Lurralde Plan Partzialak (LPP)
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen arabera, Lurraldearen Zatikako Planek Lurralde Antolamenduko Gidalerroak garatuko dituzte mugatzen dituzten udalez gaindiko inguru edo guneetan, eta horietako bakoitzerako gidalerroek ezartzen dituzten antolamenduko berariazko irizpideak zehaztuko dituzte.
Lurralde Antolamenduko Gidalerroek hamabost esparru geografiko zehazten dituzte, arlo funtzional izenekoak, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialei jarraiki. Beren tamaina eta egitura kontuan hartuz, beren arazoak aztertzeko eta arazo horiek konpontzeko lurralde-antolamenduko programak ezarteko giltzarri dira.
Egun LAGetan aurreikusitako hamabost Lurraldearen Zatikako Planak martxan daude, eta bakoitza garapen-fase batean dago.
Honako xedapenak izango dituzte:
- antolamenduaren helburuak zehaztea, lurraldearen egungo egoera, egoera soziala eta ekonomikoa eta eboluzionatzeko dituen aukerak aztertuz.
- azpiegitura handien euskarri izateko gai diren guneak zehaztea, haien ezaugarrien arabera.
- planaren helburu den gune edo eremurako interes komuneko ekipamenduen kokalekua finkatzea.
- hirigintzako antolamenduak bete behar dituen irizpideak, printzipioak eta arau orokorrak.
- andea daitezen saihesteko edo zati bati edo guztiari beste erabilera bat emateko birmoldatu, birsortu edo birgaitu egin behar diren guneak zehaztea, eta lan horiek gauzatzera bideratutako laguntza-neurriak eta egin beharreko programak finkatzea.
- honako helburu baterako erreserbatu behar den lurzoruaren azalera kuantifikatzea:
- sustapen publiko nahiz pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, edo etorkizunean berariazko arauen bidez azken prezio mugatua izan dezaketen beste etxebizitza batzuk eraikitzea.
- poligono urbanizatuak sortzeko aukera emango duen lurzoru industrialaren sustapen publikoa.
- Gidalerroek jasotzen dituzten jarraibideak garatzeko behar diren irizpideak, arauak eta printzipioak.
Jarraibide horiek entitate lokalei bermaturiko eskumen-esparrua errespetatuz ezarriko dira.
Lurraldearen Zatikako Planek beren jarraibideak honako dokumentu hauetan ezarriko dituzte:
- informazioko azterketak eta planoak
- Plana azaltzen duen memoria.
- azterketa ekonomikoa eta finantzarioa
- gauzatze-programa, lau urteko etapetan banatuta
- antolamenduko planoak eta arauak
Beharrezkotzat eta egokitzat jotzen diren beste dokumentu batzuk ere jaso ahal izango dituzte.
Biltzen dituzten area funtzionalak eta udalak
1. ENKARTAZIOETAKO EREMU FUNTZIONALA
- Balmaseda
- Karrantza
- Galdames
- Gordexola
- Guenes
- Lanestosa
- Sopuerta
- Turtzioz
- Zalla
2. GOIERRIKO EREMU FUNTZIONALA
- Altzaga
- Arama
- Ataun
- Beasain
- Exkio-Itsaso
- Gabiria
- Gaintza
- Idiazabal
- Itsasondo
- Lazkao
- Legazpi
- Legorreta
- Mutiloa
- Olaberria
- Ordizia
- Ormaiztegi
- Segura
- Urretxu
- Zaldibia
- Zegama
- Zerain
- Zumarraga
- Araba eta Gipuzkoako Partzoneria Orokorra
- Aralarko Enirio
3. BILBO METROPOLITARREKO EREMU FUNTZIONALA
- Alonsotegi
- Arrankudiaga
- Arrigorriaga
- Barakaldo
- Barrika
- Basauri
- Berango
- Bilbo
- Derio
- Erandio
- Etxebarri
- Galdakao
- Getxo
- Gorliz
- Larrabetzu
- Leioa
- Lemoiz
- Lezama
- Loiu
- Muskiz
- Ortuella
- Plentzia
- Portugalete
- Santurtzi
- Sestao
- Sondika
- Sopelana
- Ugao-Miraballes
- Urduliz-Trapaga
- Zamudio
- Zaratamo
- Zeberio
- Zierbena
4. DONOSTIALDEA-BIDASOA BEHEREKO EREMU FUNTZIONALA
- Andoain
- Astigarraga
- Donostia
- Hernani
- Hondarribia
- Irun
- Lasarte-Oria
- Lezo
- Oiartzun
- Pasaia
- Errenteria
- Urnieta
- Usurbil
5. DURANGALDEKO EREMU FUNTZIONALA
- Abadino
- Zornotza
- Atxondo
- Berriz
- Durango
- Elorrio
- Garai
- Iurreta
- Izurtza
- Mañaria
- Zaldibar
6. DEBABARRENEKO EREMU FUNTZIONALA
- Deba
- Eibar
- Elgoibar
- Ermua
- Mallabia
- Mendaro
- Mutriku
- Soraluze
7. BUSTURIALDEA-ARTIBAIKO EREMU FUNTZIONALA
- Ajangiz
- Amoroto
- Arratzu
- Aulesti
- Berriatua
- Busturia
- Ea
- Elantxobe
- Ereño
- Errigoiti
- Etxebarria
- Forua
- Gautegiz-Arteaga
- Gernika-Lumo
- Gizaburuaga
- Ibarrangelu
- Ipazter
- Kortezubi
- Lekeitio
- Markina-Xemein
- Mendata
- Mendexa
- Morga
- Mundaka
- Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
- Murueta
- Muxika
- Nabarniz
- Ondarroa
- Sukarrieta
8. ARRATIAKO EREMU FUNTZIONALA
- Areatza
- Bedia
- Gaztelu
- Elejabeitia
- Zeanuri
- Dima
- Igorre
- Lemoa
9. ARABAKO ERRIOXAKO EREMU FUNTZIONALA
- Mainueta
- Kripan
- Eltziego
- Bilar
- Bastida
- Biasteri
- Lantziego
- La Puebla de Labarka
- Leza
- Moreta
- Nabaridas
- Oion
- Samaniego
- Uriona
- Ekora
10. AIARAKO EREMU FUNTZIONALA
- Amurrio
- Arakaldo
- Artziniega
- Aiara
- Laudio
- Okondo
- Urduña
- Orozko
11. DEBAGOIENAKO EREMU FUNTZIONALA
- Antzuola
- Aramaio
- Aretxabaleta
- Arrasate
- Bergara
- Elgeta
- Eskoriatza
- Leintz-Gatzaga
- Oñati
12. MUNGIALDEKO EREMU FUNTZIONALA
- Arrieta
- Bakio
- Fruiz
- Gamiz-Fika
- Gatika
- Laukiz
- Maruri
- Meñaka
- Mungia
13. TOLOSALDEKO EREMU FUNTZIONALA
- Abaltzisketa
- Aduna
- Albiztur
- Alegia
- Alkiza
- Altzo
- Amezketa
- Anoeta
- Asteasu
- Baliarrain
- Belauntza
- Berastegi
- Berrobi
- Bidegoian
- Elduain
- Hernialde
- Ibarra
- Ikaztegieta
- Irura
- Larraul
- Leaburu-Gaztelu
- Lizartza
- Orendain
- Orexa
- Tolosa
- Billabona
- Zizurkil
14. ARABA ERDIALDEKO EREMU FUNTZIONALA
- Dulantzi
- Aramiñon
- Arraia-Maeztu
- Arratzu-Ubarrundia
- Asparren
- Barrundia
- Beranturi
- Bernedo
- Kanpezu
- Zigoitia
- Kuartango
- Burgelu
- Oka-Iruña
- Iruraitz-Gauna
- Lagran
- Lantaron
- Legutio
- Otxandio
- Urizaharra
- Erribera Goitia
- Erribera Beitia
- Gesaltza
- Agurain
- Donemiliaga
- Ubide
- Urkabustaiz
- Gaubea
- Harana
- Gasteiz
- Zalduondo
- Zanbrana
- Zuia
- Badaia basamendia
- Entziako Partzoneria
- Urizaharra, Lagran eta Lañoko Erkidegoa
15. UROLA KOSTAKO EREMU FUNTZIONALA
- Aia
- Aizarnazabal
- Azpeitia
- Beizama
- Errezil
- Getaria
- Orio
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
Lurralde Plan Parzialak (LPP) Eskualde Egiturei dagokienez
- Aiarako Eremu Funtzionala
- Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala
- Arabako Errioxako Eremu Funtzionala
- Bilbo Metropolitarren Eremu Funtzionala
- Debabarreneko Eremu Funtzionala
- Debagoienako Eremu Funtzionala
- Donostiako Eremu Funtzionala
- Durangoko Eremu Funtzionala
- Enkarterriko Eremu Funtzionala
- Gernika - Markinako Eremu Funtzionala
- Goierriko Eremu Funtzionala
- Igorreko Eremu Funtzionala
- Mungiako Eremu Funtzionala
- Tolosaldeko Eremu Funtzionala
- Urola kostako Eremu Funtzionala
2020ko Jarraipen-memoriak
2020an, lurralde plan partzial hauen jarraipen-memoriak idatzi dira:
Aiarako eremu funtzionala | ||||
Enkarterriko eremu funtzionala |
|
|||
Goierriko eremu funtzionala |
Azken aldaketako data:
Azken aldaketako data: