Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Hitzezko epaiketak

  • Hitzezko epaiketa esaten zaio, baina idatziz egiten da. Prozedura judizial bat da, azkarra eta merkea; kontsumitzaileen esku jarri den tresna eraginkor bat da, kopuru txikiak erreklamatzeko.
  • Epaiketa zibil bat da. Zer kontatzen duzun eta zer eskatzen duzun, hori da garrantzitsua; epaileak ezingo du zure demandan kontatu ez duzun egintzarik ikertu, ez eta zuk proposatu gabeko froga edo lekukotzarik proposatu ere; ezingo du zure demandan eskatu gabeko ordainketak edo ekintzak egiteko irizpenik eman. Horrenbestez, ziurtatu gertatutako guztia kontatu duzula, eta ez ahaztu egin nahi dituzun eskaera guztiak egiteaz.
  • Gorde beti agiri, faktura eta zure esku duzun guztia. Frogak dira, bai demanda estrajudizial baterako, bai Hitzezko epaiketa baterako.
  • Diru-kopuru baten ordez beste zerbait eskatu nahi baduzu, erreklamatzen duzunaren arabera erabakiko da Hitzezko epaiketa edo epaiketa arrunt bidez erreklamatu.
  • Hitzezko epaiketa funtsean idatziz egiten da, eta 6.000 eurotik beherako erreklamazioetan erabiltzen da.
  • Erreklamazioa 2.000 euro baino gutxiagokoa bada, ez dago abokatuaren eta prokuradorearen beharrik.
  • Ahozko ikustaldia aldeek eskatzen badute bakarrik izaten da, baina, adi, demanda zuk jarri eta ahozko ikustaldira agertzen ez bazara, ez duzula jarraitu nahi ulertuko da eta sortutako gastuak ordainaraziko dizkizute.
  • Hitzezko epaiketa ezin da erabili abusuzko klausulek sortutako kopuruak itzultzeko eskatzeko; kasu horietan epaiketa arruntera jo behar da. Baina aurrez klausula ezdeusa dela adierazi bada, orduan jo daiteke Hitzezko epaiketara, betiere, 6.000 eurotik beherako erreklamazioetarako.
  • Hitzezko epaiketara jo aurretik, auzibidetik kanpo erreklamatzea gomendatzen da, fede ona duzula frogatuko baitu horrek eta beste zenbait abantaila ere bai baititu. Notario-errekerimendu bidez, burofax bidez, KIUB batean, Kontsumobiden edo enpresan bertan egin dezakezu erreklamazioa, baina utzi idatziz jasota eta adierazi data, edukia eta zer eskatzen duzun.
  • Gogoratu jaso izanaren agiria duen gutun batek ez duela edukiaren berri emateko balio. Beraz, aurretik aipatu ditugun bideetako bat erabiltzeko gomendatzen dizugu.
  • 6000 eurotik beherako diru-erreklamazioak egiteko jo dezakezu Hitzezko epaiketara.
  • Erreklamazioa 2.000 euro baino gutxiagokoa bada ez duzu abokatuaren eta prokuradorearen beharrik izango, baina hala nahi izenez gero, haiekin ere joan zaitezke.
  • Hitzezko epaiketa 6.000 euro baino gutxiagoko kontsumoko diru-erreklamazioak egiteko bitarteko egoki bat da.
  • Hitzezko epaiketak, ordea, ez du dirua ez den beste ezer erreklamatzeko balio.
  • Era berean, ezin da Hitzezko epaiketara jo abusuzko klausula baten ondoriozko banakako erreklamazio bat egin nahi bada. Baina dagoeneko klausula abusuzkoa dela adierazita badago, 6.000 euro bitarte erreklamatu ditzakezu.
  • Judizioz kanpoko erreklamazioa aurkeztea komeni da lehendabizi enpresari berari. Hortik ezer garbirik ateratzen ez baduzu, jo ezazu kontsumitzaileen elkarte batera, KIUB batera edo kontsumo-erakundeetara, esate baterako Kontsumobidera.
  • Epaiketara jo aurreko konponbideren bat bilatzen saiatzea eskatzailearen fede onaren seinale izaten da, eta, gainera, gerora Hitzezko epaiketa bat izan daitekeela aurreikusten denez, une horretan bertan sortzen da interesen berandutzea. Hau da, epaiak interesak ordaindu behar direla ezartzen badu, erreklamazio estrajudiziala jarri zenuenetik hasiko dira kontatzen.
  • Erreklamazio estrajudizialak kostuak ordaintzera kondenatzea ere justifikatzen du, eta preskripzioa eteten du.
  • Oso garrantzitsua da egiten duzun komunikazio oro komunikazioa bidali dela, noiz bidali den eta zer bidali den jasota uzteko moduko bitartekoren batez egitea. Gogoratu jaso izanaren agiri batek ez duela balio edukiaren berri jasota uzteko.
  • Demanda idazki bat da; epaitegietan aurkezten da, eta zer eskatzen den eta zer gertatu den jasotzen du.
  • 000 eurotik beherako erreklamazioetarako, demanda labur bat aurkez daiteke. Horretarako, inprimaki normalizatuak izaten dira epaitegietan; hemendik ere deskarga dezakezu. Abokatu eta prokuradorearekin jarduten baduzu, ezingo duzu demanda laburrik aurkeztu.
  • Gainerakoetarako, demanda-idazki arrunt bat aurkeztu beharko duzu. Konplexuagoa izaten da, eta, normalean, zuzenbideko profesionalek erabiltzen dute.

http://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Servicios/Atencion-Ciudadana/Modelos-normalizados/El-juicio-verbal-

  • Demanda laburra bada, datu hauek:
    • Zein epaitegitara zuzentzen den.
    • Demanda egin duenaren izena eta helbidea eta demandatuaren izena eta helbidea.
    • Demandaren oinarri diren gertakari nagusiak. Gogoratu: kontatzen ez dena ez da epaitzen; eman informazio guztia.
    • Zer eskatzen duzu: bai zenbateko kopurua erreklamatzen duzun, bai zer kostu duen. Ez ahaztu: epaileak ezin dizu eskatu ez duzun ezer eman.
    • Ez dago oinarri juridikorik azaldu beharrik, baina hori ez da beti abantaila izaten.
  • Eredu normalizatua hautatzen baduzu, hortxe azaltzen zaizu zer datu eman behar duzun.
  • Erantsi demandari zure esku dituzun agiri GUZTIAK (kontratuak, fakturak, txartelak...). Dokumentu publikoak badira nahikoa da kopia soil bat aurkeztea; pribatuak badira, jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak aurkeztu beharko dituzu.
  • Ikustaldi bat nahi baduzu edo lekukoak proposatu, demandan adierazi behar duzu.
  • Oso garrantzitsua da demandatzailea eta demandatua non lokalizatu adieraztea, eta, horrenbestez, oso baliagarria da helbide fisikoaz gain helbide elektroniko, telefono eta abarren berri ematea.
  • Demanda arrunta, lehen esan dugunez, konplexuagoa da, eta oinarri juridiko zein prozesalak ere jaso behar izaten dira.
  • Demandatuaren bizilekuko lehen auzialdiko epaitegian. Enpresa baten aurkako demanda bada, enpresak jarduera garatzen duen lekuko lehen auzialdiko epaitegian.
  • Demandatua pertsona juridikoa bada, hornitzailearen eta kontsumitzailearen (bezeroa) arteko harremana izan den lekuko lehen auzialdiko epaitegian ere aurkeztu daiteke demanda.
  • 90 euro baino gutxiago eskatzen badira, eta demandatua bizi den lekuan lehen auzialdiko epaitegirik ez badago, bake-epaitegian aurkez daiteke demanda.
  • Demanda dekretuz onartuko da behin aztertu ondoren, eta demandatuari haren berri emango zaio. Hark 10 egun izango ditu idatziz erantzuteko. Demandatuak erantzuten ez badu, auzi-iheslari gisa deklaratuko da, baina ez da izapidetzea geldituko.
  • Demandak zuzendu ezineko akatsak baditu edo zuzendu ez badira, baliteke ez onartzea.
  • Prokuradorerik eta abokaturik gabe jardun daitekeen kasuetarako, demandatuak erantzun-inprimaki normalizatuak izango ditu bere eskura.
  • Ez da ikustaldirik izango demandatzaileak edo demandatuak eskatzen ez badu, eta, beraz, demandatzaileak ikustaldi bat nahi badu, eskatu egin beharko du espresuki.
  • Ahozko ikustaldian, demandatua agertzen ez bada, aurrera jarraituko du ikustaldiak; demandatzailea agertzen ez bada, demandatuari entzungo zaio eta epaiketak aurrera jarraitzeko interesik ez badu, demandatzaileak atzera egin duela joko da eta kostuak ordaintzera kondenatuko.
  • Aldeek frogak eta adituak proposa ditzakete, baina epaileak erabakiko du onartu edo ez.
  • Ahozko ikustaldian ondorioak azaltzeko aldeei hitza eman diezaiekeenez epaileak, alegatu labur bat prestatuta eramatea komeni da.
  • Demandatuak demandatzailearen aurka egin dezake (hau da, beste demanda bat jarri demandatzailearen aurka); demandatzaileak 10 egun izango ditu hari erantzuteko.
  • Epaia hurrengo hamar egunetan eman behar da, eta, oro har, gauza epaituaren ondorioak ditu.
  • 3000 eurotik beherako demandetan ezin da apelazio-errekurtsorik jarri. Gainerako kasuetan, bai.
  • Baliteke errekurtsoa jartzeko 25 eta 50 euro bitarte jartzeko eskatzea.
  • Bigarren auzialdian ezin da aurretik azaldu gabeko gertakaririk sartu. Horregatik, demandan kontatu beharko duzu guztia, baita zuri hain garrantzitsua iruditzen ez zaizun hori ere.
  • 20 eguneko epea dago epaia borondatez betetzeko; denbora horretan ezin da epaia betearazteko eskatu.
  • Aldeko epaia izan duenak betearazteko demanda aurkez dezake epaia eman duen auzitegian. Horretarako datu hauek eman behar ditu: prozeduraren zenbakia; eskaera, epaia identifikatuta; zenbateko kopuru erreklamatzen den, izan ditzakeen interesak kontuan hartuta (baita betearazpenarenak ere); kostuak, eta zordunak dituela badakigun ondasunak ere bai, enbargatu egin baitaitezke.
  • Betearazpenaren gastuak demandatuak ordaindu behar ditu.
  • Epaia eman zenetik betearazteko demanda jarri bitarte 5 urte igaro badira, ezetsi egin daiteke demanda hori.
  • Aurkeztu aldeak adina demanda eta dokumentu sinatuen kopiak.
  • Demandatzailea edo demandatua bazara, edo legezko interesa duzula egiaztatzen baduzu, epaitegira jo dezakezu demanda zertan den jakitera.
  • Ahozko ikustaldiak publikoak izaten dira.
  • Irakurri arretaz epaitegiko jakinarazpenak; horietan adieraziko dizute zer urrats egin beharko dituzun eta zer epetan.
  • Bizilekua aldatzen baduzu jakinarazi epaitegiari, eta gorde jakinarazpen horren frogagiria.
  • Epeak kontatzeko ez dira kontuan hartzen egun baliogabeak (asteburuak, jaiegunak...).

Azken aldaketako data: