Zentroen baimentzea
Indarrean dagoen araudiaren arabera, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduek aldez aurreko administrazio- eta osasun-baimenaren printzipioa bete behar dute beren jarduera gauzatzeko. Osasun-baimenak hiru motatakoak dira: instalazioa, funtsezko aldaketak eta funtzionamendua.
Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroa Osasun Sailaren baimena duten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro guztien bilduma da. Izaera publikoa du, eta inskripzioa edo erregistro-oharra herritar guztien eskura daude. Bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan modu deszentralizatuan kudeatzeari kalterik egin gabe, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren zuzendaritzapean, kontrolpean eta koordinaziopean.
Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak, bere webgune ofizialaren bidez, osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen Erregistro Orokorrerako (REGCESS) sarbidea eskaintzen die herritarrei.
Osasuneko Profesionalen Euskal Erregistroa sortzeko Dekretua 2022ko otsailean aldarrikatu zenetik, osasun-zentro eta -establezimenduen titular diren pertsona fisiko edo juridikoek zentroan lan egiten duten osasun-profesionalen datuak sartu behar dituzte, eta uneoro eguneratuta eduki. Instalazio- eta funtzionamendu-baimenaren edo lehen funtzionamendu-baimenaren izapideen kasuan, baimena lortu ondoren egin ahal izango da erregistroa. Titulartasuna aldatzen bada, baimena lortu ondoren egin ahal izango da. Esteka honetan, informazioa eskuratzeko eta datuak erregistratzeko aukera dago: Osasun-arloko Profesionalen Euskal Erregistroa - Eusko Jaurlaritza
Ospitaleak
Kontsulta medikoak/Beste profesional sanitario batzuk/Balioaniztunak/Egoitzak
Hortz-klinikak
Irudi bidezko diagnostiko-zentroak
Kirurgia Handi Anbulatorioko Zentroak
Laborategi klinikoak
Ortopediak
Audioprotesi-establezimenduak
Optikak
Anbulantziak
Osasun-laguntzako zentro mugikorrak
Mutualitateen mendeko osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduak
Kanpoko zerbitzuak
Azken aldaketako data: