Euskadiko adikzioei buruzko inkesta
Euskadiko adikzioei buruzko Inkesta informazio-iturri nagusietako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) drogen kontsumoaren eta bestelako adikzioen egoeraren berri izateko. Aldian-aldian egiten da eta, aurrekoaz gain, arriskuaren inguruan dagoen pertzepzioa eta herritarren iritzia jasotzen ditu, honako gai hauek aztertzeko: adikzioak, horiei aurre egiteko neurriak eta horiekin lotutako faktore sozialak.
2022-23 ediziora arte EAEn bizi ziren 15-74 urteko biztanleek parte hartzen zuten, baina azken honetan 14 urtetik gorako pertsona guztiak sartzen dira. Inkesta 2022ko abenduaren 12an hasi zen eta 2023ko apirilean bukatuko da.
Landa-lana behar bezala egiaztatutako eta prestatutako inkestatzaileek egiten dute, laginean hautatuko pertsonei etxean bertan (edota on line plataforman edo telefonoz) egindako elkarrizketaren bidez. Harremanetan jartzeko, lehenik eta behin gutun bat bidaltzen da etxera, eta, ondoren, hitzordua adosten da telefonoz.
2017. urteko Euskadiko Adikzioei buruzko Inkestaren emaitzak aurkezten dira jarraian. Modu monografikoan deskribatzen dira kontsumo nagusiak eta kontsumitzeko maiztasunak, baita jokoaren eta Interneten erabilera arriskutsua ere. Gainera, honako hauek ere aztertu dira: adierazleek denboran zehar izan duten bilakaera, gizarte-taldeetan izan duten banaketa eta gizarteak nola hautematen dituen kontsumoa eta hari lotutako politika publikoak.
- Jokabide-adikzioen gaineko monografikoa
- Kalamuaren kontsumoaren gaineko monografikoa
- Edari alkoholdunen kontsumoaren gaineko monografikoa
- Tabakoaren kontsumoaren gaineko monografikoa
- Psikofarmakoen eta substantzia dopatzaileen gaineko monografikoa
- Legez kampoko drogeen gaineko monografikoa
-
- Emaitzen aurrerapena
- Euskadi eta Drogak 2012, (pdf 5,76 Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Euskadi eta Drogak 2010, (pdf 3,6 Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Euskadi eta Drogak 2008, (pdf 1,8Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Laburpena, (pdf 224Kb)
- Euskadi eta Drogak 2006, (pdf 2,7Mb)
- Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
- Eranskina, (pdf 1,6Mb)
- Euskadi eta Drogak 2004, (pdf 2,6Mb)
- Egileak: Droga-mendetasunen Deustuko Institutua
- Euskadieta Drogak 2002, (pdf 1Mb)
- Egileak: M. Poo, J. Ariño, I. Markez
- Jovenes eta Drogak Euskadin 2001, (pdf 888Kb)
- Egileak: Batzuen artean
- Euskadieta Drogak 2000, (pdf 1,4Mb)
- Egileak: M. Marañón
- Euskadi eta Drogak 1998, (pdf 45MB)
- Egileak:M. Marañón eta beste
Drogak eta Eskola X inkestaren emaitzak
1982az geroztik 4 urtean behin Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikasleei egiten zaien Drogak eta Eskola Inkestaren hamargarren edizioaren emaitzak aurkezten dira. Droga menpekotasunen Deustuko Institutuak, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren finantzazioarekin eta sustapenarekin, substantzia psikoaktiboen eta bestelako adikzioen kontsumoari buruzko informazioa biltzen eta aztertzen du.
Azken aldaketako data: