Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Kontsumorako prestakuntza, lehentasuna Kontsumobiderentzat

Kontsumorako prestakuntza Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eginkizun nagusietako bat da. Helburu nagusia da kontsumitzaile eta erabiltzaileek joka dezaten 'kontsumo arduratsuaren' irizpideek gidatuta, alegia, beren eskubideak eta betebeharrak ezagutu ditzaten eta nola erabili jakin dezaten; hartara, ondasunak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzen dituztenean, merkatuan esku hartzen duten guztiek eskubide horiek kontuan hartu eta errespetatuko dituzte.

Ezaugarriak

Kontsumobidek ematen duen kontsumorako prestakuntzak ezaugarri hauek ditu:

  • Hainbat kontsumitzaile eta erabiltzaile motari irekia dago.
  • Prestakuntza eskatzen duen kolektibo bakoitzaren izaera eta ezaugarrietara egokituta dago.
  • Tailer eta bestelako prestakuntza-ekintza ugari eskaintzen ditu.
  • Askotariko gaiak lantzen dira.
  • Prestakuntza Kontsumobideko prestakuntza-zentroetan ematen da.
  • Doakoa da.

Hartzaileak

Prestakuntza hainbat kontsumitzaile eta erabiltzaile motari irekia dago. Tailerrak eta prestakuntza-ekintzak diseinatu, landu eta garatzen dituenean, Kontsumobidek aintzat hartzen ditu prestakuntza eskatzen duen kolektibo bakoitzaren izaera eta ezaugarriak.

Alde horretatik, arreta berezia eskaintzen zaie oso ahulak diren zenbait kolektibori (adinekoak eta gazteak, adibidez).

Gainera, programaturiko prestakuntzaren zati bat kontsumo-arloko profesionalei eta ekonomia-eragileei bideratuta dago.

Prestakuntza-ekintzak

Kontsumobidek tailer eta bestelako prestakuntza-ugari eskaintzen ditu: hitzaldiak, bisitak, ikastaroak, jardunaldiak, pedagogia-aholkularitza...

Prestakuntza doan da, eta Kontsumorako prestakuntza-zentroetan bertan ematen da (BilbonDonostian eta Gasteizen).

Prestakuntzaren barruan, garrantzi berezia ematen zaio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzeari.

Izena emateko epea desberdina da haiek emango diren zentroaren arabera.

Azken aldaketako data: