Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

BIODIBERTSITATEARI BURUZKO EZAGUTZA SORTZEKO PROIEKTUAK DISEINATZEKO GIDA

Xehetasunak

Gida hau Interreg Europa BID-REX proiektuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ekintza Planaren 4. ardatza inplementatzeko ("finantzaketa publikorako irizpideak") programatutako ekintzetako bat da. Ardatz horren helburua da lehentasunak ezartzea aurrekontua esleitzeko, eta funts publikoek finantzatutako ekintzek izandako eraginaren jarraipena egitea biodibertsitateari buruzko informazio garrantzitsua ematen duten ekintzak finantzatzeko, eta, bide batez, sortutako informazioa beste balio publiko bat emateko berrerabiliko dela bermatzea.