Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa

Deskribapena


Arreta ematen diguten osasun-eremuko profesionalen titulazioen inguruko gardentasuna eta haien prestakuntza espezializatua kudeatu ahal izateko profesional horien zenbakia ezagutzeko beharra direla eta, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa sortzen duen Dekretuan (otsailaren 1eko 17/2022 Dekretua) garatzen den tresna behar da. Erregistro horrek jarduera EAEn betetzen duten profesional sanitarioak jasotzen ditu eta, zehatzago esateko, Osakidetzari, profesionalen elkargo eta kontseilu autonomikoei, osasun-zentroei eta osasunaren adarrean diharduten aseguru-erakundeei dagozkienak, bai eta gizarte-segurantzaren mutualitate laguntzaileei eta prebentzio-zerbitzuei dagozkienak ere.

Erregistro hori erabiltzaile orokorren esku dago, arreta ematen digun profesionalaren datu publikoak kontsultatu ahal izateko, bai eta profesionala bera ere bere prestakuntzaren inguruan erregistratu diren datuetara sartu ahal izateko.

Kontsultarako sarbidea

Dekretu horrek erregistroa Eusko Jaurlaritzako sailaren barruan osasun-arloan eskumena duen osasun-lanbideak antolatzeko eginkizunak esleituta dituen zuzendaritza-organoari atxikitzen dio; hari dagokio hura antolatu eta kudeatzea, bai eta datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko neurri egokiak hartzea ere. Dekretu hori gai horri lotutako zenbait araudiren exijentziaren ondorio da.

Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko Legearen (maiatzaren 28ko 16/2003 Legea) V. kapituluan arautzen dena jasotzen du; kapituluak administrazio sanitarioen artean informazioa eta komunikazioa trukatzea bermatuko duen informazio sanitarioko sistema arautzen du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan hitzartutako baldintzekin bat.

Hura, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko Legeak (azaroaren 21eko 44/2003 Legea) ere arautu zuen; hark profesionalen erregistroak izatea arautzen du, horrela bete ahal izateko prestazio sanitarioen inguruan herritarrek dituzten eskubideak eta osasun-sistemaren giza baliabideen behar bezalako planifikazioa, izaera publikoa duten profesionalen datuak zehaztuta.

Era berean, Osasun Zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru Estatutuari buruzko Legearen (abenduaren 16ko 55/2003 Legea) 16. artikuluaren arabera, giza baliabideak planifikatzeko oinarrizko tresna gisa, langileen erregistroak ezarriko dituzte osasun-zerbitzuek, zeinetan inskribatuko baitira dagokien zentro edo erakunde sanitarioan zerbitzuak eskaintzen dituztenak.

Lege-aurreikuspen hauek betetzeko, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak profesional sanitarioen erregistroei buruzko 2007ko martxoaren 14ko Erabakia hartu zuen, zeinaren bidez ezartzen baitziren administrazio sanitario eskudunek ezarri beharreko gutxieneko irizpideen eta eskakizunen printzipio orokorrak, administrazio horiek profesionalen erregistro publikoak arautzen dituztenean.

Hori dela eta, 2011ko uztailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (139. zk.) argitaratu zen Profesional Sanitarioen Informazio Sistemari buruzko Dekretua (uztailaren 5eko 153/2011 Dekretua), goian aipatutako araudiaren oinarrizko alderdiak garatzeko.

Aurrekoa garatzeko, 2014ko abuztuaren 14an argitaratu zen uztailaren 25eko 640/2014 Errege Dekretua, zeinaren xedea baita arautzea Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroa. Hori, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroaren DEKRETUAN (otsailaren 1eko 17/2022 DEKRETUA) islatzen da, zeinak araudi horiek ezarritakoa betetzeko eman baitu Eusko Jaurlaritzak.

Gainera, erregistro horren eginkizunak dira honako hauek: haren aplikazio-eremuko langileei buruzko datuak sartzea, datu publikotzat jotzen direnetara sarbidea izateko eta kontsultatzeko mekanismoak ezartzea eta herritarrek haiek baliatzeko bide ematea, bai eta osasun-administrazioko organoei giza baliabideak planifikatzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren datu eguneratuak ematea ere.

Nori dago zuzenduta


Erregistroari nahitaez eman behar diete langileen erregistroetan jasotzen diren profesional sanitarioen inguruan eskatutako datuen berri toki-administrazioa eratzen duten erakundeek, elkargo profesionalek, osasun-eremuko kontseilu autonomikoek eta kontseilu orokorrek, Zentroen Erregistro Orokorrean izena emanda dauden osasun-zentro pribatuek, osasun-zerbitzu eta -establezimenduek, gaitzaren adarrean diharduten aseguru-erakundeek, Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta lanbideko gaitzen mutuek, administrazio publikoenak ez diren laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuek. Bai eta epaitegi eta auzitegiek ere, lanbide-jarduna desgaitzeko edo eteteko Errege Dekretu hau indarrean sartu denetik sortzen diren epaiek jasotzen dituzten beharrezko datuen inguruan.

Bestalde, herritarrek, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko Legeak (azaroaren 21eko 44/2003 Legea) ezarritakoa betetzeko –Legeak profesionalen erregistroak arautzen ditu–, eraginkor egin ditzakete osasun-prestazioen inguruan dituzten eskubideak, eta eskubidea dute profesionalen datu publikoetara sartzeko. Printzipio hori betetzeko, publikotzat jotzen diren datuetara sarbidea izateko eta kontsultatzeko mekanismoak ezartzen dira eta herritarrek horiek baliatzeko bide ematen da.


Herritarren kontsultarako sarbidea

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza

  • Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
  • Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzua
  • Donostia - San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz, 01010
  • Posta elektronikoa: soac@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019134

Kodea(k)

Osasun arloko Profesionalen Euskal Erregistroa


BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Profesionalen alta masibo bat egin nahi baduzu, XML fitxategi bat egin beharko duzu datuekin, dagokion eskemari jarraituz:
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk