Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Datu bankua - Nekazaritza eta abeltzaintza

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Hamar urtean behin kalkulatzen den Nekazaritza-Zentsuaren bitartez, lehenbiziko sektorean izandako aldaketen inguruko ezaugarriak ezagutu eta Euskal AEko nekazaritzako ustiategiak zenbatu egiten dira, titularra den pertsona fisikoa zein juridikoa edozein bada ere, eta nekazal ekoizpenaren helburua edozein dela ere.

Nekazaritzako azken ekoizpenaren estatistikaren helburu nagusiak dira: informazio zehatza ematea EAEn dauden nekazaritza-ekoizpenen azalerari, ekoizpenari eta xedeari buruz; zehaztea labore nagusietatik zer azalera dagoen ereinda eta zenbat ekoiztea espero den (darabilen egutegia aurrez ezarrita dago); eta labore babestuen eta mintegien azalera zehaztea. Lortutako informazioa nekazaritzako elikagaien sektoreko urteko kontuak egiteko oinarria ere bada.