Modus Operandi publica su segundo disco
- Fecha24 de Diciembre
- Temática Música
Modus Operandik bigarren diskoa kaleratu du: 'Dantza gaitezen hil arte'. Askotariko musika estiloak uztartu dituzte hamar kantutan, eta musikari berriak batu dira taldera.
Unerik zailenetan ere ez dago beste aukerarik: dantzatzeak soilik balio du. Ideia hori izan du iparrorratz Modus Operandi taldeak azken urtean, eta horren erakusgarri da disko berria: Dantza gaitezen hil arte (Baga-Biga). Pandemiak erabat baldintzatu duen lan bat bada ere, baikortasun horrek blaitzen dituen hamar kantu bildu dituzte disko berrian, askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartuta. Garai makurretarako dantzarako gonbita izan nahi dute.
2018an sortu zen Modus Operandi, estreinako diskoa argitaratzearekin batera, eta, urtebetean 45 kontzertu baino gehiago eman zituen guztira, Euskal Herrian bertan eta kanpoan.


