Ahalordeen erregistro elektronikoari buruzko ohiko galderak
Ahalordeen erregistro elektronikoan izena ematea ez da beti beharrezkoa ordezkari gisa jarduteko prozedura, izapide edo jarduera batean. Hala ere, komeni da modu jarraituan jardunez gero.
Lau ahalorde mota eta ordezkaritza-figura gauzatu daitezke administrazio honen aurrean.
Jarduketa hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez:
- Eskabideak eta errekurtsoak aurkeztu, atzera egin, uko egin eta agiriak aurkeztu
- Espedienteetarako irispidea izan (nahitaezko jarduketa)
- Jakinarazpenak jaso
Ordezkari bidez egingo diren prozedurak hautatzeko hiru aukera daude:
- EAEko Administrazio Orokorreko prozedura guztiak
- Jarduketa-eremu bati edo hainbati lotuta dauden prozedurak
- Banakako prozedurak.
Ahalordetzeen edo ordezkaritzen inskripzioek, dokumentazioa egiaztatu beharrik ez badute, ondorioak izango dituzte ahaldunak edo ordezkariak onartzen duen unetik aurrera.
Ahalordetzea edo ordezkaritza inskribatzeko eskaerak aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea edo baieztatzea eskatzen duenean, ahalordetzeak edo ordezkaritzak ondorioak izango ditu Ahalordeen erregistro elektronikoaren arduradun diren langileek egiaztapena egiten duten unetik aurrera.
Organo eskudunak gehienez ere 10 egun balioduneko epea izango du egiaztatze- eta baieztatze‑lanak egiteko, inskripzio-eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.
Pertsona juridiko baten edo errentak esleitzeko araubideko erakunde baten (jabeen erkidegoa, sozietate zibila) legezko ordezkaria bazara, ordezkaritzen kudeatzaile gisa ere jardun ahal izango duzu, baldin eta, legezko ordezkaritza inskribatzeko eskatzean, "Erakundearen ordezkaritzen kudeatzailea ere izango da" laukitxoa hautatzen baduzu.
Pertsona juridiko bat edo errentak esleitzeko araubideko erakunde bat (jabeen erkidegoa, sozietate zibila) bazara, ordezkaritzen kudeatzaile bati alta eman ahal izango diozu aplikazioaren hasierako orriaren goiko ezkerraldean dagoen "Menuan" sartuta eta "Ordezkaritzen kudeatzailearen altan ematea eskatu" aukera hautatuta.
Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duena. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urtekoa izango da, hau da, Legeak ezartzen duen gehiena (Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).
Agiri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.
Nahi beste luzapen balia daitezke, ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Luzatzeko eskubidea baliatzeko, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea, iraungi gabe. Luzapenak indarraldiko aldaketen parekoak dira. Luzapen bakoitza, alabaina, 5 urtekoa izan daiteke gehienez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).
Agirri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeeetan, indarraldiaren epea luza daiteke baldin eta indarrean badago. Ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.
Aginduaren 6.3.a) artikuluko borondatezko ahalordetzeak ezin izango dira aldatu.
Ez da onartuko ezer aldatzerik dokumentu publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeetan, salbu eta Aginduaren 21.6 artikuluan jasotako kasuan.
Horrez gain, ezingo dira inolaz ere aldatu ezein alderdiren dokumentu-zenbakia eta izena (izen-abizenak edo sozietatearen izena). Hala eskatuz gero, baja eman beharko diote ordezkaritzari (ezeztatu edo uko egin) eta beste alta bat eman.
Nolanahi ere, Aginduaren 6.3.a) eta 21.6 artikuluetako borondatezko ahalordetzeak eta aurreko paragrafoan adierazitako datuak alde batera utzita, ordezkaritzaren zenbait datu alda daitezke. Horretarako, ordezkaritza-tipologiaren arabera, bi kanalak izango ditugu eskura (elektronikoa eta aurrez aurrekoa).
Zure ahalordetzeak edo ordezkaritzak kontsulta eta kudeatu ditzakezu:
- Ahalordetzeen erregistro elektronikoaren aplikazioan.
- Hautatu "Nire ordezkaritzak kudeatu eta kontsultatu" aukera, mota, egoera eta ordezkaritzaren indarraldia egiaztatzeko.
ikonoaren gainean sakatzen baduzu, "Ikusi" zutabean, gainerako xehetasunak kontsultatu eta ahalordetzea edo ordezkaritza kudeatu ahal izango dituzu.
- Aurrez aurre Erregistro Arloko Laguntza Bulegoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko langile gaituen aurrean.
Aurrez aurreko kanala borondatezko ahalordetzera mugatuta dago:- Ordezkatutakoa pertsona fisikoa denean.
- Ordezkaria pertsona fisikoa denean eta beste pertsona fisiko baten ordezkari gisa jarduten duenean.