Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

KSI BERRITZAILE

KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa

KSI - Berritzaile

2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile egitasmo pilotua jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

Egitasmoa, departamenduen arteko elkarlanaren fruitua da (Kultura eta Hizkuntza Politika; Lehendakaritza; eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen artekoa hain zuzen), ZTIEP-en testuinguruan kokatzen da eta bere ebaluazio eta jarraipena, Kultura eta Sormen Industrien RIS3 Pilotaje Taldearen bitartez egingo da.

Egitasmoaren ardatzen garapenean parte hartuko duten erakundeak ondorengoak dira: Tecnalia, Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque.

Egitasmoaren aplikazioa errazteko gune bideratzaile gisara ondoko erakundeek hartuko dute parte: Eiken, Eide, Habic, Ehmbe, Langune, Basquemoda, Karraskan, Eskena, Arbaso, Liburu Ganbara, Gaia-Basquegame, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartea.

Sektoreak

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa

1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa

Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

  • Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.
  • Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.
  • Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Eskaintza teknologikoa

Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoek, Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarrituta dauden aktibo teknologiko eta laborategi desberdinak dituzte. Baliabide hauek, KSI-en sektoreen balio-katea digitalizatzeko aplikagarriak dira: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate Gehituta eta Birtuala.

Programak izandako eragina eta lortutako onurak ikusarazteko hona hemen 4 adibide:

2. Ardatza- Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza

2. Ardatza- Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza

Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.

Faseak

Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

  • 1. fasea: Kudeaketaren diagnostikoa.
  • 2. fasea: Kudeaketaren hobekuntza.

Programak izandako eragina eta lortutako onurak ikusarazteko hona hemen 2 adibide:

3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza

Kultura eta Sormen Industriek, beren fina

3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza

Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.

Helburua

Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresek, beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.

Edukiak

  • Prestakuntza saioa: Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuak.
  • Lan Saioa: Emaitzen kontua proiektuka eta urte eta diruzaintza-aurrekontuka.

Programak izandako eragina eta lortutako onurak ikusarazteko hona hemen 2 adibide: