Eusko Jaurlaritza

Ahalorde motak eta ordezkaritza-figurak Ahalordeen erregistro elektronikoan


Deskribapena

Ordezkaritza horren bidez, pertsona batek (ordezkatua) beste pertsona bati (ordezkaria) ematen dio ordezkaritza, hark adierazitako jarduketa, izapide eta prozeduretan bere izenean elektronikoki jardun dezan. (Aginduaren II. kapitulua)

Borondatezko ahalordetzeak egin daitezke: 

  • Ordezkatua bera agertuta (apud acta). (Aginduaren 13. artikulua) Ordezkatuak izango diren pertsonak administrazioan agertuta ematen dira, ordezkaritza-borondatea jasota utziz.
  • Dokumentu publikoa aurkeztuta . (Aginduaren 19. artikulua) Ordezkatuek edo ordezkariek administrazioan dokumentu publiko bat aurkeztuz ematen dira (notario-ahalordea, izendapen-akta, epai judiziala, etab.), ordezkaritza badagoela jasota uzteko.
  • Notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu pribatua aurkeztuta (Aginduaren 19. artikulua) Ordezkatuek edo ordezkariek administrazioan ahalorde-eredua(leiho berri batean irekitzen da) aurkeztuz ematen dira; ahalorde-ereduak ordezkatuaren sinadura izango du, notarioak legitimatua.

Borondatezko ahalordetzeen inskripzioa hiru tipologia hauetako bati dagokio (Aginduaren 14. artikulua: 

a) Ahalorde orokorra, edozein administrazio-jarduketatan eta edozein administrazio publikoren aurrean jardun ahal izateko.

b) Ahalordea, edozein jarduketatan jardun ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko sektore publikoaren aurrean, zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan.

c) Ahalordea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren aurrean, zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan jarduteko, prozedura batean edo batzuetan, jarduketa-alor batean edo batzuetan, eta soilik jarduketa edo izapide jakin batzuk egiteko.

Garrantzitsua: Ordezkatutako pertsona batek ezin du ordezkari bat baino gehiago izan prozedura bererako eta aldi berean.

Itzuli gora


Informazio gehiago

Bi aukera daude Ahalordeen erregistro elektronikoan izena emateko: bide elektronikoa eta aurrez aurrekoa.

Espedienteetarako irispidea:

Ordezkariak dagozkion espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango ditu, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin  Nire Karpetan sartuta, Ordezkari gisa atalean.

Ordezkatuak dagozkion espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango ditu, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin  Nire Karpetan  sartuta, Nire espedienteak atalean.

Jakinarazpenak eta komunikazioak:

Jakinarazpenak ordezkatuak zein ordezkariak jasoko dituzte. Jakinarazpenak eta komunikazioak eskura jarri direnaren abisua, berriz, ordezkariak soilik jasoko du haren posta elektronikoan.

Itzuli gora


Tramitazioa

Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.

Aurrez aurreko tramitazioa

  1. Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
  3. Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Itzuli gora


Deskribapena

Ordezkaritza horren bidez, pertsona juridiko baten edo errentak esleitzeko araubidean dauden erakunde baten (jabeen erkidegoa, sozietate zibila) legezko ordezkariak elektronikoki jardun ahal izango du haren izenean. (Aginduaren III. kapituluko, 1. sekzioa)

Inskribatzeko eskaerak honako hauek egin ditzateke: 

  • Pertsona juridiko edo erakunde batek, pertsona juridikoaren edo erakundearen identifikazio elektronikorako bitartekoarekin. 
  • Pertsona juridiko edo erakunde baten legezko ordezkaritza duen pertsonak, identifikazio elektronirako bitarteko pertsonalarekin, ordezkaritza egiaztatzen duen agiri publikoa aurkeztuta (eskritura publikoa, erregistro publiko bateko inskripzio-ziurtagiria, jabeen komunitatearen batzarraren akta, etab.).

Aukerakoa:  Ordezkaritzen kudeatzailea 

Ezaugarri horren bidez, legezko ordezkariak, bere ziurtagiri elektroniko pertsonalarekin, ahalordeen erregistro elektronikoan sartu ahal izango du, eta ordezkaritza berriak eman ahal izango ditu ordezkatzen dituen pertsona juridikoaren edo erakundearen izenean. 

Horrela, autonomia ematen zaio pertsona juridikoari edo erakundeari bere ordezkaritzak kudeatzeko, erakunde-ziurtagiri bat erabili beharrik gabe.

Itzuli gora


Informazio gehiago

Espedienteetarako irispidea:

Pertsona juridikoa edo erakundea titular den jakinarazpenetan eta espedienteetan jardun ahal izango du legezko ordezkariak. Horretarako,  Nire Karpeta aplikazioan sartuko da identifikazio elektronikorako onartutako bere bitarteko pertsonalekin eta pertsona juridikoaren edo erakundearen profila aukeratuko du. 

Triangeluan klik egitean, zabalgarri bat irekiko da, eta bertan agertuko da zein pertsona juridiko edo erakundetan den legezko ordezkari.

Ordezkatuak dagozkion espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango ditu, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin  Nire Karpetan sartuta, Nire espedienteak atalean.

Jakinarazpenak eta komunikazioak:

Jakinarazpenen eta komunikazioen abisuak pertsona juridikoari edo erakundeari bidaliko zaizkio, bai eta legezko ordezkari gisa inskribatutako pertsona guztiei ere.

Itzuli gora


Tramitazioa

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Itzuli gora


Deskribapena

Ordezkaritza horren bidez, baimen-emaileek, pertsona juridikoek eta ekonomia-jarduerak egin eta errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek (jabeen erkidegoa, sozietate zibila) baimena eman ahal izango diete pertsona fisikoei (baimenduak), pertsona juridikoaren edo erakundearen kontura izapideak egin ditzaten. (Aginduaren III. kapituluko, 2. sekzioa)

Baimendutako pertsonek lotura profesionala izan beharko dute pertsona juridikoarekin edo erakundearekin, edo zerikusia izan beharko dute haren jarduerarekin edo lanbidearekin.

Itzuli gora


Informazio gehiago

Espedienteetarako irispidea:

Pertsona juridikoa edo erakundea titularra den jakinarazpenak eta espedienteak ikusi ahal izango ditu baimendutako pertsonak eta horietan jardun ahal izango du (baimenduta dagoen prozeduretan bakarrik). Horretarako, Nire Karpeta aplikazioan sartuko da identifikazio elektronikorako onartutako bere bitarteko pertsonalekin eta pertsona juridikoaren edo erakundearen profila aukeratuko du.

Triangeluan klik egitean, zabalgarri bat irekiko da, eta bertan agertuko da zein pertsona juridiko edo erakundetan den baimendutako pertsona.

Baimena ematen duenak dagozkion espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango ditu, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin Nire Karpeta sartuta, Nire espedienteak atalean.

Jakinarazpenak eta komunikazioak:

Jakinarazpenen eta komunikazioen abisuak pertsona juridikoari edo erakundeari bidaliko zaizkio, bai eta baimendutako pertsona gisa inskribatutako pertsona guztiei ere.

Itzuli gora


Tramitazioa

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Itzuli gora


Deskribapena

Modalitate honetan, administrazioak, oro har edo berariaz, pertsona fisiko edo juridiko baimenduak gaitu ahal izango ditu transakzio elektroniko jakin batzuk egin ditzaten interesdunen ordezkari gisa.

Gaikuntza ebazpen edo hitzarmen bidez formalizatuko da, kasuan kasuko administrazio-prozedurak ebazteko eskumena duen administrazio-organoak baimena eman eta eskaera justifikatua egin ondoren. (Aginduaren III. kapituluko, 3. Sekzioa)

Itzuli gora


Tramitazioa

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Itzuli gora


Deskribapena

Ezaugarri horren bidez, pertsona fisiko batek pertsona juridiko edo erakunde baten ordezkaritzak kudeatu (inskribatu, aldatu edo ezeztatu) ahal izango ditu Ahalordeen erregistro elektroniko honetan. Hau da, pertsona juridikoari edo erakundeari autonomia ematen dio bere ordezkaritzak administratzeko, entitate-ziurtagiririk erabili beharrik gabe. 

Ezaugarri horrek ez du automatikoki gaitzen ordezkaritzen kudeatzailea pertsona juridikoaren edo erakundearen ordezkari izateko. Horretarako, ordezkaritzen kudeatzaileak baimendutako pertsona gisa inskribatu behar du.

Legezko ordezkariak legezko ordezkaritzaren eskaeran ordezkaritzen kudeatzaile izatea ere aukeratu badu, ordezkari gisa jardun ahal izateko ez du zertan inskribatu behar baimendutako pertsona gisa.

Itzuli gora


Informazio gehiago

Inskribatzeko eskaerak honako hauek egin ditzateke: 

  • Pertsona juridiko edo erakunde batek, pertsona juridikoaren edo erakundearen identifikazio elektronikorako bitartekoarekin. 
  • Pertsona juridiko edo erakunde baten legezko ordezkaritza duen pertsonak, identifikazio elektronirako bitarteko pertsonalarekin, Ahalordeen erregistro elektronikoan legezko ordezkari gisa inskribatzean. 

Pertsona juridiko edo erakunde bakoitzak nahi beste ordezkaritzen kudeatzaile izan ditzake.

Itzuli gora


Tramitazioa

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Itzuli gora

Azken aldaketako data: