Osasun txartel indibiduala
Zerbitzu honetan kudeatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren osasun-txartel indibiduala (OTI). OTIa da Osakidetzan, finantzaketa publikoaren kargura, osasun-asistentzia jasotzeko eskubidea aitortzen duen egiaztagiria.
Garrantzitsua da OTIa eguneratuta edukitzea aseguramendu-egoera fidelki isla dezan. Horretarako, osasun-etxean jakinarazi beharko zaie baldin eta ohiko bizilekua edota aseguramendu-egoera aldatuko balitz. OTIaren balio-denborari dagokionez, oraingoak balio izaten segitzen du iraungita egonik ere, hau da, EZ da beharrezkoa berritzea iraungita egoteagatik soilik.
OTIaren eskaera: EAEn bizi zaren herritarra bazara eta OTIa lortu nahi baduzu, osasun-zentroan eskatu beharko duzu; horretarako, han emango dizuten eskabide-orria bete eta adierazten dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu.
OTIa lortu nahi dut
- NANaren fotokopia
- Euskadiko udalerri batean erroldatuta zauden ziurtagiria:
- Adingabeen kasuan, errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da beti.
- Adinez nagusia bazara eta ERANSKIN (PDF, 43 KB) honetan agertzen den Euskadiko udalerriren batean erroldatuta bazaude, honako hau jakin behar duzu:
- a) errolda-ziurtagiria aurkezten ez baduzu eta eskaera sinatzen baduzu, eskaera izapidetzea gutxienez bi hilabetez atzeratuko da, ez baitago elkarreragingarritasunik udalerri horietako erroldekin.
- b) errolda-ziurtagiria aurkezten ez baduzu edo eskabidea sinatzen ez baduzu, eskaera ezin izango da izapidetu, salbu eta errolda-ziurtagiria aurkezten baduzu.
- Adinez nagusia bazara eta ERANSKIN (PDF, 43 KB) honetan ageri EZ den Euskadiko udalerriren batean erroldatuta bazaude, ez duzu errolda-ziurtagiria aurkeztu beharrik, nahikoa da eskabidea sinatzea. Eskaera sinatzen ez baduzu, nahitaezkoa da errolda-ziurtagiria aurkeztea.
- Adingabeen kasuan, Familia Liburua, non agertuko diren adingabea eta GSINek hura esleitu dion titularra, edo, jaioberria den kasuan, jaiotza-inskripzioaren egiaztagiria, baldin eta erregistroa ospitalean izapidetu bada.
OTIko nire datuak aldatu nahi ditut
- Etxetik hurbilen daukazun osasun-etxera joan beharko duzu, OTIa lortzeko eskabide-orria bete eta eskatzen dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu, egin nahi duzun aldaketaren arabera.
Osasun Txartel Indibiduala galdu dut edo lapurtu egin didate. Zer egin behar dut?
-
Galduz gero: zure osasun-zentrora joan behar duzu, eskabide-inprimakia bete, eta goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu, "OTIa lortu nahi dut" atalean, salbu eta beti aurkeztu behar duzula Euskadiko udalerri bateko errolda-ziurtagiria.
- Lapurretaren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete eta lapurretaren salaketaren kopia eraman behar duzu.
Etorkina naiz
euskeraz | gazteleraz |portugesez | ingelesez | frantsesez | arabieraz | txineraz | errumanieraz | errusieraz
Beste kontsulta batzuetarako, honako kontaktu hauetan erantzungo dizute:
- Araban: dtsaraba@euskadi.eus
- Bizkaian: tis.bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoan: tis-general-gipuzkoa@euskadi.eus
- 16/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa.
- 183/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa,osasun-txartel indibiduala arautzen duena.
Azken aldaketako data: