Inspirarte, un proyecto que llenará las calles de literatura vasca
- Fecha5 de Agosto
- Temática Literatura
Inspirarte proiektuak 60 euskal esaldi literarioekin beteko ditu Bizkaiko 40 udalerri datozen hilabeteetan. Strom elkarteko gazteek sortutako egitasmo honek, euskal literatura modu berritzailean sustatzea du helburu. Bilboko Itsasmuseum-ean ekin diote proiektuari, Kirmen Uriberen esaldi batekin.
Euskal literatura ikustarazteko Inspirarte proiektua jarri dute gaur martxan Bilboko Itsasmuseum-aren aurrean Kirmen Uriberen ‘Ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz. Olatu berde eta mendi urdinen artean’ esaldia marraztuz.
Bizkaiko udalerrietako kaleak euskal literaturako aipuz beteko duen proiektuaren lehenengo esaldi margoketa izan da.


