Osasun Saila

Euskadiko adikzioei buruzko inkesta

Euskadi y Drogras - Adicciones

Euskadiko adikzioei buruzko Inkesta informazio-iturri nagusietako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) drogen kontsumoaren eta bestelako adikzioen egoeraren berri izateko. Aldian-aldian egiten da eta, aurrekoaz gain, arriskuaren inguruan dagoen pertzepzioa eta herritarren iritzia jasotzen ditu, honako gai hauek aztertzeko: adikzioak, horiei aurre egiteko neurriak eta horiekin lotutako faktore sozialak.

2022-23 ediziora arte EAEn bizi ziren 15-74 urteko biztanleek parte hartzen zuten, baina azken honetan 14 urtetik gorako pertsona guztiak sartzen dira. Inkesta 2022ko abenduaren 12an hasi zen eta 2023ko apirilean bukatuko da.

Landa-lana behar bezala egiaztatutako eta prestatutako inkestatzaileek egiten dute, laginean hautatuko pertsonei etxean bertan (edota on line plataforman edo telefonoz) egindako elkarrizketaren bidez. Harremanetan jartzeko, lehenik eta behin gutun bat bidaltzen da etxera, eta, ondoren, hitzordua adosten da telefonoz.

2017. urteko Euskadiko Adikzioei buruzko Inkestaren emaitzak aurkezten dira jarraian. Modu monografikoan deskribatzen dira kontsumo nagusiak eta kontsumitzeko maiztasunak, baita jokoaren eta Interneten erabilera arriskutsua ere. Gainera, honako hauek ere aztertu dira: adierazleek denboran zehar izan duten bilakaera, gizarte-taldeetan izan duten banaketa eta gizarteak nola hautematen dituen kontsumoa eta hari lotutako politika publikoak.

Euskadiko adikzioei buruzko inkesta, 2017. Datuen arrerapena  (PDF, 1 MB)
  • Emaitzen aurrerapena
Euskadi eta Drogak 2012, (pdf 5,76 Mb)
  • Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Euskadi eta Drogak 2010, (pdf 3,6 Mb)
  • Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Euskadi eta Drogak 2008, (pdf 1,8Mb)
  • Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
  • Laburpena, (pdf 224Kb)
Euskadi eta Drogak 2006, (pdf 2,7Mb)
  • Egileak: SiiS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
  • Eranskina, (pdf 1,6Mb)
Euskadi eta Drogak 2004, (pdf 2,6Mb)
  • Egileak: Droga-mendetasunen Deustuko Institutua
Euskadieta Drogak 2002, (pdf 1Mb)
  • Egileak: M. Poo, J. Ariño, I. Markez
Jovenes eta Drogak Euskadin 2001, (pdf 888Kb)
  • Egileak: Batzuen artean
Euskadieta Drogak 2000, (pdf 1,4Mb)
  • Egileak: M. Marañón
Euskadi eta Drogak 1998, (pdf 45MB)
  • Egileak:M. Marañón eta beste

Azken aldaketako data: