Osasun Saila

Osasun produktuak


Pazienteen eta kontsumitzaileen segurtasuna eta osasuna ahalik eta gehien babesteko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta neurrira egindako osasun-produktuak fabrikatzen dituzten edo seriean osasun-produktuak banatzen eta/edo saltzen dituzten establezimenduak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimenduek neurrira egindako osasun-produktuak fabrikatzeko, nahitaezko administrazio-lizentzia beharko dute. Neurrira egindako osasun-produktutzat hartzen ez diren produktuak fabrikatzeko lizentziak Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzian (AEMPS) eskatu eta izapidetu behar dira.

Era berean, banatzaileek eta salmentan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-agintaritzari jardueraren hasieraren berri eman beharko diote aldez aurretik, enpresaren egoitza soziala edo biltegiren bat erkidego horretan badago.

Azken aldaketako data: