Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Kontsumo-arloko prestakuntzarako ikasmateriala

Materialak Kontsumobiden eska daitezke:

Frutak eta Barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako

Nori zuzenduta: 10 urtetik gorakoak. Bereziki, ikasleentzat izan liteke interesgarria material osagarri gisa.
Helburua: tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea eta fruta eta barazkiak merkaturatzean ere bidezko merkaturatze irizpideak jarraitzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Edukia: euskaraz eta gaztelaniaz. Sarrera eta 5 joko: Nondik datoz?, Gure frutak eta barazkiak?, Erosketak, Hoteleko buffeta eta Frutaren antzara jokoa.

Multimedia-materiala erabiltzeko esteka

Learning to be consumers (2017)

Nori zuzenduta: Lehengo Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak. Batez ere, 'Kontsumitzen ikasiko dut' tailerra egin badute, ikastetxeetan emandako prestakuntza-eskaintzaren barruan.
Helburua: kontsumo arduratsua sustatzea.
Edukia: irakasleentzako gida (pdf, 2 MB) eta ikasleentzako jarduerak (notebook,  118 MB).

Healthy diet and nutrition labels (2015)

Nori zuzenduta: oro har, DBHko eta DBHtik aurrerako ikasleak eta helduak. Bereziki, interesgarria da hezkuntza arautu hirueleduna duten ikastetxeentzat eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituzten beste kolektibo batzuentzat.
Helburua: gaztarotik kontsumoaren alorreko jarrera kontziente, kritiko eta arduratsuak sustatzea, betiere ingelesezko material didaktiko gero eta gehiago eskatzen dela jakinda.
Edukia: unitate didaktiko bakoitzak egitura hau du: irakaslearentzako gida -teaching guide (pps, 830 kB)-, jarduerak -exercices (notebook, 7,7 MB)- eta ebaluazioa -evaluation-. Informazio gehiago.

Advertising. Bring out your critical side (2015)

Nori zuzenduta: oro har, DBHko eta DBHtik aurrerako ikasleak eta helduak. Bereziki, interesgarria da hezkuntza arautu hirueleduna duten ikastetxeentzat eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituzten beste kolektibo batzuentzat.
Helburua: gaztarotik kontsumoaren alorreko jarrera kontziente, kritiko eta arduratsuak sustatzea, betiere ingelesezko material didaktiko gero eta gehiago eskatzen dela jakinda.
Edukia: unitate didaktiko bakoitzak egitura hau du: irakaslearentzako gida - teaching guide (pps, 4,15 MB)-, jarduerak -material to project (pps, 8,07 MB)- eta ebaluazioa -evaluation-. Informazio gehiago.

Publizitatea eta generoa

Nori zuzenduta: 14 urtetik gorakoak.
Helburua: publizitateak eguneroko kontsumo-ekintzetan berdintasuna sustatzen ote duen aztertzea.
Edukia: Publizitatearen eta generoaren dekalogoa, jarduerekin eta bi kartela.

Txikinet segurua

Nori zuzenduta: batez ere, Lehenengo Hezkuntzako ikasleei.
Helburua: Interneten era arduratsuan eta seguruan erabiltzeko aholkuak.
Edukia: informazio-orriak.

Sasoiko fruten eta barazkien gurpila (2018)

Nori zuzenduta: batez ere, Lehenengo Hezkuntzako ikasleei.
Helburua: sasoiko frutak eta barazkiak ezagutzea.
Edukia: paperezko ebakigarria, euskaraz eta gaztelaniaz. Gurpilari esker, aukera ditzakezu urteko hilabete desberdinak sasoiko frutak eta barazkiak ezagutzeko.

Kontsumo arduratsuaren gida (2009)

Nori zuzenduta: helduei, oro har, gidak familia-eremuan arreta finkatzen duen arren.
Helburua: pertsonekin eta ingurune naturalarekin errespetuzko kontsumo-ohituren garapena erraztea.
Edukia: liburua eta CD-Roma, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurki ditzakezu aurkezpen bat eta bost gaikako bloke:

Egin kontu kontsumoari! (2007)

Nori zuzenduta: Haur Hezkuntzako ikasleei.
Helburua: gazte-gaztetik kontsumo hezkuntza erreztea.
Edukia: lau unitate didaktiko daukan karpeta, euskaraz eta gaztelaniaz. Unitate bakoitzan honako hau dago: oinarrizko ipuina, ipuinarekin zerikusirik duten jarduera didaktikoak eta ipuina kontatua dakarren CD bat. Lau gai lantzen dira:

Energia gida (2006)


Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Helburua: energia eta beraren eraginak aztertzea.
Edukia: liburua eta CD-Roma, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako ikasleei zuzendutako fitxa didaktikoz osatutako hiru multzo.

Garraio gida (2006)

Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Helburua: garraiobideak eta beraien eraginak aztertzea
Edukia: liburua eta CD-Roma, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako ikasleei zuzendutako fitxa didaktikoz osatutako hiru multzo.
Egoera: agortua. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz.

YouthxChange gida (2005)

Nori zuzenduta: gazteei.
Helburua: egungo gizartean kontsumo iraunkorrari buruzko gaien eta horren erronkaren laburpentxo azaltzea.
Edukia: liburua, euskaraz eta gaztelaniaz. Egungo kontsumo iraunkorrari buruzko 15 gai ezberdin lantzen dira. Tokiko zein mundu mailan, kasu errealekin, ekimenak, produktuak eta zerbitzuak nabarmenduz. Gai hauek zakondu egiten dira Web orri honetan: www.youthxchange.net (ingelesez).

Argitalpena deskargatu (pdf, 2,06 MB)

CONSA3 Kosmetikoak (2005)

Nori zuzenduta: helduei.
Helburua: ikuspuntu didaktiko batetik, kosmetikoak modu arduratsu batez erabiltzea aztertzea.
Edukia: CD-Roma, 5 unitate didaktikoak:

  • Europar herrialdeak.
  • Osasunerako hezkuntza.
  • Kontsumorako hezkuntza.
  • Informazioaren teknologiak.
  • Informazioa eta publizitatea.
"CONSA3 Kosmetikoak" Maleta (2005)

Nori zuzenduta: helduei.
Helburua: ikuspuntu didaktiko batetik, kosmetikoak modu arduratsu batez erabiltzea aztertzea.
Edukia: irudiak, jokoak eta praktiketarako materialak dituzten 5 unitate didaktikoak:

  • Europar herrialdeak.
  • Osasunerako hezkuntza.
  • Kontsumorako hezkuntza.
  • Informazioaren teknologia.
  • Informazioa eta publizitatea.

Egoera: material hau ez da banatzen. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz.

Kontsumoa begi matematikoekin (2005)

Nori zuzenduta: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloaren ikasleei.
Helburua: kontsumo mundua ikuspegi matematiko batetik deskubritzen, ezagutzen, azaltzen, kritikak egiten eta aldatzen ikastea.
Edukia: CD-Roma eta liburua. Bost jarduera multzo, kontsumoarekin zerikusurik duten eguneroko egoeretan matematika aplikatzen jakiteko.
Egoera: agortua.

Zure segurtasuna dago jokoan (2003)

Egilea: Kontsumitzaileak Hezteko Sarearen barruan eginiko materiala.
Helburua: produktuen segurtasunari buruzko azterketa egiten duen material didaktikoa.
Edukia: 10 gai jorratuko dira. Materialak honako hauek dauzka: ikaslearentzako koadernoak (termino zehatzen gida eta denborapasak) eta irakaslearentzako koadernoak (ebaluatzeko irizpideak eta jardueren erantzunak).

Irakaslearentzako materiala:

Ikasleentzako materiala:

Egoera: agortua. EAEren barruan bakarrik ematen da maileguz.

Dieta (2003)

Nori zuzenduta: Ikasleei.
Helburua:elikadurari eta nutrizioari buruzko ikuspegi global eta sekuentziala eskaintzea, zenbait lan proposamenen bidez.
Edukia: CD-ROMa, kontsulta eta lanerako zein ondo pasatzeko. CD honetan informazio zehatza eskaintzen da elikadura eta nutrizioari buruz erabat modu elkarreragilean. Atal hauek ditu, besteak beste:

  • Supermerkatua, elikagaien osaera nutrizionala ezagutzeko.
  • Menuak egitea, gure dieta aztertzeko. 
  • Liburutegia, terminoen glosarioarekin.
  • Joko elkarreragilea, elikadurari buruzko zenbait kontzeptutan sakontzeko.
  • Ikasleentzako lan koadernoa. Bi koaderno daude: Lehen Hezkuntzakoentzat ('Elikagaiak' gaia lantzen duena) eta Bigarren Hezkuntzakoentzat ('Nutrienteak' gaiari buruz).
  • Irakasleen koadernoa, iradokizun didaktikoekin.

Azken aldaketako data: