Osasun Saila

Osasun alorreko tasak eta bestelako ordainketak

Indarrean dagoen testu eguneratua. 2022/01/01 

(OHARTARAZPENA: testu honek informazio-izaera du. Araudi kontsolidatua da, eta egindako aldaketak, eraginak eta indargabetzeak jasotzen ditu, bai eta eguneratutako zenbatekoak ere. Benetako testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak dira.)

  • Aplikazioa erabili aurretik ziurtatu bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta duzula ordenagailuko konfigurazioan. Nola desaktibatu?
  • Aplikazioarekin arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU-ZE Egoitza Elektronikoa): 945 01 68 38

Ziurtagiri elektronikoa, ontzi-jokoa, … izanez gero:Datu pertsonalak, … identifikatuz sartzen bada

Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa

143. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen osasun-neurriak dira.

144. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.

145. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

146. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Hilotzak eta gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea

102,96

Gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea

10,27

Beilatzea eta hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea

129,87

I. eta II multzoetako hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea

98,01

Beilatokiak ireki eta jardunean jartzea

379,80

Errausketa-labeak ireki eta jardunean jartzea

379,80

Hilerriak ireki eta jardunean jartzea

600,35

Hilerriak ixtea

98,01

Animaliak eta produktu eratorriak ikustatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa

147. artikulua. Helburua.

1. Tasa honen helburua gizakiek kontsumitzeko diren animaliak eta produktu eratorriak osasunerako kalterik ez dutela ikuskatu eta kontrolatzeko lanak kargatzea da.

Horretarako, honakoak bereiztu behar dira:

  • a) Haragi freskoaren, untxikiaren eta ehizakiaren egoera sanitarioa ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa.
  • b) Gizakiek kontsumitzeko diren animalia bizietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin atzemateko egiten diren osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasa.

2. Teknikari fakultatiboek egingo dituzte kontrol eta ikuskatze-lanak. Lanok honako uneetan egingo dituzte:

  • a) Animaliak hiltzen direnean.
  • b) Gorpuzkiak zatikatzen direnean.
  • c) Gizakiek kontsumitzeko diren haragi freskoak bildu eta pilatzeko lanak egiten direnean.
  • d) Animalietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ote dauden jakiteko kontrolak egiten direnean

148. artikulua. Zergapeko egitatea.

1. Tasa honen zergapeko egitatea osasun publikoa babesteko lanak dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikari adituek hiltegietan, zatikatzeko geletan edo hozkailuetan egiten dituztenak, giza kontsumorako diren animalien eta haragi freskoen egoera sanitarioa ikuskatuz eta kontrolatuz.

2. Tasa ordainarazte aldera, honela sailkatzen dira aurreko idatz-zatian definitutako zergapeko egitatearen barruko ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak:

  • a) "ante mortem" ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehizenak, azkazal batekoenak/zaldienak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
  • b) "Post mortem" ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil dituzten animaliak aztertzen dituzte.
  • c) Hiltegian egindako lanen agiri bidezko kontrola.
  • d) Giza kontsumorako diren gorpuzkiak, barrukiak eta hondakinak kontrolatu eta zigilua jartzea; baita zatikatzeko geletan lortutako piezak markatzea ere.
  • e) Giza kontsumorako diren haragi freskoak pilatu eta biltzeko lanak kontrolatzea, horretarako ezartzen den unetik aurrera; ez dira hemen sartzen kontsumitzaileentzako saltokietan kantitate txikiekin egiten diren era horretako lanak.
  • f) Animalietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ba ote den kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraiki.

149. artikulua. Subjektu pasiboa.

1. Tasa hauen subjektu pasiboak aurreko artikuluan azaldutako lanak egiten diren lokaletako titularrak dira, pertsona fisiko nahiz juridikoak.

2. Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa igaroaraziko dute, faktura bidez, zerbitzua eskatu duten pertsonen gainera edo tasaren gai diren lanak eskatu dituztenen gainera. Horiek, ondoren, Administrazio Orokorraren kontuan sartu beharko dute diru hori, betiere, erregelamenduz ezarriko den eran.

Baldin eta interesatuak, hiltzeko, besteren bati ganadu bizia erosten badio, aurreko artikuluko 2. idatz-zatiko f) letrako kontzeptuari dagokion tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio saltzaileari

150. artikulua. Tasa kobratzeko arduradunak.

Hona hemen zein diren tasa kobratzeko arduradun subsidiarioak: sozietateetako administratzaileak; porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren ikuskatze- eta kontrol-lanetan jarduten diren erakundeetakoak.

151. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

1. Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da animalien eta haietatik eratorritako produktuen ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak egiten diren unean bertan; hala ere, albaitaritza-zerbitzuak eskatzen dituena subjektu pasiboa edo interesatua bada, aldez aurretik ordaintzeko eskatuko da.

2. Leku berean, interesatuak eskatuta, egiten badira animaliak hil, zatikatu eta biltegiratzeko lanak, edo jarduera horietako bi egiten badira elkarren jarraian, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren zenbatekoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete beharko dira.

152. artikulua.– Zergapeko egitatea non gauzatzen den.

1. Zergapeko egitatea Euskadiko lurraldean egin dela ulertuko da, baldin eta lurralde horretan kokatzen bada animalien hiltegia edo instalazioa, lokal horietan zatikatzen badira gorpuzkiak, bertan biltegiratzen badira haragiak edo bertan kontrolatzen badira animalietan eta beren eratorrietan daudekeen zenbait gai eta hondakin.

2. Etxeko hegazti bizien osasun-egoera jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiategian bertan kobratuko da ikuskatze horri dagokion kuota, eta ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.

153. artikulua. Haragi freskoak eta untxi zein ehizako haragi freskoak ikuskatzeagatik eta haien osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren kuota.

1. Honako eragiketa hauengatik eskatuko zaio kuota zergapekoari:

  • a) Animaliak hiltzen direnean.
  • b) Gorpuzkiak zatikatzea.
  • c) Biltegiratzea kontrolatzea.

Hala eta guztiz ere, abereak hil, zatikatu eta bildu leku berean egiten direnean, jaso beharreko tasaren zenbateko osoan hiru urratsen kuotak bilduko dira, hurrengo artikuluan zehazten den moduan.

2. Hiltegietan egindako hilketetan subjektu pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere-kopuruaren arabera likidatuko dira.

3. Hil aurreko eta hil osteko ikuskapen eta osasun-kontrolari, egindako eragiketen agiri bidezko kontrolari eta gorpuzkiak, erraiak eta hondarrak zigilatzeari dagozkion zerga-kuotak, hiru eragiketa horiei batera dagozkienak, behar bezalako baimena duten tegietan edo instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, ondorengo taula honetan zehaztutako zenbatekoen arabera (eurotan):

Behikia.

 

218 kiloko edo gehiagoko behia (gorpuzkiaren pisua):

2,385771

218 kilotik beherako txahalak (gorpuzkiaren pisua):

1,325430

Azazkal bakarrekoak/zaldia.

 

Zaldia:

2,334227

Txerriak eta basurdeak.

 

Saltzeko txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo edo gehiago dituztenak:

0,684802

Esneko txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo baino pisu gutxiago dutenak:

0,265087

Ardiak, ahuntzak eta beste hausnarkari batzuk.

 

18 kilotik gorakoak (gorpuzkia):

0,265087

12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia):

0,184088

12 kilotik beherakoak (gorpuzkia):

0,088362

Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.

 

Hegazti heldu astunak, untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, gorpuzkia 5 kilotik gora duena:

0,021355

Eskortako hegazti gazteak, gizentzekoak, eta untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, gizentzekoak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak (gorpuzkia):

0,010310

Haragitako oilasko eta oiloak eta eskortako hegazti gazteak, gizentzekoak, eta untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, 2,5 kilotik beherakoak (gorpuzkia):

0,005154

Aurrerako oiloak:

0,005154

Haztegian hazitako ehiza.

 

Ugaztunak, 218 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia):

2,334227

Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak (gorpuzkia):

1,325430

Hegaztiak, 5 kilotik gorakoak (gorpuzkia):

0,021355

Hegaztiak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak (gorpuzkia):

0,010310

Hegaztiak, 2,5 kilotik beherakoak (gorpuzkia):

0,003313

Zatikatze-geletako ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota, gorpuzkietatik lorturiko atalei etiketa jartzea eta markatzea barne (tona metrikoko)

1,64

Biltegiratze-lanak ikuskatu eta kontrolatzeari dagokion kuota (93/118/EE Zuzentarauaren eranskinean aurreikusitako garapena gauzatu izanagatik ezartzen diren unetik) (tona metrikoko)

1,64


5. Zatikatze-geletako ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota, gorpuzkietatik lorturiko atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, 1,62 euro izango da tona metrikoko.4. Zatikatze- eta biltegiratze-lanetarako, tona-kopuruaren arabera ezarriko da kuota. Hala, zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.

6. Biltegiratze-lanak ikuskatu eta kontrolatzeari dagokion kuota (93/118/EE Zuzentarauaren eranskinean aurreikusitako garapena gauzatu izanagatik ezartzen diren unetik) 1,62 euro izango da tona metrikoko.

154. artikulua. Likidazioak metatzeari buruzko arauak.

Ordaintzeko betebeharra sortzearen urrats guztiak edo batzuk tegi berean batzen direnean, kasuan-kasuan sorturiko kuotak metatu egin beharko dira. Honela egingo da metatze hori:

  • a) Hiltze-, zatikatze- eta biltze-lanak tegi berean egiten direnean, edo zatikatzea eta biltegiratzea, hiltzea eta zatikatzea, edo hiltzea eta biltegiratzea tegi berean egiten direnean, ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra abereak hiltzeagatik baizik ez da sortuko.
  • b) Tegi berean zatikatu eta bildu baino ez bada egiten, ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra zatikatzeagatik baizik ez da sortuko.

155. artikulua. Abere biziengan eta horietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren ikertzeko osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren zerga-kuota.

1. Hiltzeko abereetan eta haien haragietan zenbait gai eta zenbait hondakin ba ote diren ikertzeko egin beharreko osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasaren kuotak honako taula honen arabera zehaztuko dira (eurotan):

Behikia

 

218 kiloko edo gehiagoko behia (gorpuzkiaren pisua):

0,404992

218 kilotik beherako  txahalak (gorpuzkiaren pisua):

0,279811

Azazkal bakarrekoak/zaldia.

 

Zaldia:

0,235631

Txerriak  eta basurdeak.

 

Saltzeko txerria, 25 kilokoa edo gehiagokoa,  eta basurdeak  (gorpuzkia):

0,117816

Esneko txerriak eta basurdea,  25 kilo baino pisu txikiagokoak,  gorpuzki-eran (2 bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko)

0,030927

Ardiak, ahuntzak eta beste hausnarkari batzuk

 

18 kilotik gorakoak (gorpuzkia):

0,029452

12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia):

0,023564

12 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,010310

Etxeko hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea.

 

Etxeko hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea

0,002578

Haztegian hazitako ehiza

 

Ugaztunak, 218 kilokoak edo gehiagokoak  (gorpuzkia):

0,404992

Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,279811

Hegaztiak:

0,002578

2. Akuikulturako produktuetan zenbait substantzia eta hondakin kontrolatzeagatik (tonako).

0,117816

Esnean eta esnekietan utzitako substantziak eta hondarrak ikertzeagatik, (lehengai gisa erabilitako mila litro esne gordin bakoitzeko)

0,023564

Arrautzakietan eta eztian utzitako substantzia eta hondarrak ikertzeagatik (tonako).

0,023564


Esnean eta esnekietan utzitako substantziak eta hondarrak ikertzeagatik, lehengai gisa erabilitako mila litro esne gordin bakoitzeko 0,023216 euroko kuota sortuko da.2. Akuikulturako produktuetan zenbait substantzia eta hondakin kontrolatzeagatik, 0,116075 euroko kuota eskatuko da tonako.

Arrautzakietan eta eztian utzitako substantzia eta hondarrak ikertzeagatik, 0,023216 euroko kuota eskatuko da tonako.

156. artikulua. Tasa likidatu eta diru-sarrera eginez ordaintzea.

1. Tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboek interesatuen gainera igaroaraziko dituzte, haiei eman beharreko fakturan tasaren zenbateko osoa kargatuz, eta aurreko artikuluetan esandakoaren arabera egingo dituzte likidazioak.

2. Likidazio horiek liburu ofizial baten jaso beharko dira, horretarako gaituriko eta Osasun Sailak baimendutako liburu ofizial batean, alegia. Betebehar hori bete ezik, tributuen arloko zigorra ezarriko da; eta hori ez da eragozpen izango ustiategien titularrek osasunaren arloan izandako jokabideak tipifikatu eta zigortzeko, baldin eta hala badagokie.

3. Tasen kuotei dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu pasiboak, arauz ezarritako moduan eta epeetan.

4. Abere-hiltegien titularrek honako kopuru hauek kendu ahal izango dituzte kuotatik hildako abere bakoitzeko, langile laguntzaileen kontzeptuagatik (eurotan):

Behia

 

Behia, 218 kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia):

0,920437

Txahala, 218 kilotik beherakoa  (gorpuzkia):

0,633260

Azazkal bakarrekoak/zaldia.

 

Zaldia:

0,515444

Txerriak  eta basurdeak.

 

Saltzeko txerriak eta basurdeak,  25 kilokoak edo gehiagokoak  (gorpuzkia):

0,265087

Esneko txerriak eta basurdeak,  25 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,073635

Ardiak, ahuntzak eta bestelako hausnarkariak.

 

18 kilotik gorakoak (gorpuzkia):

0,066270

12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzki):

0,053752

12 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,023564

Eskortako  hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea.

 

Etxeko hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea:

0,001842

Haztegian hazitako ehiza.

 

Ugaztunak, 218 kilo edo gehiagokoak  (gorpuzkia):

0,920437

Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,633260

Hegaztiak:

0,001842


Hala, kenkaria kalkulatzeko, hildako abere bakoitzerako honako kopuru hauek aplikatu ahal izango dira (eurotan):5. Autokontrolerako sistemak dituzten abere-hiltegiek kenkariak kendu ahal izango dituzte kuotatik, autokontrolerako sistemaren funtzionamendu-kostuarengatik.

Behia.

 

Behia, 218 kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia):

1,380653

Txahala,  218 kilotik beherakoa  (gorpuzkia):

0,957490

Azazkal bakarrekoak/zaldia.

 

Zaldia:

0,835020

Txerriak  eta basurdeak.

 

Saltzeko txerriak eta basurdeak,  25 kilokoak edo gehiagokoak  (gorpuzkia):

0,397629

Esneko txerriak eta basurdeak,  25 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,125173

Ardiak, ahuntzak eta bestelako hausnarkariak.

 

18 kilotik gorakoak (gorpuzkia):

0,102721

12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia):

0,080630

12 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,040058

Eskortako  hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea.

 

Etxeko hegaztiak, untxiak  eta ehiza xehea:

0,002947

Haztegian hazitako ehiza.

 

Ugaztunak, 218 kilo edo gehiagokoak  (gorpuzkia):

1,380653

Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak  (gorpuzkia):

0,957490

Hegaztiak:

0,002947


157. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.6. Artikulu honetan aurreikusten diren kenkariak aplikatzeko, Administrazioan osasunaren arloan eskumena duten organoek aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betebeharrak betetzen diren edo ez adierazi behar dute aldez aurretik, eta adierazpen hori eskatuko da.

Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren kuotak direla-eta ez da emango ez salbuespenik ez hobaririk, zein ere den ustiategien titularra edo non ere kokatzen diren ustiategi horiek.

158. artikulua. Arau gehigarriak.

Haragia zuzenean nahiz zeharka esportatu izanagatik ez da tasaren zenbatekoa itzuliko.

Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa

159. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren zerbitzuak ematea da.

160. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

161. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

162. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Mikrobiologia. Mikroorganismo adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik

12,76

Mikrobiologia. Patogenoak aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik

32,32

Mikrobiologia. Mikroorganismoen serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik

12,87

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Fresko dagoela aztertzea

4,04

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Tindatu eta aztertzea

5,95

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Eremu ilunean egindako azterketa

5,15

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontzentrazioa

12,09

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontaketa

12,09

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bestelako identifikazio-teknika bakoitzeko

18,04

Mikrobiologia. Antibiograma

18,04

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Elektroforetikoak

41,32

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Inmunofluoreszentzia

18,04

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA)

23,29

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi homogeneoa

5,15

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Zehaztu gabeko beste tekniketako bakoitzagatik

46,30

Mikrobiologia. Proba biologikoak. Bizidunean egindako saioa

57,96

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Destilazioa

14,12

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Lurrungailu birakariaren bidezko destilazioa

18,79

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Dekantazio-inbutuarekin erauztea

18,04

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Soxhlet bidez erauztea

36,38

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Solido/likido erauzketa

20,22

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Aldi solidoan egindako matrize-barreiatzea

41,32

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Mineralizazioa

21,26

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Geruza fineko kromatografia edo paper-kromatografia

26,22

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Zutabe-kromatografia

30,26

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Grabimetria

18,04

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Bolumetria

7,52

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Refraktometria

7,52

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Reflektometria

7,52

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Potentziometria

12,09

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Turbidimetria

7,52

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Konduktimetria

7,52

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra

15,09

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu

50,40

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografía / masa-espektrometria

120,19

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria

33,96

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua

50,40

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko

20,22

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Bereizmen handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC)

60,08

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin

85,86

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin

135,20

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Ioizko kromatografia

50,40

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Infragorriaren espektrofotometria

40,36

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. ICP-Masak

77,13

Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu

535,55

Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

45,33

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

168,09

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

130,19

Analisi-sortak. Urak. Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi bat

57,51

Analisi-sortak. Urak. DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik

20,22

Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak salbu

496,35

Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak, organokloratuak, triazinak

235,11

Analisi-sortak. Urak. Uretan dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta

156,75

Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden hidrokarburo aromatiko poliziklikoen analisia

174,17

Analisi-sortak. Urak. Uraren «kontrola» analisi fisiko eta kimikoa

25,15

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko eta kimikoa

102,26

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko eta kimikoa

109,99

Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» bakteriologikoa

20,22

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi bakteriologikoa

65,82

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi bakteriologikoa

20,22

Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta Pseudomona aeruginosa)

97,65

Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren erabateko analisia

435,63

Analisi-sortak. Urak. Igerileku kloratuen analisia

90,12

Analisi-sortak. Urak. Igerileku elektrofisikoen analisia

112,67

Analisi-sortak. Urak. Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak

225,32

Analisi-sortak. Urak. Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX)

112,67

Analisi-sortak. Urak. Trihalometanoak

90,12

Analisi-sortak. Urak. N-Metil-karbamatoak

172,74

Analisi-sortak. Urak. Ditio-karbamatoak

82,61

Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari ______ euro gehituko zaio

30,10


Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari 29,66 euro gehituko zaio.

163. artikulua. Zergapeko egitatea. [1]

Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:

  • a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetzeeta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
  • b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
  • c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetzeziurtagiria emateko ikuskapena.
  • 164. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

165. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.[1]

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.

166. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Farmazia-bulegoak. Farmaziak irekitzeko eskabidea.

112,67

Farmazia-bulegoak. Tokiz aldatzeko eskabidea.

300,42

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Eskualdatzailearen eskabidea.

525,75

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Erosteko aukera izateko eskabidea.

262,85

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Amortizazio-eskabidea.

488,20

Farmazia-bulegoak. Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira.

300,42

Farmazia-bulegoak. Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea.

60,08

Farmazia-bulegoak. Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea.

262,85

Farmazia-bulegoak. Farmazia behin betiko ixteko eskabidea.

375,53

Botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

225,32

Botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

262,85

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

375,53

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

262,85

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Izendatzeak.

60,08

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

375,53

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

262,85

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Izendatzeak.

60,08

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea

480,01

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea.

375,53

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

262,85

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Izendatzeak.

60,08

Botiketako sekzioak. Farmaziak irekitzeko eskabidea.

375,53

Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

375,53

Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

262,85

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Irekitzeko edo ixteko eskaera

375,53

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera

262,85

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea

480,01


[1]
    EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.

167. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimendu horiek guztiak.

168. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

169. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

170. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Ospitaleak.

1.684,03

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Mediku-kontsultak.

336,94

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak.

336,94

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Lehen mailako arreta emateko zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Zerbitzu anitzetarako zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Hortz-klinikak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Giza ugalketa lagundurako zentroak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Haurdunaldia nahita eteteko zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Kirurgia handi anbulatorioko zentroak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Dialisi-zentroak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Diagnosi-zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Osasun-asistentziako zentro ibiltariak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Odol-transfusioko zentroak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Ehunen bankuak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Osasun-azterketa egiteko zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Osasun mentaleko zentroak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Beste zentro espezializatu batzuk.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak.

673,83

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Optikak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Ortopediak.

1.010,79

Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea. Entzumenaren protesirako establezimenduak.

1.010,79

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Ospitaleak.

842,02

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Mediku-kontsultak.

168,47

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak.

168,47

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Lehen mailako arreta emateko zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Zerbitzu anitzetarako zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Hortz-klinikak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Giza ugalketa lagundurako zentroak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Haurdunaldia nahita eteteko zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Kirurgia handi anbulatorioko zentroak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Dialisi-zentroak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Diagnosi-zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Osasun-asistentziako zentro ibiltariak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Odol-transfusioko zentroak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Ehunen bankuak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Osasun-azterketa egiteko zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Osasun mentaleko zentroak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Beste zentro espezializatu batzuk.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak.

336,92

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Optikak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Ortopediak.

505,40

Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea. Entzumenaren protesirako establezimenduak.

505,40

171. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta. Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan arautzen dira izapide horiek.

172. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

173. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

174. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

1. Publizitatea egiteko baimena eta baimenean funtsezko aldaketak egitea eskatzea:  110,27 €

2. Baimena berritzea edo azaleko aldaketak egitea: 55,14 € 

175. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak, ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu, eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.

176. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

177. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Tasa ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.

178. artikulua. Kuota.

Tasa 616,27 eurokoa izango da.

Funtsezko aldaketak edo baimena berritzea 308,14 eurokoa.

Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa

178 bis artikulua.– Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea da 178 quinquies artikuluan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak ematea edo egitea; zehazki, legez aitortutako sendagaiei, osasun-produktuei, produktu kosmetikoei eta zaintza pertsonalerako produktuei, farmazia-laborategiei eta banaketa-entitateei dagozkienak.

178 ter artikulua.– Subjektu pasiboa.

Zerga-egitate diren zerbitzuak jasotzea edo jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

178 quater artikulua.– Sortzapena.

Zerga-egitate den zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta subjektu pasiboak dagokion eskaera egiten duen unean exijituko da tasaren ordainketa. Eskabidea ez da izapidetuko dagokion tasa ordaindu dela egiaztatu arte.

Aurrekoa gorabehera, Administrazioaren zerbitzua edo jarduketa ofizioz ematen bada, jarduketa horien hasiera jakinarazten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren zenbatekoa beti ordaindu beharko da zerbitzua eman edo jarduera gauzatu aurretik.

178 quinquies artikulua.– Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

  1. Farmazia-industria.
  • 1.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
  • 1.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 223,29 €.
  • 1.3. Laginak hartzea: 304,50 €.
  • 1.4. Beste ikuskapen batzuk: 89,34 €.
  • 1.5. Baimena eman ondorengo sendagaien inguruko behaketa-azterlanak baimentzeko ebaluazioa: 446,61 €.
  1. Laborategiak, sendagaiak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak.
  • 2.1. Laborategiko praktika onak (LPO) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
  • 2.2. Laborategiko praktika onei buruzko egiaztagiria (LPO) emateagatik: 223,29 €.
  • 2.3. Beste ikuskapen batzuk: 89,34 €.
  • 2.4. Giza erabilerarako sendagaiak merkaturatzeko baimenaren titularren farmakozaintzako sistema ikuskatzea eta farmakozaintzako jarduerak egiteko azpikontratatzen diren enpresak ikuskatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
  • 2.5. Saiakuntza klinikoak: praktika kliniko onak ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
  1. Kosmetikoak.
  • 3.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
  • 3.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 223,29 €.
  • 3.3. Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua: 76,13 €.

Azken aldaketako data: