Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

"Osasunerako kalteen komunikazioa: gaixotasun profesionalak eta lanari lotutakoak" tailerren laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak

 

 

Lekua – Gasteiz, Donostia eta Barakaldo

Data eta ordutegia: 2018ko maitzaren 22, 23 eta 24an, 09:00tatik 14:00etara.

2018ko maiatzaren 22, 23 eta 24an Prebentzio Zerbitzuko pertsonal sanitarioentzako VIII. lantegiak egin dira Osalanek Gasteizen, Donostian eta Barakaldon dituen lurralde-zentroetan. Guztira 108 profesional batu dira bertan.

Oraingoan, gaixotasun profesionalen eta lanari lotutako gaixotasunen gaineko kontzeptuak berrikusi dira, baita patologia profesionalak izan daitezkeenen komunikazio-bideak ere.

Patologia horiek azaleratzeko garrantzia azpimarratu da, horiek sortzeko arrazoiak eta lan-baldintzak aztertu daitezen eta patologia horiek berriz ez gertatzeko neurri prebentiboak proposatu daitezen.

Hiru jardunaldi horietan parte hartu duten hizlariei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita bertan izan diren pertsona guztiei ere.