Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala (2004)

Aurkezpena

2004ko abenduaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 277/2004 Dekretuaren bidez, Araba Erdialdeko Eskualde-Egiturako Lurraldearen Zatiko Plana onartu zuen.

Pozgarria da niretzat dokumentu hau aurkeztea, zorroztasunez gauzatu baita eta, halaber, adostasun konpromesu bati erantzuten baitio. Azpimarratzekoa da ere, erakunde eta gizarteko talde desberdinek proiektu honi eman dizkioten kalitate haundiko ekarpenak.

Euskal Autonomia Erkidegoa benetako “eskualde-hiria” da, gaur egun erronka berriak aurrez aurre dituzten eta gizakien bizitzarako eta jarduera ekonomikoak, bizitegia, aisia, kultura, hezkuntza, azpiegiturak eta naturarekiko harremana garatzeko alternatiba berriak planteatzen ari diren munduko beste eskualde-hiri batzuen antzeko eskalako lurraldea hartzen duena.

Euskal Hiriaren edo euskal eskualde-hiriaren ideia euskal lurraldearen berezko lehia-abantailetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua da, Europako ia herrialde guztiek erdietsi nahi ditugun lurralde-helburuen ildoan, hots, polizentrismoa, nortasuna, eta eskualde-hiri izendatu ditugun errealitate berri hauek osatzen dituzten asentamenduen arteko osagarritasuna.

Helburu hauek lortu ahal izateko, Euskadi elkarren osagarriak diren eta guztien artean lurralde orekatu, lehiakor, erakargarri, eta jasangarriagoa eraikitzeko aukera emango diguten tresna desberdinek osatutako lurraldea antolatzeko sistema batez baliatu da.

Lurraldea antolatzeko sistema berri horretan protagonismo berezia bereganatzen du Lurraldearen Antolamendurako Aztezpideetan (LAA) mugatutako lurraldeko eskualde-egiturekin bat datorren “bitarteko lurralde-eskalak”.

“Bitarteko lurralde-eskala” hori artikulatzeko, Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) idazten ari dira eremu funtzional bakoitzean. Plan horietan eremu funtzional bakoitza barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira, euskal sistema hiritarrean beharrezko oreka eta gune eta lurraldeen bokazioen arteko osagarritasuna lortzeko asmoz. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrategien asmoa udalerri guztietako biztanleentzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza optimizatzea da eta, horretarako, eskualde-mailako zerbitzuak eremu funtzional bakoitzeko gune egokienetatik eskaintzen ahalegintzen dira. Izan ere, landa-esparruak tamaina ertaineko hirietatik lurralde osorantz hedatzen diren berrikuntza eta garapeneko prozesuetara “hurbiltzea” ahalbidetzen duen lurralde arteko elkartasun-estrategia da guztiaren oinarria.

Azken finean, lurraldearen zatiko planek euskal lurraldearen “bitarteko eskala” artikulatzea dute helburu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen orientabide estrategikoak garatze aldera. Izan ere, eremu funtzional bakoitzari zuzen-zuzenean eragiten dieten gai zehatzetatik hurbilado daude, lurralde-oreka, garapena eta herritarren ongizatea erdietsi nahi dituen etorkizuneko proiektua proposatzen dute eta.

Araba Erdialdeak oso lurralde-eremu zabala hartzen du, arabako ibarrak, mendialdea, lautada eta Gorbeia inguruak hartzen ditu eta lurralde honek gure herriak, Euskadik, etorkizunean izango duen garapenaren ardatz bihurtzeko joera izan dezake eta izan behar du.

Araba Erdialdeak Euskal Hiri-Herrialdearen lehia-bereizgarritasunaren aldeko erronkari ekin diezaioke. Euskal Hiri-Herrialdearen barruan komeni da Araba Erdialdea haztea eta garrantzia hartzea. Araba Erdialdeak hazkunde ekonomiko lehiakorra eta bereizgarria eska baitiezaioke eta, era berean, eskain baitiezaioke EAEren osotasunari eta, honela, Araba Erdialdeak, batetik, “jauzi” handia emango du eta, bestetik, Euskal Hiri-Herrialderako ekarpen berezia egingo du, beste espazioetan parerik eta lehiarik ez duen ekarpena egingo du.

Hazkunderako erronka honek lurraldearen berrorekaren aldeko erronka ahalbidetzen du eta erronka honekin bateratzen da. Izan ere, adierazitako helburua lortzeko eta populkazioa landa-ingurunean finka dadin lortzeko, landa-ingurunea hiri-inguruneari kontrajartzea guztiz desegokia dela antzeman da.

EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan Eremu Funtzionalerako ezarritako mugaketaren arabera, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean bildutako udalerrietako bi (Otxandio eta Ubide) Bizkaiko Lurralde Historikoari dagozkio. Bi udalerri horiek, administratiboki Bizkaikoak badira ere, ekipamendu askotarako funtzionalki Vitoria-Gasteiz ingurua dute oinarri. Berezitasun horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluari jarraituz, Lurraldearen Zatiko Plana formulatzeko ekimena Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari dagokio.

Plan honen helburua da, Eremu Funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren, lurraldean eragina duten ekintzak koordinatzea. Ekintza horietarako denbora-muga 16 urtekoa da.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua

Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente

MARTA ALAÑA ALONSO

Hirigintza eta Ingurumen Foru Diputatua

Diputada Foral de Urbanismo y Medio Ambiente

PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE

Hirigintza eta Udal Harremanen Foru Diputatua

Diputado Foral de Relaciones Municipales y Urbanismo

277/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

Idatzitako dokumentazioa

Informazio Planoak

Proposamen Planoak

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-prozesua

Abian da prozesua. AURRERAPENAREN DOKUMENTUA

Parte hartu !! lurraldea@euskadi.eus

Ezagutu indarrean dagoen araudia: Indarrean dagoen LPP (2004) eta LPP aren 1. Aldaketa (2018)

2019.urtean onartutako LAGen planteamenduarekin bat eginez, zera proposatzen da: egungo LLPren eredu hedakorra birbideratzea eta Araba Erdialdeko lurralde oreka berria bilatzen duen lurralde-eredua artikulatzea, zeinean hiria hiriagoa izan eta landa landagoa. Vitoria-Gasteizentzat eta AEko herriguneentzat, pertsona juridikoen kopurua eta dibertsitatea handitzea da ereduaren helburua: jarduera ekonomikoak, elkarteak eta erakundeak, hiri-sistemen nukleo anitzeko sistema eratzea. Halaber, ereduak lurralde-matrizearen biodibertsitatea handitzea du helburu. Era berean, pertsona juridikoen kopurua eta dibertsitatea handitzea bilatzen du, zeinek elikagaiak eta baliabide naturalak hornitzen dituzten eta hondar-fluxu osoa jasotzen duten eta, aldi berean, lurraldean goi-teknologiaz, informazioaren eta komunikazioaren teknologia barne, doitutako ekintzak garatzea.

Hiri-ekosistemen antolamendu-konplexutasuna (dibertsitate antropikoa) eta, aldi berean, landa- eta natura-ekosistemen konplexutasuna (biodibertsitatea + dibertsitate antropikoa) handitzen dituzten estrategietan, jakintza handiko ekonomia desmaterializatuan oinarritu beharko litzateke AEra zuzendutako lurralde-eredu berria.

Energiaz eta informazioaz bezainbatean, hiri-ekosistemak ekosistema irekiak dira. Landa- eta natura-ekosistemek, zeinek euskarri-sistema gisa konfiguratzen diren, fluxu energetikoak eta materialak hornitzen dituzte. Hiri-sistemek baliabideen hornitzaile gisa eta giltzurrun gisa erabiltzen dituzte landa- eta natura-ekosistemak, zeinek hondar-fluxuen azpiegiturak bere gain hartzen dituzten eta, hala badagokio, nukleo urbanizatuek sortutako kutsadurari eusten dioten.

Hirien eta hiri-nukleoen aldetik, landa- eta natura-sistemen (euskarri-sistemen) esplotazioa onartzen da betiere bere jasate-ahalmena eta muga biofisikoak gainditzen ez dituen mailara arte; hortaz, euren birsorkuntza bermatzen da mekanismo naturalen bidez.

Estrategia berrian egungo landa-hiria binomioaren arauak aldatu beharko dira; landa- eta natura-munduaren zerbitzu ekosistemikoei garrantzia handiagoa ematen dien oreka berria bilatu beharko da. Oreka berri hori funtsatzeko hiri-sistemetan sortutako soberakin ekonomikoen zati bat erabili beharko da, landak zein naturak eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoak oreka daitezen eta jasangarritasun demografikoa berma dadin.

Lurralde-ereduak zera proposatzen du: hirien eta hiri-nukleoen hedapena etetea eta eraldatze-energia bideratzea horien barne-birsorkuntzan hirigintza ekosistemikoaren printzipioak gehituz. Proposatzen den mugikortasun eredua nodo sortzailea da, garraiobide jasangarriagotan oinarritzen dena eta aldiriak sortzen dituzten bide-azpiegituretan oinarritzen den egungo mugikortasun eredutik aldentzen dena.

Lurralde-plan partzialak (LPP) eskualde-mailako antolamendu-planak dira, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) eta Lurralde Plan Sektorialetan (LPS) jasotakoa zehaztu eta zabaltzen dutenak. LPP horietako bakoitza udalerri bakoitzaren Hiri-antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) prestatzeko udalerriaz gaindiko gida da. Plana egiteko ekimena Lurralde Plangintzan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari eta foru-aldundiei dagokie, planak lurralde historiko desberdinetako udalerriei eragiten dienean izan ezik; kasu horretan, ekimena Eusko Jaurlaritzako sail horrek gauzatuko du beti. Era berean, ekimena hartzen duen administrazio autonomiko edo foralak informazio orokorra eskatzen dio beste administrazioari, bai eta eragindako udalerriei ere.

Euskadiko Lurralde-estrategia definitzen duen araudia dira LAGak. LAGek EAE 15 eremu funtzional edo zona homogeneotan banatzen dute, eta eremu bakoitzarentzako LPP bat prestatzea sustatzen dute.

LPSak EAE osorako antolamendu sektorialeko planak dira. Plan horiek idaztea Eusko Jaurlaritzako edo, hala badagokio, foru-aldundietako sail, zuzendaritza edo erakunde eskudunen mende dago, eta gai jakin baterako antolamendu-tresna zehatzagoak dira, HAPOek ere errespetatu beharrekoak. LPSek honako gai hauek antolatzen dituzte: Nekazaritza eta basogintza, Ibaien eta Erreken Ertzak, Errepideak, Energia Eolikoa, Trenbide Sarea, Jarduera Ekonomikoetarako eta Merkataritza Ekipamenduetarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoa, Hezeguneak, Itsasertza Babestu eta Antolatzea, Hiri Hondakinen Azpiegiturak edo Bizikleta Bideak.

LAGen arabera, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala osatzen duten 32 udalerriak honako hauek dira:

Agurain/Salvatierra

Berantevilla

Kuartango

Ubide

Alegría-Dulantzi

Bernedo

Lagrán

Urkabustaiz

Añana

Campezo/Kanpezu

Lantarón

Valdegovía/Gaubea

Armiñón

Elburgo/Burgelu

Legutio

Vitoria-Gasteiz

Arraia-Maeztu

Erriberagoitia/Ribera Alta

Otxandio

Zalduondo

Arratzua-Ubarrundia

Harana/Valle de Arana

Peñacerrada-Urizaharra

Zambrana

Asparrena

Iruña Oka/Iruña de Oca

Ribera Baja /Erribera Beitia

Zigoitia

Barrundia

Iruraiz-Gauna

San Millán /Donemiliaga

Zuia

Gainera, honako eremu hauek biltzen dira: Badaiako Mendizerra eta Entziako Partzuergoa.

  1. Aurrerapena honako hauek osatzen dute:
  2. Generoaren araberako eraginari buruzko txostena (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen 19. artikulutik 23. Artikulura).
  3. Aurrerapenerako oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.4 artikulua: 
  4. Hasierako onarpenaren aurreko nahitaezko txostenak:
  5. Ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua (abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 68. artikulua)

AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedura abiatzen baita.(EHAA 2021/03/31)

Eranskina “Herritarrek parte hartzeko programaren laburpena” barne.

Dokumentu orokorrak

Azken aldaketako data:

Azken aldaketako data: