Osasun Saila

Nola jokatzen dut?

Atzera ez itzultzeko nire burua zaintzen dut

Erregistratzeko inprimaki bakarra (leiho berri batean irekitzen da)  kasu hauetarako:

  • COVIDen sintomak dituzten pertsonak
  • Kontaktu estuak direnak eta, gainera:
    • Kolektibo kalteberakoak direnak
    • Langile sanitario edo soziosanitarioak direnak
    • Kasu positibo batekin etengabe kontaktuan dauden pertsonak
  • Farmaziako antigenoen testean positibo eman duten pertsonak eta:
    • Laneko aldi baterako baja behar dutenak
    • Kolektibo kalteberakoak direnak
  • Laneko aldi baterako baja behar dutenak, honako hau direlako:
    • Kontaktu estu immunodeprimitua
    • Txertaketa-pauta osoa ez duen kontaktu estua
    • Sintomatikoak
    • Positiboak Osakidetzaren proba diagnostikoan edo baimendutako laborategi pribatuan
    • Positiboak farmaziako testean

Kolektibo kalteberetako pertsonek zuzenean jo ahal izango dute antigenoen testerako hitzordua eskatzera web zita bidez (leiho berri batean irekitzen da), formularioa bete beharrik gabe.

0-12 urte bitarteko taldekoak diren eta sintomak dituzten (leiho berri batean irekitzen da)pertsonek zuzenean jo ahalko dute antigenoen testa egiteko hitzordua eskatzera (leiho berri batean irekitzen da), web bidezko hitzorduaren bidez, eta ez dute inprimakia bete beharko. Emaitza jakin arte, etxean egon beharko du.


Prebentzio-neurri orokorrak

  • Eskuak maiz garbitu.
  • Maskara etengabe erabiltzea, bai barrualdeetan bai kanpoaldeetan; bereziki garrantzitsua da espazio itxietan neurria zorrotz betetzea.
  • Kontaktu gutxiago izan
  • Distantzia: garrantzitsua da segurtasun-distantziari eustea (1,5-2 metro)
  • Aireztapena: ateak eta leihoak ireki behar dira espazio itxietan.

Sintomak ditut. Zer egin behar dut?

  • Sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, besteak beste.
  • Sintoma hauetakoren bat nabaritzen baduzu:
    • (1) AISLAMENDUA: gera zaitez etxean.
    • (2) Eman alta inprimaki honetak  (leiho berri batean irekitzen da), SMS baten bidez proba diagnostikoa egiteko hitzordua jasotzeko. OSASUN-ZENTRORA (leiho berri batean irekitzen da) ere deitu ahal izango duzu. 
    • (3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu.
  • * Kolektibo kalteberetako eta sintomak dituzten 0-12 urte bitarteko pertsonei, erraztasunak emango zaizkie proba diagnostiko bat egiteko, Osakidetzaren aurretiko hitzorduaren (leiho berri batean irekitzen da) atalaren bidez.
  • Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da, SMS bidez.
  • Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI.

Positibo eman dut. Zer egin behar dut?

  • SMS bat jasoko duzu emaitzarekin eta egin behar duzunaren argibideekin.
    • 1. ISOLAMENDUA: isolamenduan egon beharko duzu sintomak hasten direnetik edo proba egin zizutenetik gutxienez 7 egunez. Aldi hori amaitzeko unea izango da pertsona sintomarik gabe egotea eta sintomak ebatzi eta gutxienez hiru egun igarotzea. Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)
    • 2. SINTOMEN JARRAIPENA: gehienetan gaixotasunak sintoma arinak izaten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimena edo gustua galtzea). Informazio gehiago (PDF, 228 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
      • Sintomek txarrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira –besteak beste, arnasteko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, orduan bai, jarri harremanetan osasun-zentroarekin.
    • 3. KONTAKTUAK: identifikatu zure kontaktuak, transmisioa eteteko. Argibide gehiago honako atal honetan:Kontaktu estua
  • (*) Emaitza “zehatza” ez bada, proba errepikatu beharko duzu. Bitartean, isolamenduan geratu behar zara. SMS bidez beste hitzordu bat jasoko duzu emaitza baieztatzeko.ç

    Baimendutako klinika pribatu batean (leiho berri batean irekitzen da) PCRan edo antigenoen testean positibo eman baduzu, ez duzu zertan hitzordua eskatu emaitza egiaztatzeko. Osakidetzan diagnostikatutako kasu positibo baten modu berean jardun eta gomendio berei jarraitu beharko diezu.

Positibo eman dut farmaziako test autodiagnostikoan. Zer egin behar dut?

Farmaziako proba batean positibo eman baduzu, bakartu egin beharko duzu etxean, COVID izateko aukera handia baituzu.

Osakidetzak proba diagnostikoa errepikatuko die farmaziako test batean positibo eman dutenei, baldin eta kolektibo kalteberetakoak badira edo laneko baja izapidetu behar badute. Horretarako, hurrengo inprimaki hau (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko dute.

Farmaziako testean positibo ematen duten guztiek jarraitu beharko diete kasu egiaztatuaren gomendioei: “Positibo eman dut. Zer egin behar dut? (leiho berri batean irekitzen da)” atala. Eta oso garrantzitsua da honako urrats hauei jarraitzea:

  1. BAKARTZEA: gutxienez 7 egun, sintomak hasi zirenetik edo proba egin zenuenetik.
  2. SINTOMEN JARRAIPENA
  3. KONTAKTUAK: identifikatu zure kontaktuak, transmisioa eteteko.

Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?

Definizioa:

Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, proba egin aurreko edo sintomak izaten hasi aurreko 48 orduetan, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.

Proba diagnostikorako hitzordua Osakidetzan:

Kolektibo kaltebera  batekoa bazara edo langile sanitarioa edo soziosanitarioa bazara, Osakidetzari eman beharko diozu zure egoeraren berri, proba diagnostikoa egin diezazun, honako inprimaki honen bidez (leiho berri batean irekitzen da).

Kontaktu estuen berrogeialdia:

Berrogeialdia txertatuta EZ daudenek eta immunodepresioren bat* dutenek baino ez dute egin behar izango. Gainerakoek ez dute berrogeialdia egin behar izango, baina prebentzio-neurriak zorrotz bete eta sintomatologia zaindu beharko dute.

  • Pertsona immunodeprimitua da infekzioei eta beste gaixotasun batzuei aurre egiteko gaitasuna murriztuta duena. Ahultasun horren kausa batzuk gaixotasun edo afekzio jakin batzuk dira, hala nola hartutako immunoeskasiaren sindromea (HIESa), minbizia, gaizki kontrolatutako bilakaera luzeko diabetesa, desnutrizioa, alkoholismo kronikoa, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa eta/edo nahasmendu genetiko jakin batzuk. Beste kausa batzuk tratamendu jakin batzuk dira, hala nola minbiziaren aurkako sendagaien erabilera, erradioterapia eta zelula amen edo organoen transplantea.  

Kontaktu estua naiz eta etengabe kontaktuan nago positiboarekin

Etxe barruan, bizikideen bakartzea bete ezin denean, birusarekin etengabe kontaktuan gaudela ulertzen da. Hori gerta daiteke, esaterako, etxean adingabeak edo zaintzak behar dituzten pertsonak daudenean. Adibide zehatzak:

  • Kasu positibo adingabe bati zaintzak ematen dizkion senitartekoa edo zaintzailea
  • Kasu positibo heldu bati zaintzak ematen dizkion senitartekoa edo zaintzailea
  • Positiboa den zaintzaileak edo senitartekoak zaintzea behar duen heldua edo adingabea

Egoera horietakoren batean bazaude, etengabe ari zara birusarekin kontaktuan eta, beraz, honako hau hartu beharko duzu gogoan:

  • Positibo den pertsonak bakartzea amaitzen duen egunean, hura izango da kasu positibo batekin kontaktuan egon zaren azken eguna (arriskuko azken eguna edo azken kontaktuko eguna), eta, beraz, gomendio osagarri batzuei jarraitu beharko diezu.

Zure egoera zehatzarekin bat datozen gomendio osagarri horiek jaso ahal izateko, eman izena inprimakian (leiho berri batean irekitzen da) eta zehaztu “Kontaktua honako hau izan da” atalean “Senitartekoa/zaintzailea: etengabe kontaktuan kasu positiboarekin”.

Listu bidezko PCR proba egin behar dut. Zer jakin behar dut?

Honako hauei buruzko informazioa jasoko zenuen:

  • Listuaren laginen kitak batzeko lekua.
  • Erabilera-jarraibideak.
  • Laginak aurkezteko lekua eta eguna.

Jarraibideak

  1. Listua batu ohetik altxatzean, edan, jan edo erre gabe, eta hortzak garbitu gabe. (Laginak likidoa izan behar du, ez gorroa).
  2. Zenbait gailu eta ontzi daude. Jarraitu fabrikatzailearen oharrei.
  3. Lagina batu eta etiketatu ondoren, 4ºC-tan (hozkailua) gorde daiteke, gehienez 24 orduz.
  4. Eman lagina esan dizuten lekuan eta orduan.
  5. Bete prebentzio-neurri orokorrak

Txertoa jarri didate. Zer egin behar dut?

  • Prebentzio-neurri orokorrak mantendu behar dituzu:
    • Eskuak maiz garbitu.
    • Maskara etengabe erabili, batez ere espazio itxietan.
    • Kontaktu gutxiago izan.
    • Distantzia: garrantzitsua da segurtasun-distantziari eustea (1,5-2 metro).
    • Aireztapena: ateak eta leihoak ireki behar dira espazio itxietan.

Kutsatu nahiteke?

  • Bai. Koronabirusaren aurkako txertoa edukitzeak ez du kutsatzea eragozten, ezta gaixotasuna transmititzea ere. Txertatutako pertsonen % 10-15, edozein adinetakoak izanik ere, ez dira immunizatuta egoten.
  • Sintomak daudenean, isolatu eta osasun-zentroarekin ados jarri behar da.

Zer da "jarraibide osoa" izatea?

  • Pertsona bat erabat txertatuta dago dagokion txertaketa-jarraibidea bete duenean eta, gainera, honako hauek gertatu direnean:
    • 7 egun igarotzea, Pfizerren azken dosia hartu ondoren.
    • 14 egun igarotzea, Moderna edo Astrazenecaren azken dosiak hartu ondoren.
    • 14 egun igarotzea, Janssen-en dosi bakarraren ondoren.

Eskola-eremuko jarraibideak

Nire semeak/alabak sintomak ditu. Zer egin behar dut?

0-12 urte bitarteko taldekoak diren eta sintomak dituzten pertsonek zuzenean jo ahalko dute antigenoen testa egiteko hitzordua eskatzera (leiho berri batean irekitzen da), web bidezko hitzorduaren bidez, eta ez dute inprimakia bete beharko. Emaitza jakin arte, etxean egon beharko du.

  • Osasun-zentrora baliabide telematikorik erabili ezin duten familiek susmoaren berri emateko edo sintomek txarrera egin dutela jakinarazteko baino ezingo da deitu.
  • EAEko SARS-CoV-2ren Koronabirusen Zaintza Epidemiologikoaren Protokolo Orokorraren arabera, Osakidetzak COVIDen kasu egiaztatu kalteberei jarraipena egingo die.

Nire semearen/alabaren ikasgelan kasu positibo bat dago. Zer egin behar dut?

Ikasgelara joan behar du, eta jarraitu prebentzio-neurriak betetzen (eskuak garbitzea, maskara erabiltzea, aireztapena, txertaketa…).

Zure semea edo alaba kolektibo kalteberakoa bada (immunoeskasia, diabetesa, minbizia, giltzurruneko gaixotasuna…), berrogeialdia egin beharko du, kontaktu estu kaltebera baita.

  • Kasu positiboak ikastetxera sintomekin edo sintomak agertu aurreko (edo, asintomatikoen kasuan, lagina hartu den egunaren aurreko) 48 orduetan joan direnean, ikastetxeek kasu egiaztatuaren ikasgelako familiei informazio-ohar bat bidaliko diete. Ohar hori EAEko COVID-19aren kasu eta kontaktuen Zaintza Sareak prestatuko du, eta hartan adieraziko da ikasgelan kasu positiboak egon direla, eta sintomak dauden zorrotzago zaintzea gomendatuko da, eta gogoraraziko da, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertuz gero, ez dutela ikastetxera joan behar eta webaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) edo inprimakiaren bidez  (leiho berri batean irekitzen da)zuzenean proba diagnostikoa egiteko eskatu behar dutela.
  • Kasu gehiago badaude, eta egoera epidemiologikoaren eta aukeraren arabera, Zaintza eta Jarraipen Sareak ikastetxeetan beste esku-hartze batzuk egitea balioetsiko du.

Hezkuntza eremuko neurriak COVID-19

Zer dira kolektibo kalteberak?

  • 70 urtetik gorakoak
  • Immunodeprimituak
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Gaixotasun kroniko moderatua-larria erregistratuta dutenak (bilakaera luzeko edo kontrol txarreko diabetikoak, gaixotasun hepatiko kronikoa, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa…).