Hezkuntza Saila

Ikasturte hasierako esleipena. 2026-2027

2026-2027

Prozesuan ematen diren ebazpenak Hezkuntza Sailaren webgunean eta ikasturte hasierako esleipen aplikazioan argitaratuko dira, hezigunean. Hala ere, horiei erantsitako zerrendak ikasturte hasierako aplikazioan bakarrik argitaratuko dira, hezigunean.

  • Kolektiboa: karrerako funtzionarioak. 2026-2027 ikasturte-hasierako esleipenetan karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzea Hezigunearen atarian, IKHA-rako gatitutako menuan (argitaratze-data: 2026-06-23)
  • Kolektibo guztiak. 2026ko uztailaren 7an, 15:00etan, esleipen-prozesuan eskainiko diren plazen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Hezigune -aren atarian, IKHA-rako gaitutako menuan.
    • Erreklamazioak (ikastetxeetako zuzendaritzentzat bakarrik): uztailaren 7ko 15:00etatik uztailaren 8ko 13:00etara, Hezigune-aren bidez. Behar bezala identifikatu ondoren, hautatu "Zuzendaritza taldea"/"IKHA-ri buruzko informazioa"/"IKHA-n esleitutako lanpostuk ikastetxe bakoitzeko”.
  • Kolektiboak: karrerako funtzionarioak eta 2026-2027 ikasturtean praktikak egin behar dituzten langileak. 2026ko uztailaren 7an, 15:00etan, Hezigune -ko atarian, IKHA-rako gaitutako menuan, esleipenean parte hartu behar duten karrerako funtzionarioen eta praktikaldia egin behar duten funtzionarioen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
    • Erreklamazioak: uztailaren 7ko 15:00etatik uztailaren 8ko 13:00etara Hezigune -aren bidez, IKHA-rako prestatutako menuan.
  • Kolektibo guztiak. 2026ko uztailaren 9an, 15:00etan, esleipen-prozesuan eskainiko diren plazen behin betiko zerrenda argitaratuko da Hezigune -aren atarian, IKHA-rako gaitutako menuan.
  • Kolektiboak: karrerako funtzionarioak eta 2026-2027 ikasturtean praktikak egin behar dituzten langileak. 2026ko uztailaren 9an, 15:00etan, Hezigune -ko atarian, IKHA-rako gaitutako menuan, esleipenean parte hartu behar duten karrerako funtzionarioen eta praktikaldia egin behar duten funtzionarioen behin betiko zerrenda argitaratzea.
  • Kolektibo guztiak. Jakinarazten da 2026ko uztailaren 13an, 11:30ean, Hezigunea atarian argitaratuko dela, IKHA-rako gaitutako menuaren barruan, esleipen prozesuan eskaini diren plazen behin betiko zerrenda, Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat plazari buruzko oharren edukian antzemandako gorabeherak konpondu ondoren.

Aurrekoari kalterik egin gabe, baldin eta argitalpen horren ondoren aldaketarik gertatzen bada eskainitako lanpostuei buruzko oharretan, parte hartzeko eskaera betetzen den bitartean kontsultatu ahal izango dira. Ondorioz, hautatutako lanpostuen oharrak arretaz berrikustea gomendatzen zaie interesdunei, eskaera formalizatu aurretik.

  • Kolektibo guztiak. Hezigunean lanpostuak eskatzeko epea aurreratu da, IKHA-rako prestatutako menuan (langile guztientzat), uztailaren 13ko 12:00etatik aurrera. Epea amaitzeko eguna eta ordua ez dira aldatuko, eta epea 2026ko uztailaren 16ko 18:00etan amaituko da

    Ondorioz, interesdunek 2026ko uztailaren 13ko 12:00etatik 2026ko uztailaren 16ko 18:00etara bitartean egin ahal izango dituzte lanpostu eskaerak, biak barne.

  • Kolektiboa: karrerako funtzionarioak. Karrerako funtzionarioen esleipenaren behin-behineko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)  argitaratzea, 2026eko uztailaren 17an, Hezigunearen atarian (iragarki taulan eta IKHA-rako gaitutako menuan). Baita esleipenen behin-behineko zerrenda ere. Erreklamazioak: uztailaren 17ko 15:00etatik uztailaren 21eko 10:00etara hezigunean horretarako prestatutako formularioaren bidez, IKHA-rako gaitutako menuan (argitaratze data: 2025.07.17).
  • Kolektiboa: karrerako funtzionarioak. Karrerako funtzionarioen esleipenaren behin-behineko ebazpenaren (leiho berri batean irekitzen da) akats-zuzenketa argitaratzea, erreferentziako zentroarekin lotuta, 2026eko uztailaren 20an, Hezigunearen atarian (iragarki taulan eta IKHA-rako gaitutako menuan). Baita esleipenen behin-behineko zerrenda ere. Erreklamazioak: uztailaren 20ko 15:15etik uztailaren 21eko 23:59ra hezigunean horretarako prestatutako formularioaren bidez, IKHA-rako gaitutako menuan (argitaratze data: 2025.07.20).
  • Kolektiboa: karrerako funtzionarioak. Karrerako funtzionarioen behin betiko esleipen-ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)  Hezigunearen atarian argitaratzea, IKHA-rako gaitutako menuan, bai eta esleipenen behin betiko zerrenda ere. (argitalpen-data: 2026-07-22).
  • Kolektiboa: 2026-2027 ikasturtean praktikak egin behar dituzten langileak. Praktikaldia egin behar duten oposiziogileen esleipenen behin-behineko esleipen-ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)  eta behin-behineko zerrenda argitaratzea, Hezigunearen atarian, IKHA-rako gaitutako menuan.
  • Kolektiboa: 2026-2027 ikasturtean praktikak egin behar dituzten langileak. 2026-2027 ikasturtean praktikak egin behar dituzten langileen behin betiko esleipen-ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) Hezigunearen atarian (leiho berri batean irekitzen da), IKHA-rako gaitutako menuan, argitaratzea, bai eta esleipenen behin betiko zerrenda ere uztailaren 24ko 17:00etan (argitalpen-data: 2026-07-24).

  • Kolektiboa: ordezkogaiak. Ordezkogaien esleipenen behin-behineko ebazpena eta behin-behineko zerrenda Hezigunearen atarian (leiho berri batean irekitzen da), IKHA-rako gaitutako menuan, argitaratzea. Erreklamazioak: 2026ko uztailaren 24ko 17:00etatik 2026ko uztailaren 28ko 10:00ak arte, hezigunean horretarako prestatutako formularioaren bidez.

  • Kolektiboa: ordezkogaiak. Ordezkogaien behin betiko esleipen-ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) Hezigunearen atarian argitaratzea, IKHA-rako gaitutako menuan, bai eta esleipenen behin betiko zerrenda ere  (argitalpen-data: 2026-07-28)

Prozesuaren aurreko aukerak: ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldaketa

2026ko ekainaren 8ko 12:00etatik ekainaren 12ko 12:00etara, Lurralde Historikoaren aldaketa eskatzeko epea irekita egongo da, karrerako funtzionarioen ofiziozko esleipenetarako.

Eskabideak hezigunean (leiho berri batean irekitzen da) prestatutako inprimakiaren bidez egingo dira. 

  • 2026-2027 ikasturte-hasierako esleipenetan karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko eskaeren behin-betiko zerrenda argitaratzea.

2026ko ekainaren 23an, Hezigunearen atarian, IKHA-rako gaitutako menuan, argitaratu da karrerako funtzionarioentzako ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldatzeko egindako eskaeraren behin-betiko zerrenda. Pertsona bakoitza Hezigunean sartu beharko da bere gakoekin, eta argitalpenera sartu.

OHARRAK


Araudia

  • Agindua, 2026ko apirilaren 20koa, Hezkuntza sailburuak emana; honen bidez arautzen da ikas turte hasierako esleipen-prozesua, behin betiko destinorik ez duten edo hartan jardungo ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo irakasle lan-kontratudun finkoei dagokienez. (EHAA, 2026-05-27)

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

Karrerako funtzionarioentzako esleipen-araudiaren oinarrizko gakoak


Araudia

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

  • Lanpostuak aukeratzeko orduan, izangaiek lehentasun-ordenaren arabera ordenatu beharko dituzte borondatez aukeratu dituzten lanpostuak.
  • Berrikuste- eta eguneratze-prozesuaren ondorioz puntuazio gehigarria sortzen duten ikastetxeen zerrenda kentzeari ekin zaio. Zerrenda berria argitaratu eta interesdunen eskura jarriko da ikasturte-hasierako esleipen-prozeduran lanpostuak hautatzeko izapidea hasi aurretik.

Lanerako prest egoera aldatzea (bakarrik IKHA-rako eta “Justifikatutako uko egite” egoeran daudenentzako)

  • Oharra (leiho berri batean irekitzen da)(argitaratze-data: 2026-06-04)
  • Eskaera Hezigunearen (leiho berri batean irekitzen da)aren bitartez aurkeztuko da 2026ko uztailaren 3ko 12:00etatik uztailaren 7ko 12:00ak arte.

Araudia

  • Agindua, 2026ko apirilaren 20koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura arautzen baita aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan. (EHAA, 2026-05-27)

Aplikazio informatikoaren eskuliburua

Ordezkapenetarako izangaien zerrenda

Hezkuntza Sailarekin duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, ahalik eta lasterren bidali behar duzu dokumentazio hau Tramitaguneren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, Hezigunearen ataritik (leiho berri batean irekitzen da). Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.