Kultura eta Sormen Industriak (KSI)
Kultura eta Sormen Industriak, zalantzarik gabe, sektore estrategikoa da, eta garapen-bidean daude Europan. Azken urteotan, estatistika ugarik egiaztatu dute sektore horren garrantzia gorabidean dela eta ekonomia garatzen nahiz hiriak berpizten laguntzen duela.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020-2030eko Planaren barruko RIS3 (Regional Innovation Strategy for Smart Specialization) berrikuntzarako estrategia europar berriaren barruan, espezializazio adimenduna sustatzeko lehentasun estrategikoak identifikatu dira, eta horien artean dago Euskadi Sortzailea aukera-esparrua.
Hori dela-eta, 2020-2024 aldian, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren, Hezkuntza Sailaren eta Lehendakaritzaren arteko sailarteko programa berri bat abiarazi zen, zeinak berrikuntzatik abiatuta jorratzen duen kulturaren eta sormenaren eremua.




Basque District of Culture and Creativity
KSIGUNE
Districts of Creativity Network