Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Datu bankua - Nekazaritza elikagaien industria

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Industria Estatistika (IE) izeneko eragiketa sektoreko makromagnitude nagusiak zenbatzeko informazioa lortzekoa da; funtsezko oinarria da Euskal AEko Input-Output taulak eta Kontu Ekonomikoak egiteko. Erabiltzen da, baita ere, ziklo ekonomiko motzeko koiunturako adierazleak egiten dituzten beste eragiketen oinarri gisa. Informazio unitateak establezimenduak dira, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera, jarduera nagusia, sortutako balio erantsiaren terminoetan, industriala dutenak.

Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda (JEGID) eragiketak informazioa jasotzen du Euskal AEn jarduera ekonomikoak egiten dituzten establezimenduen eta enpresena; oinarrizko egiturazko informazioa ematen du jarduera ekonomikoaren sektoreen gainean eta erreferentzi-markoa da zentsuak eta inkestak egiteko; erkidegoko establezimenduetan lanean ari den biztanleriaren azterketa ere ahalbidetzen du. Gaur egun ez dira sartzen etxerako langileak enplegatzen dituzten familiak eta lurraldez kanpoko erakundeak.

Enpresen sorrerari eta desegiteari buruzko estatistikaren bidez denbora igaro ahala sortzen eta desegiten den enpresa eta establezimendu kopurua zenbatzen da; horretarako, sektore ekonomiko guztiak, lurralde-eremuak eta unitate horien bestelako ezaugarriak (nortasun juridikoa edo tamaina, esaterako) hartzen dira kontuan. Informazio demografiko hori Jarduera Ekonomikoen Direktoriotik lortzen da zuzenean. Beraz, denbora horretan iraun dutenen eta desegin direnen tasak ere atera daitezke.