Lizentziak eta baimenak
- Jarraibidea , lizentzia, baimenak, eszedentziak eta lanaldi-murrizketak eskatzeko gutxieneko eta gehienezko epea arautzen duena (argitalpen-data: 2024-08-30)
Epea: hartu baino 10 egun baliodun lehenago eta hilabete bateko aurrerapenarekin gehienez
- 2023ko apirilaren 1etik aurrera aldi baterako ezintasunen ordezkapen prozesua (argitalpen-data: 2023-03-21)
EIZU- Enplegatuaren ataria abuztuaren 18an irekiko da, lizentziak, baimenak, eszedentziak eta abar eskatzeko.
Lizentziak
Akordio Berria: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioak hurrengo aldaketak ezartzen ditu: - Erroldatze-egiaztagiria eskabidea egin ondoren aurkeztu ahal izango da, baina inoiz ez baimena amaitu baino beranduago. Akordio Berria: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioak hurrengo aldaketak ezartzen ditu: - Hezkuntza Sailaren mendeko plazen deialdien kasuan, bai karrerako funtzionarioek bai bitarteko funtzionarioek joan-etorrietarako eta probak egiteko behar duten denborako lizentzia hartzeko eskubidea izango dute.
Baimenak
Baimen hau emateko, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da eskabide-eredu ofizialarekin batera, eta Lakuako Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidali beharko zaio, gutxienez baimena hartu baino 10 egun baliodun lehenago. Karrerako funtzionario guztiek eta ikasturte osoko iraupena duen lanpostu huts bat betetzen ari duten bitarteko langileek eskatu ahal izango dute baimena. Salbuespen gisa, bitarteko langileei baimen hau eman ahal izango zaie, baldin eta beren kontratazioa bermatuta badute eskatutako hiruhilekoa amaitu arte. Eskaeraren izapidetzea eta ebazpena arintzeko, ahal dela baliabide telematikoak erabili beharko dira eskabideak aurkezteko. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dokumentazioa aztertu ondoren, eskaera baietsi edo ukatu egingo da, ebazpen arrazoituaren bidez, espedientean agertzen diren inguruabar guztiak kontuan hartuta. Baiestekoa bada, gehienez ere hiruhileko baterako emango da, Hezkuntza Sailburuordetzak adierazitako irakasleen eskola-hiruhilekoekin bat etorriz. Salbuespen gisa, uneko eskola-hiruhilekoa amaitzeko 15 egun baino gutxiago geratzen badira, hiruhileko horretarako eta hurrengorako baimena eman ahal izango da. GARRANTZITSUA:
Baimen-eskaera berriak, 2025-2026 ikasturterako, ezin izango dira aurkeztu 2025eko abuztuaren 19ra arte (egun horretan irekiko da EIZU ataria), hori behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioek izan ezik, baldin eta hurrengo ikasturterako ikastetxez aldatzen ez badute; azken horiek aurkeztu ahal izango dute eskaera. Baimena emanda duten aurreko eskaeretan, baimena berriztagarria bada, ez da urtero beste eskaera bat aurkeztu behar, baizik eta baimena automatikoki berrituko da. Ikastetxeetako zuzendaritzek komunikazio bat jaso dute, eta horren berri eman behar dute. Bertan adierazten da baimenen karga automatikoa izango dela EIZU ataria ireki eta hurrengo egunetan (abuztuaren 19tik aurrera). Galderarik ohikoena Non aurkeztu behar dut eskabidea? EIZUko Langilearen atariaren bidez aurkeztu behardo da eskabidea. Soilik salbuespenez, lantokia non, lurralde horretako ordezkaritzan. Zer agiri erantsi behar dut Atariaren eskabidean ahaidetasun-maila egiaztatzeko? Familia-liburua, edo ahaidetasuna justifikatzen duen edozein agiri ofiziala. Bigarren mailatik gorako senideen kasuan, elkarbizitza erroldatze-ziurtagiria aurkeztu ahal duzu. ¿Eskaearekin batera Atarian zein dokumentazio medikoa erantsi behar dut? Baimena eskatzen duen senideari buruzko mediku-adierazpena , behar bezala beteta. Egoera horretan senitarteko bat baino gehiago badut, eskaera bat baino gehiago aurkez dezaket? Ez, pertsona bakoitzak behin bakarrik izango du baimen hori, eta ez da ordurik metatuko senitarteko bat baino gehiago egoera horretan badago. Ikastetxeko zuzendaritzak jakinarazi badit ez dudala nire eskaera berritu behar, nire baimena berriztagarria delako, zerbait egin behar dut? Ez, automatikoki berritu duzu eta ez duzu ezer egin behar. Ikus ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 128. artikulua. Horren bidez, Ukrainako Gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko zenbait neurri hartu eta luzatzen dira, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei laguntzeko; merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiteko; eta Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazteko eta betetzeko. (BOE, 2023-06-29 ) Eskaera: eskaera gutxienez hamabost egun (baliodun) lehenago egin behar da. Gaur egun, EIZUn baimena erabilgarri izateko lanean ari gara, eta datozen asteetan eskuragarri egongo dela aurreikusten da. Bitartean, baimena Tramitagune Hezkuntzaren bidez eskatu ahal izango da, eskaerari familia-liburua erantsiz. Baimena hartzea: ez ordaindutako guraso-baimena da, semea, alaba edo etxean hartutako adingabea zaintzeko (adingabeak zortzi urte bete arte), eta gehienez ere 8 asteko iraupena izango du. Honako berezitasun hauekin:
