Ikasturte hasierako esleipena. 2025-2026
2025-2026
Prozesuan ematen diren ebazpenak Hezkuntza Sailaren webgunean eta ikasturte hasierako esleipen aplikazioan argitaratuko dira, hezigunean. Hala ere, horiei erantsitako zerrendak ikasturte hasierako aplikazioan bakarrik argitaratuko dira, hezigunean.
- Ebazpena (argitaratze-data: 2025-06-03)
- Egutegi orokorra (argitaratze-data: 2025-06-03)
- Prozedura: Maisu-Maistrak
- Prozedura: beste irakasle finkoak
- Prozedura: Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleak eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ez dauden lan-legepeko irakasle finkoak
- Prozedura: praktika-aldia egin behar duten lagunak (EPE)
- Prozedura: irakasleen ordezkogaiak
- Ikastetxeen ordena
- Espezialitateen ordena
Prozesuaren aurreko aukerak: ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldaketa
2025eko ekainaren 9ko 12:00etatik ekainaren 13ko 12:00etara, Lurralde Historikoaren aldaketa eskatzeko epea irekita egongo da, karrerako funtzionarioen ofiziozko esleipenetarako.
Eskabideak hezigunean prestatutako inprimakiaren bidez egingo dira.
- Onartutako eta baztertutako eskadibeak - Behin-behineko zerrenda
- 2025-2026 ikasturte-hasierako esleipenetan karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratzea.
2025eko ekainaren 19an, Hezigunearen atarian argitaratu da karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko egindako eskaeraren behin-behineko zerrenda. Pertsona bakoitza Hezigunean sartu beharko da bere gakoekin, eta argitalpenera sartu.
Erreklamazioak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 20ko 14:00ak arte, Hezigunearen bitartez (Hezigunea / Arlo Pertsonala / Nire Eskaerak).
OHARRAK
- Lanpostuak aukeratzeari buruzko oharra (argitaratze-data: 2025-06-03)
- Lanpostuak aukeratzeari buruzko bigarren oharra (argitaratze-data: 2024-07-12)
Prozesuaren gida
- Prozesuaren gida
Aplikazio informatikoaren eskuliburua
- Aplikazio informatikoaren eskuliburua
- Erreklamazioen gida
Araudia
- Agindua, 2012ko ekainaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzeko da, behin betiko destinorik ez duten edo betetzen ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo lan legepeko irakasle finkoei dagokienez (EHAA, 2012-06-19)
- Aginduaren aldaketa (EHAA, 2014-07-08)
- Aginduaren bigarren aldaketa (EHAA, 2016-06-20)
- Aginduaren hirugarren aldaketa (EHAA, 2022-06-24)
Araudia
- Agindua, 2011ko uztailaren 15ekoa, ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzeko dena, irakasleen kidegoetan sartzeko edo kidego horietara heltzeko prozesuetako praktika-aldia egin behar duten pertsonei, eta irakasleen ordezkogaien zerrendako kideei dagokienez. (EHAA, 2011-07-29)
- Aginduaren aldaketa. 2014ko ekainaren 26ko Agindua (EHAA, 2014-07-08)
- Hutsen zuzenketa (EHAA, 2014-07-14)
- Aginduaren bigarren aldaketa (EHAA, 2016-06-20)
- Espezialitateen arabera aukera daitezkeen lanpostuen zerrenda (gaurkoratze-data: 2024-07-10)
Prozesuaren gida
- Prozesuaren gida
Aplikazio informatikoaren eskuliburua
- Aplikazio informatikoaren eskuliburua
- Erreklamazien eskuliburua
- Lanpostuak aukeratzeko orduan, izangaiek lehentasun-ordenaren arabera ordenatu beharko dituzte borondatez aukeratu dituzten lanpostuak. (Ikus tutoretza-bideoa , plazak aukeratzeari buruzkoa: Aplikazio informatikoaren eskuliburua).
Lanerako prest egoera aldatzea (bakarrik IKHA-rako eta “Justifikatutako uko egite” egoeran daudenentzako)
- Oharra (argitaratze-data: 2025-06-03)
- Eskaera Hezigunearen aren bitartez aurkeztuko da 2025eko ekainaren 25eko 12:00etatik 2025eko ekainaren 30eko 12:00ak arte.
- IKHA-rako lan-egoeraren aldaketaren egiaztagiria lortu ahal izango da, eta, beraz, ez da zerrendarik argitaratuko.
Araudia
- Agindua, 2022ko ekainaren 16koa , zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan. (EHAA, 2022-06-24)
- Agindua, 2023ko otsailaren 24koa , 2022ko ekainaren 16ko Agindua aldatzeko (EHAA, 2023-03-08)
- Agindua, 2024ko ekainaren 11koa , zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko ekainaren 16ko Agindua (EHAA, 2024-06-20)
Aplikazio informatikoaren eskuliburua
- Aplikazio informatikoaren eskuliburua . Tutoretza-bideoa
Ordezkapenetarako izangaien zerrenda
Hezkuntza Sailarekin duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, ahalik eta lasterren bidali behar duzu dokumentazio hau Tramitaguneren bidez.
- Zure datuak biltzen dituen fitxa . Esteka honen bidez deskarga dezakezu eta bete egin beharko duzu bidali aurretik.
- NANaren kopia.
- Titulu akademikoen kopia
Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, Hezigunearen ataritik . Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.