Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Kanpoko harremanak eta elkarlanak

Nekazaritza, elikadura eta arrantza arloetako estatistikarako, lankidetza aktiboa dago Eustatekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren estatistika-organoaren esparruan, estatistika-eragiketa hauek garatzeko: nekazaritza-zentsua, Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta, kontu ekonomikoak, hiruhileroko kontuak, Input-Output taulak eta abar; hauek burutzeko: azterketak, proiektu teknikoak, estatistika ezagutarazteko sistemak ezartzea, etab.

Berezko organo eta zerbitzu hauekin lan egiten da etengabe: euskal nekazaritza- eta elikagaigintza-administrazioa, inguruko enpresak eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk.

Sailak lankidetza hitzarmena du Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin, informazio eta estatistika gaietan, Estatuko eragiketa estatistikoak gauzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.

Era berean, beste autonomia-erkidego batzuekin esperientziak trukatzen dira estatistika-jarduera hobeto diseinatzeko eta gauzatzeko; horretaz gain, Eurostat-eko lan-taldeetan parte hartzea aurreikusten du.

Azken aldaketako data:  2015/12/01