Osasun Saila

Instalaziorik gabeko zentroen osasun-baimena

Deskribapena

Osasun zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak dira, baina kasu honetan ez daude materialki instalazio finkoei lotuta. Gehienbat zerbitzu profesionalak dira, pazienteei etxez etxeko zaintzak edo tratamenduak ematen dizkietenak. Zentro horiek ere derrigorrezko osasun baimena behar dute jarduteko, haien zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila bermatzeko.

Horretarako, instalaziorik gabeko zentrotzat hartzen dira, C.2.90 epigrafearen pean: barneratzerik gabeko osasun-laguntzaren beste hornitzaile batzuk bezala. Hala nola:

  • a) Gaixotasunak pazienteen etxean diagnostikatzen edo tratatzen eta asistentzia gainbegiratzen duten zerbitzu medikoak, izan programatutakoak edo larrialdietakoak.
  • b) Hartzaileei zainketak etxean edo beren esparru propioan ematen dizkieten erizaintza-zerbitzuak, zain barneko tratamenduak, zaurien sendaketa, osasuna sustatzeko eta errehabilitazioko jarduerak edo gaixotasunen segimendurako eta kontrolerako edo gaixotasunen prebentziorako hezkuntza-jarduerak barnean har ditzaketenak.
  • c) Etxeko terapien zerbitzuak, hala nola arnas-terapiak eta dialisia, ekipamenduaren egokitzapen pertsonalizatua edo profesional sanitarioek esku hartzea eskatzen duten prozedurak eta teknikak egitea eskatzen dutenean.
  • d) Errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuak, modalitate guztietakoak, gaixotasunak sendatzeko eta prebenitzeko, osasuna sustatzeko, disfuntzio psikofisikoak dituzten edo osasun-maila egokian eduki nahi diren pertsonak suspertzeko, gaitzeko, errehabilitatzeko eta berregokitzeko ariketa terapeutiko espezializatuak egitea etxean gainbegiratzen dutenak.
  • e) Pazienteei etxeko asistentzia eman behar dieten psikologia sanitarioko zerbitzuak, hala nola mendetasunak dituzten pertsonekin esku hartzen dutenak edo familia-testuinguruan esku hartzen dutenak.
  • f) Logopedia-zerbitzuak, gaixotasun bat edo lesio bat dutenei, edo ebakuntza egin dietenei etxean arreta emanez komunikazio- eta adierazpen-funtzioak eta arnasketa- eta irensketa-funtzioak hobetzen laguntzen dutenak.
  • g) Zainketak etxean egitea ahalbidetzen duen podologia-zerbitzuak, izan litezkeen patologiak sendatzekoak, nahiz oinen mantentze-, prebentzio- eta zainketa-zereginak egitekoak.
  • h) Arrisku obstetriko txikiko emakumeei erditzeko arreta etxean emateko zerbitzua.
  • i) Teleasistentzia sanitarioko zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz kontsultarako, diagnostikorako eta monitorizaziorako ematen direnak.
  • j) Higiezinik edo instalazio finkorik ez edukitzeagatik eta zentro sanitario edo erakunde ez-sanitario batekoak ez izateagatik, baimen sanitarioen erregimenaren oinarri orokorrek ezartzen duten sailkapen formalean identifikatu ezin diren asistentzia sanitarioko zerbitzuak, edozein tokitan ematen direla ere. Baimen sanitarioen erregimen horren barnean sartzeko, osasun-arloan eskuduna den saileko titularrak agindu bat eman beharko du, arrazoituta.

Era berean, kontuan izan behar da instalazioak bisitatzeko eta ikuskatzeko izapidearen ordez, aurrez aurreko elkarrizketa bat egingo dela zerbitzuko asistentzia-arduradunarekin.

Nori dago zuzenduta

Instalazio finkorik behar ez duten osasun zerbitzu edo zentro bat sortu nahi duten edozein pertsona fisiko zein juridikoei dago zuzenduta, bai etxez-etxeko arretarako, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz telelaguntza edo teleasistenzia emateko, C.2.90 epigrafean definitutako modalitate hauen arabera:

  • a) Etxeko arreta medikoa, programatua edo premiazkoa.
  • b) Etxeko erizaintzako zainketak.
  • c) Etxeko terapia espezializatuak, hala nola dialisia edo arnas terapiak.
  • d) Errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuak etxean.
  • e) Etxeko laguntza psikologikoa.
  • f) Logopedia-zerbitzuak etxez etxe.
  • g) Etxeko arreta podologikoa.
  • h) Etxean laguntzea arrisku txikiko erditzean.
  • i) Informazio- eta komunikazio-teknologien bidezko osasun-telelaguntza edo teleasistentzia.
  • j) Instalazio finkorik gabeko beste osasun-zerbitzu batzuk, aurreko kategorietan sartzen ez direnak eta baimen sanitarioaren araubidean berariaz sartzen direnak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza

  • Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
  • Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzua
  • Donostia kalea 1 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • E-mail: soac@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019234

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketarako baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Aktibo egon eta biztanleria orokorrarekin osasun-jarduerak egin nahi dituen zentro orok instalatzeko eta funtzionatzeko baimena eskatu behar du aldez aurretik. Baimen hori beharrezkoa da bere jarduera indarrean dauden irizpideekin bat datorrela eta behar bezala antolatuta dagoela egiaztatzeko. Zentro horiek instalaziorik ez dutenez, instalazioa ikuskatu ordez, aurrez aurreko elkarrizketa bat egiten da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

⚠️ Oharra: Zure eskaera egin aurretik, ziurtatu eskatutako dokumentazio guztia duzula, eta hori "Dokumentazioa + Jarraibideak" erlaitzean kontsulta dezakezu, behar bezala eransteko.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Ebazpena emateko gehienezko epea hiru hilabetekoa da. Epe hori igarota inolako ebazpenik eman gabe, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionatzeko baimenak bost urterako balio du. Titularrek funtzionatzeko baimena berritu nahi badute, baimenaren baliozkotasuna amaitu baino hiru hilabete lehenago eskatu behar dute. Horretarako, beste elkarrizketa bat egin behar da, zerbitzuaren jarduera alteratu dezakeen aldaketarik ez dela egin egiaztatzearren.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

⚠️ Oharra: Zure eskaera egin aurretik, ziurtatu eskatutako dokumentazio guztia duzula, eta hori "Dokumentazioa + Jarraibideak" erlaitzean kontsulta dezakezu, behar bezala eransteko.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Ebazpena emateko gehienezko epea hiru hilabetekoa da. Epe hori igarota inolako ebazpenik eman gabe, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Behar bezala baimendutako zentro batek funtsezko aldaketak egin nahi baditu, baimena eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko du.

Funtzionamendu-baimena duen zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario baten funtsezko aldaketatzat hartzen dira:

  • Eskaintza asistentziala aldatzea.
  • Pertsona titularra aldatzea.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

⚠️ Oharra: Zure eskaera egin aurretik, ziurtatu eskatutako dokumentazio guztia duzula, eta hori "Dokumentazioa + Jarraibideak" erlaitzean kontsulta dezakezu, behar bezala eransteko.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Ebazpena emateko gehienezko epea hiru hilabetekoa da. Epe hori igarota inolako ebazpenik eman gabe, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa

Zentroko funtsezko elementuei eragiten ez dietelako edo osasun-eraginik ez dutelako, funtsezko aldaketekin gertatzen ez den baimenik behar ez duten aldaketak Osasun Saileko zuzendaritza eskudunari jakinarazi behar zaizkio.

Funtsezkoak ez diren aldaketatzat hartzen dira:

  • Zuzendari teknikoa edo asistentzia-jardueraren arduraduna aldatzea, zentro, zerbitzu edo establezimendua arautzen duen arauak hala eskatzen duenean.
  • Osasun-langileak edo haien dedikazio-erregimena aldatzea.
  • Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioaren jarduera, osorik edo zati batean, aldi baterako etetea.
  • Kokapena aldatzea.

Funtsezkoak ez diren aldaketak Osasun Saileko zuzendaritza eskudunari jakinarazi behar zaizkio, gertatzen direnetik hilabeteko epean, eta kasuan kasuko aldaketaren arabera dagokion dokumentazioa erantsi behar zaio.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

⚠️ Oharra: Zure eskaera egin aurretik, ziurtatu eskatutako dokumentazio guztia duzula, eta hori "Dokumentazioa + Jarraibideak" erlaitzean kontsulta dezakezu, behar bezala eransteko.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Jakinarazpen bat da, eta, beraz, ez dago ebaztekorik.

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Mota horretako zentro bat behin betiko itxi nahi bada, osorik edo partzialki, haren ordezkariak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hiru hilabete lehenago.

Aldi baterako itxi nahi bada, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari ere jakinarazi beharko zaio, hilabete lehenago. Ondorio horietarako, ez da aldi baterako itxieratzat hartuko zentroko langileek oporraldi arruntak hartzeagatik sortutako unitate-murrizketa, betiere zentroa asistentzia-prestazio guztiei eusteko moduan badago.

Behin betiko zein aldi baterako itxieraren kasuan, jakinarazpen-idazkiarekin batera, ukitutako zerbitzuen zerrenda osoa aurkeztu beharko dute, bai, halaber, zentroak zer neurri hartuko dituen itxiera horrek ukitutako zerbitzuen erabiltzaileen osasun-arretan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan.

Kasu horietan, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak, salbuespen gisa, zentroaren aldi baterako funtzionamendurako araubide bat ezarri ahal izango du, biztanleen osasuna defendatzeko beharrezkoa denean.

Araubide hori ebazpen bidez ezarri beharko da, interesdunari entzun ondoren eta espedientean behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Interesdunak errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dio ebazpen horren aurka Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, hura jakinarazten duten egunetik hasita.