastaroak egiteko eskaera epeak edota aldez aurreikusitako datak bertan behera geratu dira, larrialdi-alertaren ondorioz. Alerta amaitu ondoren, epeak berrikusi eta birplanifikatu egingo ditugu.

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako programa. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo bi jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza.

Sektoreak

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

Programari buruzko informazioa:

1. Ardatza - Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa

Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

  • Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.
  • Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.
  • Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Eskaintza teknologikoa

Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoek, Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarrituta dauden aktibo teknologiko eta laborategi desberdinak dituzte. Baliabide hauek, KSI-en sektoreen balio-katea digitalizatzeko aplikagarriak dira: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate Gehituta eta Birtuala

Ekintzak:

Tecnalia Jardunaldiak
03/27 (Derio) – Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman (leiho berri batean irekitzen da) behar da.

Vicomtech jardunaldiak
03/24 (Donosti) - Jardunaldia: “Teknologia, aliatu sortzaile gisa”.
Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org helbidera mezu bat bidali behar da.

Parte hartzeko oinarriak

1. Eskaera

Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, eskaera-orria erabiliz Eskaera aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 8an, 12:00etan amaitzen da.

2. Balorazioa eta onarpena

Aurkeztutako proiektuak, balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu. Batzorde hori, ondorengo erakundeetako arduradunek osatuko dute: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Vicomtech eta Tecnalia R&I.B Zentro Teknologikoak.

Erabiliko diren balorazio-irizpideak eta horietako bakoitzaren pisuak, ondorengoak dira:

BALORAZIO-IRIZPIDEAK PUNTUAKETA
C1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (premiaren justifikazioa) 30
C2. Enpresaren estrategiarekin bat etortzea eta eragin potentziala 25
C3. Ekimenaren bideragarritasun teknikoa 20
C4. Ekimenak duen bideragarritasun ekonomikoa eta merkatukoa 15
C5. Proiektuak suposatzen duen erronka teknikoaren ebaluazioa 10

Nahiz eta eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatu, deialdi honetan lehen aldiz parte hartzen duten enpresei lehentasuna emango zaie. Aurretiko deialdietan 3. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek ezingo dute ideia berdina aurkeztu modalite berdinera. Bestalde, aurretiko deialdietan 1. edota 2. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek idea berdina aurkeztea dute 3. modalitatera.

3. Zentro teknologikoa aukeratzea

Enpresa eskatzaileek lan egiteko zentro teknologikoa aukeratu ahal izango duten arren, balorazio-batzordeak ere ebaluatu egingo du alderdi hau. Eta Egitasmoaren ekintzen agenda betetzea arriskuan jartzen duen gainkarga egonez gero, aldaketa egitea proposatuko zaio enpresari.

4. Parte-hartze modua

Balorazio-batzordeak, enpresak aukeratu ez duen beste parte-hartze modu bat proposatu ahal izango du, era arrazoituan, beti ere ebaluazioaren ondorioz aldaketa bat egitea egokia dela ikusten bada.

5. Jakinarazpena eta Lan Metodologia

Ebaluazioaren emaitza, posta elektronikoz jakinaraziko da eta Lan metodologia modu adostuan zehazteko bilera-data zehatz bat proposatuko zaio enpresari. Horrela, lana gauzatzeko epea, lan-taldearen osaketa eta lortu beharreko emaitzak definitu ahal izango dira.

Egutegia:

  • 03/02: Postontzia irekiko da
  • 04/13: Eskaeren lehenengo ebaluazioa hasiko da
  • 05/08: Postontzia itxiko da
  • 05/22: Onartutakoen behin betiko zerrenda

Harremanetarako


Enpresa-ideien kontzeptualizazioan laguntzeko zerbitzua

Programaren deskribapena

Zerbitzu honen egitekoa honakoa da: zentro teknologikoak enpresen eta edozein elkarten idei berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea da. Helburu hau lortzeko:

  • Idei berritzaileak identifikatu eta landuko dira, beharrezko aktoreak (enpresak, erakundeak, elkarteak, ikerkuntza zentroak) aukeratuz eta elkartuz.
  • Finantziazioko aukerak definituko dira.
  • Zerbitzuak ez dakar berarekin ideien garapenerako behar den zentro teknologikoen lan teknikoa.

Parte hartzeko oinarriak

1. Eskaera

Interesa duten enpresek edota elkarteek bere ideia presentatu behar dute posta elektroniko bat bidaliz. Postak hurrengo atalak izan beharko ditu:

  • Enpresaren edo elkartearen KSIko azpisektorea
  • Ideiaren deskribapena (250 karaktere)
  • Identifikatu diren teknologiak (hautazko)

Posta elektronikoa honetako helbide batera bidaliko da:

2. Lan Metodologia

Zentro teknologikoak ideia aztertuko du eta posta elektronikoaz, data bat proposatuko dio empresa edo elkarteari bi orduko bilera bat egiteko. Bileran hainbat ikertzaile eta adituak parte hartuko dute. Bilera idea jaso eta bi aste baino lehenago antolatuko da.

Ondoren, zentro teknologikoak landutako gaiak laburbilduko ditu eta ondorioen dokumentua atxikituko dio enpresa edo elkarteari bileraren hurrengo bi asteko epean.

3. Egutegia

Eskaera aurkezteko epea 2020ko martxoaren 2an irekiko da dauden baliabide ekonomikoak bukatu arte. Eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatuko dira

2. Ardatza - Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza

Helburua

Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.

Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA

Kultura eta Sormen Industriek, Kudeaketa Aurreraturen Ereduarekiko euren kudeaketa sistemaren diagnostiko bat egin beharko dute. Horrela, indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.

KDiagnostiko hau lagungarria gertatuko zaie ondorengoak lortzeko:

  • Epe ertain-luzeko ikuspegi bat izateko, estrategia zehatzen bidez gauzatuko dena.
  • Oraingo eta balizko bezeroei begirako orientazioa izateko.
  • Bertako pertsonen artean proiektu partekatuaren sentimendua sortzeko.
  • Berrikuntza modu puntualean jorratzen duten erakundeak izatetik, erakunde berritzaileak izatera pasatzeko.
  • Euren konpromiso soziala balioa eransten duen elementua bilakatzeko.
  • Bere baitako interes-talde desberdinak asebeteko dituzten emaitzak lotzeko, modu iraunkor eta orekatuan.

Kudeaketa diagnostikoa: Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta, erakundeak bere kudeaketaren egoeraren autodiagnostikoa egingo du, 6 elementutan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak. Behin autodiagnostikoa burututakoan, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du, zalantzak argitu eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko alderdiak adosteko. Honetarako, beharrezko da erakundeak baldintza edo konpromiso hau betetzea: erakundeko zuzendaritzak presente egon beharko du EUSKALITen laguntza saioan.

Autodiagnostikoa amaitzean, erakundeak elementu horietako bakoitzean duen aurrerapen mailaren profila izango du (aurrerapen grafikoa).

KUDEAKETA DIAGNOSTIKOAREN BERRIZTAPENA

2017an lehen kontrastea (B modalitatea) edo autodiagnostikoa (A modalitatea) izan zuten erakundeek, proiektu edo prestakuntza bat izaten jarraitzeko, beren kudeaketa-diagnostikoa berritu beharko dute.

Hasierako diagnostikotik (1. fasea) 3 urte igaro direnez, enpresaren egoera nabarmen alda daitekeela uste dugu, eta beharrezkoa da hura ezagutzea, modu seguruagoan laguntzeko.

Kontrastea berritzea hasierako diagnostikoaren antzeko prozesua da, baina arinagoa eta zehatzagoa. Enpresak gogoeta eginen du aldez aurretik (bere egoerarik gaurkoenean eta aurretik egindako kontrastean oinarrituta), indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatuz. Ondoren, gogoeta hori EUSKALITeko pertsonarekin kontrastatuko da, enpresan bertan egiten den bilera baten bidez. Bilera diagnostikoarena baino laburragoa izango da (2 ordu inguru).

*Programan parte hartzen jarraitu nahi duten erakunde guztiek nahitaez berriztapena egin beharko dute, aholkularitza- eta/edo prestakuntza-ekintza proiektuak eskatzeko. Orientazio gisa, martxotik uztailera bitartean berriztapena egingo da, eta 2. fasea (prestakuntza edo proiektua) bigarren deialdian (irailetik-abendura).

2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du (*biak aldi berean ez egitea gomendatzen da):

1. PRESTAKUNTZA/EKINTZA bi mailatan emango da:

  • Oinarrizkoa: Lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu ez dituzten edo antzeko programetan parte hartu ez duten saltokiak, kudeaketan duten aurrerapen maila gutxiago garatu dutenak.
    Prestakuntza-ekintza Oinarrizkoaren programa (pdf, 285 kB)
    *kudeaketa ekonomiko-finantzarioa lantzeko saio bat du barne.
  • Aurreratua: lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu dituzten edo antzeko programetan parte hartu duten entitateak, kudeaketan duten aurrerapen maila garatuagoa dutenak.
    Prestakuntza-ekintza Aurreratuaren programa (pdf, 279 kB)

Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar), eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Talde bakoitzak kudeaketan aditua den tutore bat izango du (aholkularitza arloko pertsona bat), taldeari saio guztiak emango dizkiona. Horretaz gain, erakundean aplikazio praktiko bat egin beharko da. Aurrez aurreko saio bakoitzaren ostean gelan ikusitako gaiaren aplikazio praktikoa egitea derrigorrezkoa izango da. Baina 12 orduko banakako laguntza ere egongo da, erakundean bertan. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak ezartzen lagunduko du, modu indibidualean.

Prestakuntza-ekintzarako dedikazio pertsonala 36 ordutakoa izango da. Erakunde bakoitzeko gehienez bi pertsona joan daitezke.

2. AHOLKULARITZA LAGUNTZA 25 ordura arte.

Aukera honen baldintza bakarra hau da: EUSKALITeko pertsona baten laguntza bisita jaso izana, eta plantillan gutxienez bi pertsona izatea.

EUSKALITen bisitan lehentasunezko gisa identifikatutako hobekuntza arlo bat aukeratuko du erakundeak, kanpo aholkularitzaren laguntzaz lantzeko. Ekintza plana, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar izango dituen proiektu bat aurkeztuko du.

EUSKALITek ekintza plana ebaluatuko du, eta ezarritako irizpideak betez gero, egitea onetsiko du. Landuko den kudeaketa eremuaren arabera, EUSKALITek proiektua garatzeko aholkularirik egokiena izendatuko du aukeratutako aholkulari poltsa batetik. Proiektuaren garapen egokia gainbegiratuko du EUSKALITek, gutxienez komunikazio bat eginez garapenaren erdialdera eta bukaeran. Edozein kasutan, proiekturako 25 orduak ezin izango dira hiru hilabete baino gehiago luzatu. Dedikazio pertsonala proiektuaren araberakoa izango da.

Proiektuen adibideak (pdf, 201 kB)

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

1. Eskaera

Interesa duten erakunde eta enpresek eskaintza inprimakia bete beharko dute. Eskaerak izen-ematearen ordenaren arabera onartuko dira, eta horiek baieztatzeko, e-posta bidez komunikatuko dira.

Eskaera epeak eta betearaztea:

  • 1.FASEA (Kudeaketaren diagnostikoa edo Berriztapena): eskaerak egiteko epea martxoaren 2an irekiko da eta apirilaren 30ean bukatuko da, 14:00etan.

Orientabide gisa, 1. FASEKO bisitak 2020ko martxoaren 16tik uztailaren 17ra egingo dira. Diagnostikoaren saioak 4 ordu iraunen du, 9:00etatik 13:00etara. 2. FASEKO ekintzak apiriletik uztailera egingo dira.

  • 2.FASEA: 
    • 1. deialdia: martxoaren 2an irekiko da eta martxoaren 31n bukatuko da, 14:00etan. Jarduketak apiriletik uztailera bitartean egingo dira.
    • 2. deialdia: eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an hasi eta uztailaren 10ean amaituko da. Jarduketak irailetik abendura bitartean egingo dira.

2. Balorazioa eta Lanerako plana

Eskaerak, iristen diren hurrenkeraren arabera onartu eta artatuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO