Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko

Informazio-sistema berria Natura Ezagutzeko Sareko kideen lankidetzara irekitako sistema da. Sareko kide bakoitza bere izenean eta/edo erakunde bateko kide gisa izan daiteke.

Honako rol hauek definitzen dira:

  • Editorea, honako eginkizun hauek egin ditzakeena, gaingiroki:
    • Informazio-fitxetako informazioa editatzea eta argitaratzea.
    • Datu-multzoak sortu eta kudeatzea.
  • Administratzailea, editorearen baimenez gain:
    • Informazio taxonomikoa mantentzea,
    • Ezagutza Sareko kide guztien datu-multzoak mantentzea.
    • Sistemaren parametrizazioari buruzko informazioa kudeatzea: taulak, ikonoak, entitate laguntzaileak, konfigurazio-parametroak, etab.
    • Informazio-sistemaren gainerako erabiltzaileen rolak kudeatzea.

Lehenetsita, Ezagutza-Sareko kide bakoitzari editore rola esleitzen zaio.

Kudeaketa-modulura sartzeko eta sistemari informazioa emateko, beharrezkoa da:

Gerta daiteke erabiltzaile bera kudeaketa-modulura hainbat modutan sartu ahal izatea; beraz, kasu bakoitzean egokia aukeratu beharko du:

  • Norberaren izenean sartzea. Kudeaketa-moduluan egiten duen guztia bere izenean erregistratuko da.
  • Erakunde bateko kide gisa sartzea. Erakundea eta ordezkatu nahi duen zentroa aukeratu beharko ditu. Kudeaketa-moduluan egiten duen guztia erregistratuta geratuko da hautatu duen erakundearen eta zentroaren izenean.

Askotariko parte-hartzaileek osatutako lankidetza-sare batetik datorren informazioa integratzeko, beharrezkoa da hizkuntza komun bat erabiltzea datuak eta ezagutza deskribatzeko, erregistratzeko eta egituratzeko.

GBIF — Biodibertsitateari buruzko Informazioaren Munduko Azpiegitura — (leiho berri batean irekitzen da) nazioarteko erakunde bat da, mundu osoko gobernuek finantzatutako ikerketa-sarea, edonori, edonon, Lurrean dagoen edozein bizimodu motari buruzko datuetarako sarbide irekia eta doakoa ematen duena. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman erabiltzen diren eremu gehienak GBIFek erabiltzen dituen estandarretan oinarritzen dira: Plinian Core (leiho berri batean irekitzen da), espezieen gaineko informazioa trukatzeko, eta Darwin Core (leiho berri batean irekitzen da), iturri desberdin eta aldakorretatik datozen biodibertsitate-datuak biltzeko.

Plinian Core taxon baten ezaugarriei buruzko -biologikoak edo ez- hainbat alderdi deskribatzeko erabil daitekeen kontzeptu multzo bat da. Horrela, adibidez, deskribapen biologikoei, lege-alderdiei, kontserbazioari, kudeaketari, demografiari, nomenklaturari edo lotutako baliabideei buruzko terminoak sar daitezke.

Darwin Core nazioarteko TDWG (Biodiversity Information Standards) erakundeak garatu eta sustatutako estandar multzo bat da, eta espezieen presentziari/ez egoteari buruzko informazioa modu errazean dokumentatzeko eta partekatzeko erabiltzen da, dela landa-eremuan, dela museo baten bilduman.

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman, halaber, Europako Ingurumen Agentziaren EIONET sareak garatutako hiztegiak (leiho berri batean irekitzen da) erabiltzen ditugu, Europar Batasunaren informazio-betebeharrei erantzuteko.

Behaketak erregistratzea

Behatutako espezieak (gizakiek nahiz sentsore automatikoek) leku eta data zehatz batean erregistratzea planifikatu gabeko landa-irteeretan (noizbehinkako behaketak).

Datuen erregistroa landa-bisitaren bidez egin daiteke, behaketen aipamen bibliografikoak bilduz edo bilduma biologikoetan (natura-zientzietako museoak, herbarioak, etab.) jasotako informazioaren bidez.

Gune zoologikoetako edo lorategi botanikoetako ale bizien datuak ere erregistratu daitezke.

Jarraipen-programak

Behaketa-erregistroak jasotzen dituzte, biodibertsitatea neurtzeko eta behatzeko protokolo estandarizatuak erabilita, lagineko espezieen ugaritasuna neurtzen dute. Urteetan zehar lurzati iraunkorretan edo errolda estandarizatuetan egindako laginketak dira, hala nola landaredi-transektuak, hegazti-erroldak eta itsasoko edo ur gezako laginketak. Testuinguru batean (metadatuak) espezie baten atributuak dokumentatzeaz gain, komunitate baten osaera edo espezieen ugaritasun erlatiboa zehazteko behar adina xehetasun ere biltzen dituzte.

Behaketekin lotutako erreferentziak eta multimedia

Behaketa-erregistroetako eta jarraipen-programetako behaketei erreferentziak (informazio-sistemako dokumentuak) eta multimediak (irudien, audioen edo bideoen URLak) lotu dakizkieke.

 

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartutako taxon bakoitzak informazio deskribatzailea izan dezake lotuta, ataletan egituratutako fitxa batean antolatuta. Atal bakoitzean informazioa euskaraz eta gaztelaniaz sar daiteke, testu-formatuan. Atal batzuek, gainera, informazioa modu egituratuan sartzeko aukera ematen dute, hiztegi kontrolatuak erabiliz; horri esker, informazioa sistematizatu daiteke, datuen ustiapena errazteko. Sekzioak Plinian Core (leiho berri batean irekitzen da) estandarraren arabera normalizatuta daude.

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzen diren erreferentziak Euskadiko natura-ondareari buruzko informazioa biltzen duten dokumentuak dira. Honako irizpide hauek bete beharko dituzte:

  • Euskadiko informazioa edukitzea
  • Erabakiak hartzeko edo jendea sentsibilizatzeko garrantzitsuak izatea.
  • Indarrean egotea.

Ezagutza-sareko kideek erreferentzien iruzkinak gehitu eta horien kalitatea puntuatu dezakete 0 eta 5 izar bitarteko sailkapen batean.

GPS gailuak horretarako aukera ematen badu, EGNOS (leiho berri batean irekitzen da) erabiltzea gomendatzen da (satelite bidezko zuzenketarako Europako sistema), lokalizazio-neurrien errorea doan murrizteko.

GPS gailuan EGNOS aktibatu eta konfiguratzeko moduari buruzko edozein zalantza izanez gero, idatzi mesedez helbide honetara: egnos-helpdesk@essp-sas.eu 

  • Zehaztasuna: aplikatzeko den domeinurako zehaztutako balio onargarrien baitan
  • Osotasuna: atributu erabilgarri guztiei dagozkien balio guztiak eskainiz
  • Trinkotasuna eta alderagarritasuna: dagokion testuinguruan, ez dago kontraesanik eta koherenteak dira gainontzeko datuekin
  • Sinesgarritasuna: datuetarako eta informazio-iturrirako
  • Gaurkotasuna: une egokian jasotako datuak, beren balioa mantentzeko
  • Eskuragarritasuna: datuak beren testuinguruan jasotzeko erraztasuna
  • Adostasuna: indarreko estandar eta arauekin bat egiten dute datuek
  • Konfidentzialtasuna: datuen pribatutasuna eta segurtasuna errespetatzen dira
  • Efizientzia: zentzuzko baliabide batzuekin prozesatu ahal izateko datuak
  • Doitasuna: beren testuinguruari dagokionez
  • Trazabilitatea: datuen iturri edo jatorriari dagozkionez
  • Ulergarritasuna: datuek kodetze eta metadatuak egokiak dituzute, geroko interpretaziorako
  • Adierazgarritasuna: datuak zein mailatan egokitzen diren balizko erabiltzaileen beharretara

Natura 2000 Sarea

Natura 2000 Sareko espazioak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.

Habitatak

Natura 2000 Saretik barruko zein kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere, habitaten kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

Espezie mehatxatuak

Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterlanak eta lanak, bai erkidego-mailan, bai autonomia-erkidegoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak –Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa– Eta Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak –hábitat naturalak, eta basoko fauna eta landaredia kontserbatzeari buruzkoa, eta Basoko zein Itsasoko Faunaren eta Landarediaren Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoko EP eta VU kategoriei buruzkoa– kontuan hartuta, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

  • Gutxi aztertuta dauden edo informazioa dagoeneko zaharkituta duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.
  • Katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen banaketari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak atal honetako katalogo eta zerrendetan.

Natura-ondareko beste elementu batzuk

  • Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, eta ibaien atalak (zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea).
  • Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta 2000/60/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2000ko urriaren 23koa, ur-politikaren arloan Erkidegoko jarduera-esparrua ezartzen duenari lotutako kontserbazio-irizpideei men eginez.
  • Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.
  • Flora exotiko inbaditzaileko espezieentzako kontrol-metodoen proposamenak.
  • Natura-ondareko datu-bilketako metodologiak zehazteko eta harmonizatzeko azterlanak: biodibertsitatea eta geodibertsitatea.
  • Ekosistemen eta prozesu geologikoen funtzionamenduaren ulermena eta hedapena errazten duten ikerketa-proiektuak (ereduen sorkuntza, joeren analisia, adierazleak).
  • Ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak tokiko eskalan leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterlanak..

Azken aldaketako data: