Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Sailaren Organo Estatistikoa

Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoak Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) eta Estatistika Berariazko Organoak estatistika ofizialaren ekoizleak bezala igartzen ditu.

Nekazaritza, arrantza eta elikagaien arloko estatistikak egiteko organo estatistikoa, 202/1996 Dekretuaren bitartez osatzen da eta hurrengo eskumen ditu:

- Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren proiekturako oinarri izango dena.

- Euskal Estatistika Erakundearekin elkarlanean aritzea, Euskal Estatistika Plana eta estatistikako urteko egitarauak egiteko.

- Estatistikako urteko egitarauen barruan sartzen diren estatistikak edo estatistika-faseak egitea, aipaturiko egitarauetan ezartzen diren terminoetan.

- Euskal Estatistika Planean eta estatistikako urteko egitarauetan sarturik ez dauden estatistika propioak egitea, 4/1986 Legearen 8.1. atalean aurrikusitako terminoetan.

-este erakunde batzuekiko harremanak, atal honen c) eta d) idazatietatik eratorritako eginkizun estatistikoen ondorioz eta, beti ere, 4/1986 Legearen 29. atalaren c) eta d) idazatietan ezarritakoa errespetatuz.

- Bere eskumenekoak diren estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legearen 9. ataletik 16.era adierazitako terminoetan.

- Atal honen d) idazatian aipatutako estatistiken eta estatistikako urteko egitarauetan ezartzen direnen emaitzak argitaratu eta zabaltzea, edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.

- Dagokion sektoreko fitxategi eta direktorio estatistikoak egiten eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legearen 29. atalaren i) idazatian aurrikusitakoaren arabera.

Azken aldaketako data: