Osasun Saila

Pazientearen segurtasuna

Segurtasuna laguntza-prozesuen efizientziaren funtsezko oinarria da, eta, gaur egun, laguntza sanitarioaz ari garenean, segurtasun klinikoa kalitatea da.

Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko zentroetan osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko esparrua ezartzen du. Pazientearen segurtasuna hobetzen jarraitzeko balioko du, Osasun Sailak eta Osakidetzak lehenesten duten jardun-lerroan aurrera egiteko, alegia.

Araudi berri honetan xedatutakoaren arabera, pazientearen segurtasunerako planak eta gertaerak jakinarazteko sistemak ezarriko dira osasun zentroetan, hau da, EAEko osasun erakunde eta establezimendu guztietan pazienteen segurtasuna hobetzen lagunduko duten tresnak. Euskadiko osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimendu pribatu eta publiko bakoitzak Pazientearen segurtasun-plan bat izan beharko du, eta osasun-zentro, -zerbitzu eta establezimenduko langile guztiek izango dute haren berri.

Esteka honen bidez, zentro bakoitzak bere Segurtasun Plana jakinarazi ahal izango du, eta Pazientearen Segurtasun Batzordearen zer modalitate aukeratu duen adierazi:

Pazientearen segurtasun neurrien komunikazioa

Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuak azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoa betetze aldera, hona hemen osasun-laguntzaren alorrean erreferentziakoak diren dokumentuak:

Pazientearen segurtasun-erreferentea izendatzeko eredua

78/2016 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, zuzendaritzak segurtasun-erreferentea izendatu behar du profesionalen artean. Borondatez onartzen da izendapena, eta, gehienez ere, 2 urte irauten ditu. Gutxienez hiru hilabete lehenago berariaz uko egin ezean, izendapena automatikoki luzatuko da urtebeteko aldietan.

Laguntza modura, hona hemen pazientearen segurtasun-erreferentea izendatzeko eredu bat:

Oharra: urteko plantillan batez beste sei profesional baino gutxiago dauzkaten osasun-zentro eta -zerbitzuetan, ezingo da segurtasun-erreferentea formalki izendatzea.

Pazienteen segurtasunaren arloko erreferentziak eta jarduera onen gidak, hainbat eremutakoak

78/2016 DEKRETUAREN 8.2.g artikulua betez, Elkargoko Segurtasun Batzordeak elkargokideen eskura jar ditzakeen erreferentziak eta gidak bazter utzi gabe, osasun-asistentziaren askotariko eremuetan pazienteen segurtasuna etengabe hobetzeari begira interesgarri gerta daitezkeen gidak eta erreferentziak jasotzen dira atal honetan.

Oharra: atal hau egiten ari gara

Azken aldaketako data: