Hezkuntza Saila

Irakasleak - Irakaskuntza egiaztatzea

* Dagoeneko eskuragarri dago irakaskuntza-egiaztatzea formatu digitalean, txartel horren lehengo euskarri fisikoaren ordez.

Irakaskuntza-egiaztatzea irakasleentzako aintzatesteko- eta laguntzeko- neurri bat da, etengabeko prestakuntzaren eskakizunari eta irakasleen eguneratze-, berrikuntza- eta ikerketa-beharrei erantzuten diena. (185/2010 Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), EAEko Unibertsitateaz Kanpoko Irakasle Funtzionarioen Lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 15. artikulua eta LOEren 104. art.).

Aurrekoaren arabera, Hezkuntza Sailak irakaskuntza-txartela ematen du EAEn irakaskuntzako zerbitzu aktiboan dauden unibertsitatez maila guztietako kanpoko Ikastetxe Publikoetako karrerako irakasle funtzionario eta lan-kontratudun finko guztientzat.

  • Nola deskargatu irakasle-akreditazioaren txartel digitala

Hezkuntza Sailaren titulartasun publikoko ikastetxeetako mendeko bitarteko irakasleentzat, aldi baterakoentzat edo praktiketan ari direnentzat, ikastetxeko zuzendaritzak, eskatzen duenak eskatuta, irakaskuntza-kreditazioko dagokion dokumentua (leiho berri batean irekitzen da) emango du, ikasturterako balioduna.