Osasun Saila

Txertoaren ezaugarriak

Garatzen ari diren SARS-CoV-2aren aurkako txerto guztiek helburu dute erantzun immune indartsuak sortzea SARS-CoV-2 birusaren S proteinarekiko.

Orain arte, hauek dira Europan erabiltzeko onartutako txertoak eta garapen-fase aurreratuenetan daudenak:

Laborategia Txerto mota Biltegiratzea Arautze egoera Bigarren dosia
Pfizer/BioNTech ARNm Izoztu -80oC-tan EMAk onartua 21 egun
Moderna/Lonza ARNm Izoztu -25oC-tan EMAk onartua 28 egun
AstraZeneca/Oxford Adenobirusa Hotzean 2- 8oC-tan EMAk onartua 10-12 aste
Johnson & Johnson/Janssen Adenobirusa Hotzean 2- 8oC-tan
Novavax Nanopartikulak Hotzean 2- 8oC-tan
Curevac ARNm Hotzean 2- 8oC-tan
Sanofi Pasteur eta GSK Bakulobirus errekonbinatea Hotzean 2- 8oC-tan

 

Pfizer/BioNTech-eko txertoa eta Moderna/Lonzarena oso antzekoak dira. Izan ere, RNA mezularia baliatzen dute, COVID-19aren genoman oinarrituta, S proteina kodetzen duen genearena, hain zuzen.

Kasu bietan, bi dosi behar dira immunitatea bermatzeko. Pfizer/BioNTech-en txertoaren lehen eta bigarren dosiaren artean 21 egun igaro behar dira. Moderna/Lonzaren txertoaren kasuan, 28 eguneko tartea.

Bi txerto horien arteko alde nabarmenetakoa da kontserbazioari dagokiona: Pfizer/BioNTech-ena -70 ºC-tan egon behar da izoztuta; Moderna/Lonzarena, aldiz, -25 ºC eta -15 ºC arteko tenperaturan.

Fitxa teknikoak

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: