Osasun Saila

Zentroen baimentzea

Indarrean dagoen araudiaren arabera, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduek aldez aurreko administrazio- eta osasun-baimenaren printzipioa bete behar dute beren jarduera gauzatzeko. Osasun-baimenak hiru motatakoak dira: instalazioa, funtsezko aldaketak eta funtzionamendua.

Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroa Osasun Sailaren baimena duten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro guztien bilduma da. Izaera publikoa du, eta inskripzioa edo erregistro-oharra herritar guztien eskura daude. Bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan modu deszentralizatuan kudeatzeari kalterik egin gabe, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren zuzendaritzapean, kontrolpean eta koordinaziopean.

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak, bere webgune ofizialaren bidez, osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen Erregistro Orokorrerako (REGCESS) sarbidea eskaintzen die herritarrei.

Osasuneko Profesionalen Euskal Erregistroa sortzeko Dekretua 2022ko otsailean aldarrikatu zenetik, osasun-zentro eta -establezimenduen titular diren pertsona fisiko edo juridikoek zentroan lan egiten duten osasun-profesionalen datuak sartu behar dituzte, eta uneoro eguneratuta eduki. Instalazio- eta funtzionamendu-baimenaren edo lehen funtzionamendu-baimenaren izapideen kasuan, baimena lortu ondoren egin ahal izango da erregistroa. Titulartasuna aldatzen bada, baimena lortu ondoren egin ahal izango da. Esteka honetan, informazioa eskuratzeko eta datuak erregistratzeko aukera dago: Osasun-arloko Profesionalen Euskal Erregistroa - Eusko Jaurlaritza


Azken aldaketako data: