Osasun Saila

Optiketako baimen sanitarioa

Deskribapena

Optikak establezimendu sanitarioak dira, eta jarduera hauek egiten dira, Optika eta Optometriako diplomadun baten zuzendaritza teknikoaren pean: ikusmen-gaitasuna ebaluatzeko jarduerak, teknika optometrikoen bidez; ikusmen-zolitasuna prebenitzeko, detektatzeko, babesteko eta hobetzeko bitarteko egokiak landu, muntatu, egokitu, hornitu, saldu, egiaztatu eta kontrolatu; ikusmen urrikoei lagundu eta kanpoko begi-protesiak egokitu.

Baimen sanitario arautuak hiru dira: instalatzeko baimena, funtsezko aldaketak egitekoa eta funtzionatzeko baimena. Funtzionatzeko baimena da garrantzitsuena, establezimendu sanitarioa jendearentzat irekitzeko aukera ematen baitu. Beste biak, proiektuari ekin aurretik, titularrari bere sortze- edo aldaketa-prozesua indarrean dagoen araudiarekin bat datorrela bermatzeko dira. Hala ere, baimen sanitarioek ez dute salbuesten indarreko legeriaren arabera egokiak diren administrazio-baimenak betetzetik.

Aurretik aipatutako baimen sanitarioak kasuan kasuko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzetako Antolamendu Sanitarioko Unitateetan izapidetzen dira.

Instalatzeko baimena: optika sortu berriei exijitzen zaie.

Funtzionatzeko baimen sanitarioa: instalatzeko baimenaren ondoren edo aldi berean izapidetzen da; honek ematen die baimena establezimendu sanitarioei beren jarduera gauzatzeko, eta nahitaezkoa da jarduera hasi aurretik. Era berean, optiken funtsezko aldaketak egin ondoren eta dagozkien jarduerak hasi baino lehen behar da. Funtzionatzeko baimena establezimendu bakoitzerako ematen da, eta bost urtean behin berritu behar da.

Optika batean funtsezko aldaketak egiteko, aldez aurretik, aldaketa egiteko dagokion baimena lortu behar da.

Funtzionatzeko baimena duten optiketan, hauek dira funtsezko aldaketak:

  • a) Higiezinaren banaketa edo egitura aldatzea.
  • b) Titularra aldatzea.
  • c) Audioprotesi-kabinete bat jartzea.

Lurralde-ordezkaritzek honako hauek ere izapidetzen dituzte:

  • Funtsezkoak ez diren aldaketak. (gehienez ere hilabeteren buruan jakinarazi behar dituzte, egiten dituztenetik zenbatzen hasita)
    • Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea.
    • Pertsonal sanitarioa edo haren dedikazio-araubidea aldatzea.
    • Jarduera, erabat edo partzialki, aldi baterako etetea.
  • Itxiera jakinaraztea: gutxienez hiru hilabete lehenago.

Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan optika bat ireki nahi duten pertsona fisiko zein juridikoei.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Arabako Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Ordezkaritza 

  • Olagibel, 38 - 01004 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 017180 / 945 017144

  • Posta elektronikoa: ordenazioaaraba@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Bizkaia

  • Recalde zumarkalea, 39 A - 48008 Bilbao

  • Telefonoa: 944 031558

  • Posta elektronikoa: ordenazioabizkaia@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Gipuzkoa

  • Nafarroa hiribidea, 4, behea  - 0013 Donostia- San Sebastián 
  • Telefonoa: 943 022740

  • Posta elektronikoa: ordenazioagipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketa egiteko baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketa jakinaraztea: 0103106
  • Itxiera jakinaraztea: 0103108

Instalatzeko baimena

Instalatzeko baimena hortz-klinika funtzionatzen jarri aurretik eskatu behar da, eta arauan ezarritakoa betetzen bada emango da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena

Instalatzeko baimena duen optika sortu berri baten funtzionatzeko baimena jarduerari ekin aurretik lortu behar da, eta epe hauetan eskatu behar da:

  • a) Instalatzeko baimena jakinarazten denetik urtea igaro baino lehen, instalazioa sortzeak ez badakar obra berri bat egitea edo lehendik zegoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea.
  • b) Instalatzeko baimena jakinarazten denetik bi urte bete baino lehen, gainontzeko kasuetan obrak hasi ez badira edo haiek gelditu badira.

Era berean, optiketan funtsezko aldaketak egin eta gero eta dagozkien jarduerak hasi baino lehen lortu behar da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Batera eska daitezke establezimendu sanitario bat instalatzeko eta jardunean jartzeko baimena, baldin eta establezimendua sortzeak ez badakar obra berri bat egitea edo lehendik dagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionatzeko baimenak bost urterako balio du, eta, baimenaren balioa amaitu baino hiru hilabete lehenago, baimenaren titularrak baimena berritzea eskatu behar du.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketa egiteko baimena

Optika batean honako hauetakoren bat eginez gero:

  • Higiezinaren banaketa edo egitura aldatzea
  • Baimenaren titularra aldatzea
  • Audioprotesi-kabinete bat jartzea 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketa jakinaraztea

Establezimendu sanitario baten funtsezkoak ez diren aldaketak hilabeteko epean jakinarazi behar dira gehienez, aldaketa horiek egiten dituztenetik hasita, eta halakotzat hartzen dira honako hauek:

  • a) Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea
  • b) Pertsonal sanitarioa edo bere dedikazio-araubidea aldatzea
  • c) Haren jarduera, erabat edo partzialki, aldi baterako etetea

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Optika itxi nahi izanez gero, titularrak Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio ixteko asmoa duela, hiru hilabete lehenago gutxienez.